2020ko urtarrilak 11tik 17ra www.argia.eus/iritzia
 
Iritzia BULETINA
Azpiatal hauek ditu kanal honek:
 

Iritzia

Gehiegizko ezkortasunak

2020-01-19 | Iker Iraola Arretxe
 

Giro oso desberdinetan entzun ditzakegu, azkenaldian, Euskal Herriko independentismoaren nahiz nazio identitatearen bilakaerari buruzko ikuspegi ezkorrak, are katastrofistenak ere. Iritzi horien arabera, independentismoa beherantz omen doa eta euskal nazio identitatea ere krisi sakonean dago. Abertzaleen nahiz unionisten ahotik entzun ditzakegu horrelakoak, Euskal Herrian zein guretik kanpo.

Baina ikuspegi hori ez da iritzi soil moduan aurkezten, egitate frogatu gisa baizik. Eta hor dago,... [+]

 
 

Iritzia

Apartheid izeneko tranbia

2020-01-19 | Ruben Sanchez Bakaikoa

Andrés Arizkorreta CAFeko presidente exekutiboak irailaren 29an El Diario Vasco-ri emandako elkarrizketa batean zioen nazioarteko legediari begiraturik Jerusalemgo tranbiak ez duela eragozpenik. Beharbada, tranbiaren bagoiak berak ez dira ilegalak, ez dakit tranbiak ibili beharreko trenbidea bera ere ilegala den, hitz-jokoak dira azken batean, izan ere, badaezpada, Andrés: tranbia horrek Jerusalemekin lotu behar dituen koloniak bai dira ilegalak. Ooooso ilegalak nazioarteko... [+]

 
 

Iritzia

Jostailuzko sukaldeak denontzat

2020-01-19 | Itziar Bardaji Goikoetxea

Txikitan Olentzerok inoiz ez zidan ekarri nini txiki baten itxura duen panpinik, nenuco edo horrelakorik. Amak esaten zuen neskek ez dugula ikasi behar gure bizitzaren patua ama izan eta umeak zaintzea denik. Ni bezala, asko, gu ez gara gizonezkoak baino gutxiago. Haiek bezainbat egin dezakegula frogatzen saiatu gara, baita gizonezkoen espazioak konkistatzeari ekin ere: lidergoa, bozeramailetza, indarra, irmotasuna, arrazionaltasuna, botereari...

Oker gaude baina. Ezin dugu haien espazioa... [+]

 
 

Iritzia

Lan-eskaintzak eta administrazioa euskalduntzea

2020-01-19 | Arkaitz Zarraga

Datozen urteotan milaka lanpostu sortuko dira euskal administrazioetan. 80ko hamarkadan instituzio sortu berrietan lanean hasi ziren gazte haiei erretreta hartzeko ordua heldu zaie. Euskaltegietan ere jende ugari hasi zen lanean. Ilusioz beteta zeuden eta, euskal rockak eta garaiko giroak lagunduta, jende mordoa euskalduntzen zuten.

Azkar pasa da denbora eta gazte haiek utziko dituzten postuak bete egin behar dira.

Hizkuntza eskakizunetako “gai” eta “ez gai”... [+]
 
 

Iritzia | HUMANITATEAREN UNE GORENAK

Zaldia

2020-01-19 | Aritz Galarraga

Beste klase sozial batean jaio izan banintz, nire animaliarik maiteena izango zen zaldia. Beste klase sozial batean diot, afizio garestiegia baita gu bezalako pobreentzat –nahiz jaio izan mendebaldeko herrialde aberatsenetako baten lurralde aberatsenetako baten herri aberatsenetako batean, ze zortea–; baina batez ere diruaz gain beste zer edo zer behar delako hipikarako, nolabaiteko distintzio bat, pentsatzen dut odolaren bitartez bakarrik eskura daitekeena. Ezin diot iskin egin... [+]

 
 

Iritzia

2020-01-16 | Juan Mari Arregi

Bizkaiko Foru Aldunditik honako informazio ofiziala helarazi dute: 11.000 herritarrek baino... [+]

 
 

Iritzia

Nafarroa: Urte larri on 0-3an

2020-01-15 | Steilas sindikatua

Urtarrilaren 9an EH Bilduk PSN interpelatu zuen 0-3 haur hezkuntzaren zikloaren harira. Modu honetan, alderdi politiko ezberdinek beraien ideiak argudiatu zituzten, maila diskurtsibo batean. Hezkuntza Kontseilari berriak hobekuntza batzuk aurkeztu zituen, hauek ez dira nahikoa eta beste partxe bat bezala ikusten ditugu. Hobekuntzak, ongi etorriak, baina, epe luzeko helburua betetzeko ibilbidea zehaztea eskatzen diegu.

 
 

Iritzia

Ez diezaiegun, beraz, plazer hori eskaini

2020-01-14 | Mikel Terrones

“España Existe” goiburuaren eskutik, eskuin muturreko VOX alderdiak EuskalHerriko hainbat hiriburutan izan du presentzia azkenengo egun hauetan. Horren harira hainbat eta hainbat izan dira erantzun gisa kalera atera eta beraien aldarriak edota desadostasunak kaleratu dituztenak.

 

 
 

Iritzia

Euskararen alde egon edo izan

2020-01-14 | Elurre Iriarte Bañez | Erran .eus

Euskararen egunetik hilabetera, beharbada urte hasmenta hau momentu ona da hausnarketarako. 2019ko abenduaren 3a pasatu zen baina etorriko da aurtengoa eta ezin dugu berriz ere hauts bihurtzen diren adierazpenekin, ekitaldi sinbolikoekin eta euskara goraipatze hutsarekin eguna bete eta aitzina egin.

 
 

Iritzia

"Garana agertu beha June", Arratiako noka berpiztu gurean

2020-01-13 | Karlos Aretxabaleta

Joan den urteko abenduaren 12an Igorreko Axular kultur elkarteak noka ikastaroa antolatu zuen, tratamendua Arratia bailarako (Bizkaia) gazteen artean ezagutarazteko eta zabaltzeko. Guztira hamabost bat lagun elkartu ginen, adin desberdinetakoak (19-50) bailarako bazter desberdinetatik etorritakoak, edota beste eskualde batzuetatik animatu zirenak (Durango-Galdakao).

 
 

Homofobia

2020-01-13 | Mikel Garcia Idiakez


   
 
Baja eman · Lege oharra · Kontaktua · Iragarri ARGIAn · Egin ARGIAko kide
 
 
2019 KOMUNIKAZIO BIZIAGOA