|
|
|
Iritzia BULETINA |
Azpiatal hauek ditu kanal honek: |
|
|
|
24 orduko guardiak egiten dituen erizain prekarioaren nekadura ulergarria da, noski. Hoteletako gelak bata bestearen atzetik garbitzen dituen kelly esplotatuaren akidura ere bai, nola ez. Egun erdiz pedalei eragitera behartuta dagoen rider autonomoaren unadura eztabaidaezina da, bistan da. Baina eta zer gertatzen da egun osoa eserita eman, adibidez ordenagailu aurrean, bulego batean, egunaren atzetik eguna, eta ohera lehertuta joan, baiki, baina ohetik altxa ere pott eginda, gogorik gabe,... [+] |
|
|
2021-04-04 | Uxue Apaolaza Larrea |
Gure bizitzako kantak, maiz, ez ditugu guk aukeratzen. Momentuetan sartzen dira, argazkietan oinezko ezezagunak bezala. Konfinamenduaren urteurrenari jaramonik egin gabe nenbilen, entzun nahi ez nuen abesti batek nire pragmatismoari zaplazteko bat eman dionean. Mespretxuz tratatzen ari nintzen kanta batek, hain zuzen ere, sinesten ez ditudan hitzez josia: “Zeinen ederra izango den”.
"Zoriontasunaren oroitzapena baino labana zorrotzagorik ez dago batzuetan"
Nire... [+] |
|
|
2021-04-04 | Beñat Muguruza Aseginolaza |
Millenial-ok eta ondorengo belaunaldiek atzerrira jo behar izan dugu bolada baterako, eta batzuetan gustura joan gara. Dela Erasmus, direla praktikak, dela lan bila, dela nazionalismoa sendatzeko. Kolore guztietako esperientziak ezagutu ditut inguruan, eta ezin hemen argazki bat osatu.
Millenial-ok eta ondorengo belaunaldiek, halaber, entzun behar izaten dugu zortekoak garela aukera hori izateagatik. Zuzenean esperientzia positibotzat hartzen dira, defektuz, jakin gabe nola sentitu den... [+] |
|
|
2021-04-04 | Maialen Berasategi Catalán |
Inteligentzia artifizialaren aroan bizi garela-eta, lagun batek txiste erraza egiten du beti: ez ote garen igaro moztasun naturaletik inteligentzia artifizialera zuzenean, inteligentzia naturaletik pasatu gabe. Beste lagun batek beti erantzuten dio inteligentzia naturala behar dela baita halako txiste txarrak egiteko ere.
Teknologiaren aurrerabideez eta inteligentzia artifizialaz (IA) hain sarri hitz egiten den honetan, nire smartphone-aren pantaila zartatuan inkesta kurioso baten berri... [+] |
|
|
2021-04-04 | Gasteizkoak talde antimilitarista |
Gure ikuspegiaren gakoak orain dela zortzi urteko artikulu batean laburbiltzen saiatu ginen (Gara, 2013-06-16), eta gaur egun ere haiei eusten diegu, baina oraingoan, gure ustez, jende asko, baita errealitatea errotik eraldatu nahi dutenak ere, eztabaida gaizki bideratzera eramaten duen gai bati buruz jardun nahi dugu; izan ere, Poliziaren gaiari heltzean errotik aldatzeko behar hori ahaztu egiten dutela dirudi, eta eztabaida balizko Polizia-ereduen inguruan oinarritzen dute. Ezin hobeto... [+] |
|
|
2021-04-04 | Gotzon Barandiaran Arteaga |
Layla Martínezi irakurri berri diot Utopia ez da uharte bat saiakeran: “Distopiek postmodernitatearen kultura-esparruan ditugun irrika kolektiboak islatzen dituzte. Modernitatean ez bezala, jada ez dugu uste etorkizuna aurrerabideari lotuta dagoenik eta ezinbestean hobea izango denik. Beldurra eta antsietatea eragiten digun zerbait bihurtu da eta ondorioz, okerrera egiteko arriskuez , etorkizun hurbilean espero ditugun arriskuez ohartarazten diguten sormen lanak plazaratzen ditugu... [+] |
|
|
2021-04-04 | David Bou |
Zarzuelan eta Moncloan ez dakite nola lortu. Autonomia kentzeak, erbesteak eta kartzelak ez zuten geldiarazi. Inhabilitazioek, pandemiak eta hauteskundeen inposaketa berriak ere ez. Kataluniako gehiengo independentistarekin amaitzeko enegarren trikimailuak porrot egin du berriro, eta, gainera, pixka bat ezkerrerago lerratu du independentismoa.
Oraingoan, operazioak Illa efektua zuen izena. Aurrekaririk gabeko kanpaina mediatiko batek eta parte-hartzearen beherakadaren iragarpen egoki batek... [+] |
|
|
|
|
|
|