2020ko irailak 05etik 11ra www.argia.eus/iritzia
 
Iritzia BULETINA
Azpiatal hauek ditu kanal honek:
 

Iritzia | HUMANITATEAREN UNE GORENAK

Brontë

2020-09-13 | Aritz Galarraga
 

Nerabe garaiko irakurketa ia erabat ahaztuta, Irungo karrika nagusiko 16.enean eskuratu nuen Irene Aldasororen itzulpen bikaina den Gailur ekaiztsuak. Bereziki inspiratuta ez nengoen egun batean izan zen, zerbait nahi baina zehazki zer nahi duzun ez dakizun egun horietako batean. Irribarre egin zidan Yleniak, “liburu hori erosten bukatzeko behar izan duzu ordubete?” esan nahi izan balit bezala, “zergatik uste duzu jarri diodala izen hau nire liburu-dendari?”; baina esan,... [+]

 
 

Iritzia

Bidegurutzetik

2020-09-13 | Irati Labaien Egiguren

Makina bat aldiz galdetuko zidaten dagoeneko ea zergatik idazten ote dudan euskaraz. Sektore akademikotik etorri ohi zait galdera. Izan ere, gure ikerketa alorrak badu eredu linguistikoa: jakintza ingelesez transmititzen da, gutxienera ere gaztelaniaz edo frantsesez. Ez nuke zalantzan jarri nahi ikerketen emaitzen nazioartekotzeak duen garrantzia, izan bailezake maila globalean gizabanakoen garapena sustatzeko lankidetza helbururik. Baina norberaren hizkuntzan aritzeak dakarren plazeraz gain,... [+]

 
 

Iritzia

2020-09-13 | Adur Larrea

 
 

Iritzia

Iraganaren argia

2020-09-13 | Katixa Dolhare-Zaldunbide

Azken hamarkadetan zenbait izpiritu argik sail sozial eta ekonomikoetan aitzin-ikusi errakuntza, okerkeria eta lanjerrak herrialde aberatsetako biztanle guzien bistara agertu dira 2020 urte honetan, osasun krisiarekin batean. Mundializazioak neurriz goitiko merkataritza harremanak eragiten ditu, eta harreman horiek zuzentasunezko normatzat inposatu; indibidualismoak eta propietarismoak menderatu dituzte jendetasunezko eta elkartasunezko loturak; arrazionalismo hotza hedatu da arlo guzietan,... [+]

 
 

Iritzia

Zabortegiaren herri kontsulta

2020-09-13 | Ahoztar Zelaieta

Espainiako Gobernuak baimena eman zion Zaldibarreko alkateari 1998. urtean zabortegiari buruzko herri kontsulta burutzeko. Herri Batasunaren proposamena Grupo Independientek eta EAJko zinegotzi batek, Eitzaga auzokoa hain zuzen, proposamenaren alde emandako botoei esker aurrera atera zen. Hala ere, udaletxeak ez zuen aukera hori gauzatu. Orain hiru urte, orduko alkate ohiak Gure Esku Dagoren kontsultan parte hartzeko gonbitea luzatu zien herritarrei.

2003. urtean, EAJko beste alkate batek... [+]

 
 

Iritzia

Distiraz

2020-09-13 | Itxaro Borda

Hainbeste egun eta gau pasatuko ditugu konfinaturik, oraindik ere bai, pantailaren aitzinean baliogabeko orrialdeak miazkatzen, lur gaizo hau diruaz zipriztintzen duten izarren automobilak zein diren eta zenbat balio duten agertzen dizkigutenak adibidez: Celine Dion, Zidane, Rihana eta Beyoncerenek gure etxearen zazpi adina balio dute dolarretan. Guzti

"Badabil dirua, ausarki, kirolari eta artista andanen Ferrari eta Mercedes distiratsuak zehazten ditugunean, baina ez da egokiro... [+]
 
 

Iritzia

Goizeko bederatziak eta hamabi

2020-09-13 | Pauline Guelle

Goizeko 09:12 Arrosako geltokian. Agorrilean gara, autoa panan eta euria ari du. Han eta hemen kuskuekin zebiltzan hiru beilari. Ikasle bat amatxiren etxera abiatzen zena. Bi bizikletadun.

Lantokira zoanak deserosotasun samarra sentitu zuen Arrosan trena harrapatzean. Jendez emokatua zen bagoia bere muturraren aitzinean gelditzean ezinegona baieztatu zion. Leku bat xekatuko zuen azkarki. Gainera, koronabirusaren aurkako babes neurriak segitzekotan, toki bat biren gain baizik ez ziren... [+]

 
 

Iritzia

Ander Jiménezi erantzuna Podemosen inguruan

2020-09-11 | Ramón Grosfoguel

 
 

Iritzia

Gizonen jatorrismotik haratago

2020-09-09 | Eduardo Portillo Nájera eta Mikel Otxotorena Fernandez

 
 

Iritzia

Nahi dugunarekin eta nahi dugunean gelditzeko eskubidea dugu

2020-09-09 | Gasteizko Mugimendu Feminista

 
 

Iritzia

Ramon Grosfogueli erantzuna: gure borondate politikoa ez da teoria postmoderno bat

2020-09-07 | Ander Jiménez Cava

 
 

Iritzia

Musukoari eutsi

2020-09-07 | Karlos Aretxabaleta

   
 
Baja eman · Lege oharra · Kontaktua · Iragarri ARGIAn · Egin ARGIAko kide