2021eko irailak 11tik 17ra www.argia.eus/iritzia
 
Iritzia BULETINA
Azpiatal hauek ditu kanal honek:
 

Iritzia | HUMANITATEAREN UNE GORENAK

Hil aurretik

2021-09-19 | Aritz Galarraga
 

Tradizio bilakatu da honezkero, irailarekin, egin beharko genituzkeen, edo egin beharko ez genituzkeen gauzen zerrendaren bat publikatzea. 35 urtetik aurrera egin beharko ez genituzkeen hamar gauza izan ziren lehenik; 40 urteak baino lehen egin beharko genituzkeen bost gauza gero. Tradizio guztiak bezala, honek ere badu absurdutik, baina era berean kontsolagarri zaigu, sentiarazten gaitu ziklo baten barruan. Beraz, eta Georges Perec imitatuz oraingoan, hil aurretik egin beharreko gauzen... [+]

 
 

Iritzia | Teknologia

Chromebook-a norentzat da tresna bat?

2021-09-19 | Diana Franco

Koadernoak, arkatzak… ikasleentzako tresnak dira. Ordenagailuak ordea ez dira berdin ulertzen. Gainera, ikastetxe askorentzat aukera bakarra dago: Chromebook-a. Irakasle, ikastetxe eta Google-entzako tresna bezala diseinatu diren gailuak dira, ez ordea ikasleentzat. Chromebook-ek irakasleentzat konplexutasuna txikitzea dakar, ikastetxeentzat kontrola handitzea, arazoak eta kostuak murriztuz, eta Google-entzat bere negozio eredua dibertsifikatzeko aukerak handitzea. Baina gurasook bi... [+]

 
 

Iritzia

Leihoak, lumak eta ateak

2021-09-19 | Itziar Moreno Martínez

Leihotik begira igaro dut arratsaldea. Hauxe topiko galanta, ezta? Presoa, bere sorterritik urrun, herriminak jota, burdin hesitik haraindian begirada galduta, ordu luzez zeru karratuari so, erlojuak tik-tak... Ez, ez. Ez nago hodeien formei begira, ez; gabaiaren zain nago. Arratsaldero dator, baina gaur berandu dabil. Noski, kalatxoriak ez dauka erlojurik, arima askea da bera; ez dio kartzelariari, edo nagusiari, edo senarrari, edo bankariari, edo jaungoikoari konturik eman behar. No, beha... [+]

 
 

Iritzia

2021-09-19 | Adur Larrea

 
 

Iritzia

Txikiagoak

2021-09-19 | Nerea Ibarzabal Salegi

Animalion uzkurtze betierekoez aritu ginen behin orriotan, eta bete da profezia. Ipar Atlantikoko baleak txikiagoak dira orain duela berrogei urte baino; gaur jaiotako balea batek 1980an jaiotakoak baino metro bat gutxiago hartuko du, bataz beste. Itsas-biologoen arabera, zenbait arrain espezie gain-esplotaturengan atzeman izan dira antzerako aldaketak, baina hau da ugaztun handi batengan halako zerbait erregistratzen den lehen aldia.

Animalia erraldoi, arnas luzeko eta mugimendu geldoko... [+]

 
 

Iritzia

Mega-auzia

2021-09-19 | Itxaro Borda

Parisen ireki da, irailaren 8an, 2015eko azaroaren 13an, ostiral gau terrible hartan, Saint Denisko kirol-zelaiaren aldamenean, XI arrondizamenduko tabernen terrazetan eta Bataclan kontzertu gelan gertatu sarraskien antolatzaile susmatuen kontrako mega-auzia: 1.800 parte zibil agertuko dira, 131 biktimen familiak eta beste hainbeste lekuko ere. Auziak bederatzi hilabete iraunen du eta denek espero dute hogei auzipetuek argituko dutela amesgaiztozko gau haren haritik zer zuzen pasatu zen eta... [+]

 
 

Iritzia

Nork garbitzen du zuen etxea?

2021-09-19 | June Fernández

Etxea garbitzen lagunduko dizuen pertsona bat behar duzue”. Guraso naizenetik, hainbat senide eta lagun tematuta daude aholku horrekin. Nekatuta nagoela esaten dudanean, hori da otutzen zaien irtenbide bakarra: alegia, irtenbide indibiduala, pribatua eta merkantilizatua.

“Laguntza” eta “pertsona” eufemismoak erabili ohi dituzte. “Laguntza” deitzen diote lan prekarizatuari. “Pertsona” esaten dute, “emakume” esan ordez. Emakume... [+]

 
 

Iritzia

Gorputzen (des)kontrola

2021-09-19 | Irati Labaien Egiguren

Valladolid probintziako lur zabal bezain idorrean gindoazela heldu ginen harresiz inguratutako Urueñara. Herri txiki bezain bitxia da: 200 biztanle ez baditu ere, zortzi liburu-denda daude, literatur museo bat, baita literatura unibertsaleko ipuin ezagunen txokoa ere. Letrez sorgindutako herrixka hau liburu-hiri izendatu zuten 2007an, eta geroztik, bisitari ugari izan ohi du urte osoan. Bertako Primera página liburu-dendan eskuratu nuen Emilia Pardok –duela ehun urte zendu... [+]

 
 

Iritzia

Motibazioa hezkuntzan

2021-09-16 | Amets Bengoetxea

 
 

Iritzia

Medikuntza, morrontza eta asklepioren sugea

2021-09-15 | Aitor Montes Lasarte

 
 

Iritzia

Euneiz unibertsitate elitista gelditu

2021-09-14 | Hainbat egile*

 
 

Iritzia

Ikasgeletara berriro!

2021-09-13 | Amaia Zibiriain Mugeta

   
 
Baja eman · Lege oharra · Kontaktua · Iragarri ARGIAn · Egin ARGIAko kide