2021eko apirilak 24tik 30ra www.argia.eus/iritzia
 
Iritzia BULETINA
Azpiatal hauek ditu kanal honek:
 

Iritzia

Bizitza duinen alde, lanak eta ondasunak banatu

2021-05-02 | Iratxe Alvarez Reollo
 

 
 

Iritzia | HUMANITATEAREN UNE GORENAK

Artisau

2021-05-02 | Aritz Galarraga

Denborarekin konturatu naiz jarraitzen ditudan idazle batzuk, fruizioz irakurtzeraino, beren burua kokatzen dutela, ez artistaren lekuan, baizik eta artisauarenean. Lehen kolpean, planteamenduak erakartzen nau, idazleen ohiko harrokeriaren aldean umiltasuna adierazten baitu –baldin eta ez bada umiltasun faltsua; orduan erakutsiko luke idazleen ohiko harrokeria–. Berriki irakurri diot hori Merce Ibarz idazleari, Tríptic de la terra narrazio bildumaren kari. Artisau, hartara,... [+]

 
 

Iritzia

2021-05-02 | Adur Larrea

 
 

Iritzia

Garbitzaileen grebaren porrotaz

2021-05-02 | Itziar Bardaji Goikoetxea

Orain dela bi aste Nafarroan garbitzaileek grebara deitu zuten. Indarrez zetorren greba hau. Egun, emakumeon borrokaren eskutik, gizartean hobe ulertzen da garbitzaileen lana, zaintza lanak orokorrean, funtsezkoak direla. Onartzen da lan hauek,

"Sindikatuen boterea erabat mugatuta, neutralizatuta dago eta langileria ez da oraindik borroka tresnak berriak eratzeko gai izan"

soldatapeko lanaren markoan nahiz etxean, feminizatuak izaten jarraitzen dutela eta geroz eta... [+]

 
 

Iritzia

Gure Distritu Federalak

2021-05-02 | Iván Giménez

Beti jakin izan dugu Madrilen elurra egiten badu, leku guztietan elurra egiten duela. Albiste guztietan, ordu guztietan, Madrilgo berriak ikusi eta entzun behar ditugu. Eta ez bakarrik Espainiako komunikabideetan, Teleberri ere gero eta maizago irekitzen dute horrelako albisteekin, Euskal Herriko balizko nazio-iruditeria modu zakarrean zapuztuz… Gauzak horrela, denok ezagutzen ditugu M30, La Cañada Real eta Auzitegi Nazionalean sartzeko aldapatxo hura. Horiek bai, oso ongi... [+]

 
 

Iritzia

Historiako 1. lezioa

2021-05-02 | Ane Ablanedo Larrion

Euskara erakusten dut Lapurdiko kolegio batean. Bueno, Euskara, eta Historia/Geografia. Bai, nazio-etiketarik gabe izendatzen dute (neutralitate itxura emateko, badakizue, unibertsaltasuna eta beste), baina goitik behera da frantsesa, Frantziakoa eta Frantziarena, munduaren gorabeherei ere Frantziaren ikuspuntutik begiratzen baitie, normala den bezala. Bai, makiabelikoa da horrelako ikasgai bateko irakasleak euskaldunok izan beharra, baina frantsesentzat borobila da diseinua: Frantziaren aldeko... [+]

 
 

Iritzia

Lehen urratsa izan dadila

2021-05-02 | Arkaitz Zarraga Azumendi

Sei Argazkitan saioan Joseba Arregik horrela azaldu zion Pedro Mari Goikoetxeari HABEren euskaltegiak sortu eta gutxira udalen menpe utzi izana: “Oso ondo asmatu genuen. Euskaltegi munizipalak inportanteak izandu dira gauzak bere onera eramateko, eta HBren eta AEKren monopolioa beren eskuetatik kentzeko…”. Ricardo anaiak Euskaltzaindiari igorritako gutun famatu haren aurkako izpirituz, zalantzarik gabe.

Euskaltegiak beti egon dira gatazka haien ondorioak ordaintzen, eta... [+]

 
 

Iritzia

Ni-niregatik-niretzat

2021-05-02 | Iker Iraola Arretxe

Modernitatea ezaugarritu zuen aurrerabidearen ideia nahiz kontakizun handiak krisian daude aspaldidanik. Horien ordez, lotura hain esturik gabeko errelatoek hartu zuten indarra; eta subjektu kolektiboari gizabanakoa gailendu zitzaion. Errealitatean, hala ere, gizabanakoaren eta kontakizun kolektiboaren gailentasunaren arteko hartu-eman hori oso aspaldikoa da; esan nahi baita gatazka hori lehenago ere gertatu izan dela. Nolanahi ere, 1990eko hamarkadatik aurrera (eta kontuan hartu beharko... [+]

 
 

Iritzia

Teoria konspiranoikoak

2021-04-29 | Xabier Rodríguez | Nikolas Xamardo

 
 

Iritzia

COVID-19aren biktimei omenaldia?

2021-04-28 | Hainbat egile*

 
 

Iritzia

Euskara bidegurutzean? Bide bazterrean, izatekotan

2021-04-27 | Plazara gatoz! ekimena

 
 

Iritzia

2021-04-26 | Baztango hainbat alkate


   
 
Baja eman · Lege oharra · Kontaktua · Iragarri ARGIAn · Egin ARGIAko kide