2021eko urtarrilak 09tik 15era www.argia.eus/iritzia
 
Iritzia BULETINA
Azpiatal hauek ditu kanal honek:
 

Iritzia | HUMANITATEAREN UNE GORENAK

Alferrikakoaren konkista

2021-01-17 | Aritz Galarraga
 

Urteberri egunarekin instalatu da ulertzen zail den ohitura horietako bat: mendira bozkarioz joatea, urte berria muinoren baten puntan hasita urte zaharreko zikin guztiak garbituko balira bezala. Ulertzen are zailagoa den ohitura bat, eguneko kirol kuota Garmisch-Partenkircheneko eski jauziekin ase daitekeela jakinda. Eta urteberri eguna bakarrik balitz sikiera; estutasun garai honek ez ote duen jai egun guztietara zabaldu mendira egiteko jaidura, behar aseezina. Aukera denik eta txikiena... [+]

 
 

Iritzia

2021-01-17 | Adur Larrea

 
 

Iritzia

Heldukeria

2021-01-17 | June Fernández

Borroka guztietan aliatuen paperak berebiziko garrantzia dauka, kontraesanak kontraesan. Zuria naiz eta hala ere antiarrazismoan hasi nintzen militatzen. Mutil laguna nuela sexu aniztasunaren aldeko aktibismoa egiteari ekin nion ere. Ordea, noizbait haurra izan banintzen ere, ama izan arte ez naiz heldukeriaren bortxaz ohartu. Izan ere, zapalkuntza bizi dutenei subjektu politikoaren estatusa ukatzen zaienean zaila da aliatuak lortzea. Haurrekin gertatzen da hori gurean, baina baita ere... [+]

 
 

Iritzia

Tontorrak

2021-01-17 | Leire Narbaiza Arizmendi

Mendian pixka bat ibili den guztiari gertatu zaio halakorik: aldapan gora, tontorra hur ikusi eta poztu, ailegatu garelakoan. Baina aurrera joan ahala, konturatu gara mendi-gainak leku berean segitzen duela, guk metroak egin baditugu ere. Gailur engainagarriak dira horiek, begi bistan daudenak, baina lepotxoak edo dituztenez, helburua bertan dagoela iradokitzen digute, gezurra izan arren.
Iazko martxotik ere hala gabiltza. 2021. urtean sartu gara, aurrekoa gainetik kendu guran, gaitz guztien... [+]

 
 

Iritzia

Pentsio publikoen harira

2021-01-17 | Baleren Bakaikoa Azurmendi

Berriki Toledoko Ituneko kideak adostasunera heldu ziren, etorkizuneko pentsio publikoak nolakoak izango diren finkatze aldera. Hainbat irizpide onetsi ziren legebiltzar zentralak kontutan izan ditzan.

Egiari zor, finkatutako zenbait irizpide baikorrak dira, hala nola pentsioen urteroko igoera, eros ahalmena ez galtze aldera, Kontsumoen Prezio Indizearen (KPI) arabera egikarituko baita; edo pentsio kopurua zehazterakoan ekartzaile bakoitzaren lan-historiako 25 urte oparoenak kontutan... [+]

 
 

Iritzia

Negazionistak

2021-01-17 | Iñaki Barcena

2020 urte pandemikoan, negazionismo eta negazionista kontzeptuen erabilera biderkatu egin da oso, eta nago kontzeptuaren jatorriaz, esanahiaz eta erabileraz sakontzea merezi duela, batez ere jakiteko zertaz ari garen polemika sortzen denean. Hiztegiak dio negazionismoa dela zientifikoki frogatuta dauden errealitate edo ebidentzia historikoak ukatzea edo ezeztatzea, egitate deseroso bat ekidin edo saihesteko asmoz. Horrela, batzuek juduen edo armenioen holokaustoak ukatu dituzte eta beste... [+]

 
 

Iritzia

Euskal orria

2021-01-17 | Mikel Irizar

Euskal harria bere kabuz altxatu zuen Arestik; aldiz, euskal herria denon eginkizuna da. euskal hiriak ponteko ugari ditu, Atxaga tartean; aldiz euskal irria zuzenean lotzen da Porrotxekin. euskal urrian agian, noizbait, neguko jauregia hartuko dugu, eta Koldo Almandozek film bikaina egingo du hura kontatuz.

Euskal orriak prozesu bat gidatzeko ibilbidea marraztu behar du, Euskal Herria etorkizunera eramateko prozesuarena.

"Finean, gizartearen ekimena eta erakundeen ahalmena, biak... [+]
 
 

Iritzia

Osasuna eta zaintza, publikoak jakina; eta hezkuntza?

2021-01-14 | Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunea

 
 

Iritzia

Gu bai amazonak!

2021-01-12 | Nerea Fillat | El Salto-Hordago

 
 

Iritzia

Euskara, eskubideak eta betebeharrak

2021-01-11 | Plazara gatoz! ekimena

 
 

Iritzia

Publikoa, bakarra?

2021-01-11 | Josu Arotzena Muxika

   
 
Baja eman · Lege oharra · Kontaktua · Iragarri ARGIAn · Egin ARGIAko kide