2019ko azaroak 23tik 29ra www.argia.eus/iritzia
 
Iritzia BULETINA
Azpiatal hauek ditu kanal honek:
 

Iritzia | IRITZIA

Askatasuna eta mugak

2019-12-01 | Ane Ablanedo Larrion
 

Gizakiok libre ote garen, edo hala sentitzen ote garen, erantzuten zailak diren galdera handi eta konplexu horietako bat da, ñabardurarik gabeko jarrera irmorik erraz onartzen ez duten horietakoa. Nik behintzat hala uste dut, iruditzen zaidalako berdin defenda nezakeela baiezkoa nola ezezkoa, bi iritziak direlako nolabait egia, eta biek erakusten dutelako askatasunaz izan ohi dugun pertzepzio unibertsalaren alderdi erreal bat. Nondik begiratzen den. Eta txanponaren zer alderdik hartzen... [+]

 
 

Iritzia

Aberatsa maite dut!

2019-12-01 | Iñaki Murua

Gurean, gurearekin gustura, gauzak osorik adierazteko erdaratara jotzeko premiarik sentitu gabe, hitzen bila eta haiek ekarri ezinda jardun ordez hitz-jario oparoz… Mihia dantzan jarri orduko, etorri marduleko hizketa jaiotzen zaigunean sentitu liteke euskara eroso gurekin. Eta kontua ez da hitz egiten ari denarena soilik, nor dugun entzuten ere erabakigarria da geu gustura eta eroso senti gaitezen, hartzaileak eta emaileak sortzen baitute harremana. Minetik aitortzen dut, behin baino... [+]

 
 

Iritzia

"Mutikoa, lasaitu hire pitoa"

2019-12-01 | Edu Zelaieta Anta

Mutikoa, hiru titikoa, bat kendu eta bi titikoa”. Buelta franko emanak dizkiot ahozko tradizioak belarrietara ekarritako erran horri. Familiaren adar euskaldunean –eta horrek, neure kasuan, zuhaitz genealogikoaren kimaketa dakar–, bereziki aitaren eta bi osabaren ahotan aditu izan dut, Bortzirietako euskararen airearekin. Bueltak eta itzuliak, hain zuzen ere, gizonen arteko moldeari semantika egoki bat eman nahirik: sekula ez dut ongi jakin, ageriko errimaz haratago, sakoneko... [+]

 
 

Iritzia

Politikaren feminizazioa eta esentzialismoaren kaiola

2019-12-01 | Maria Colera Intxausti

Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpainan parte hartu duen alderdietako batek “politika feminizatzea enpatiara itzultzea da” esan du. Politikan emakume gehiago egotea ona da ohiko giro gaiztoa leuntzeko. Emakumezko hautagaiak emozionatzea eta malko batzuk isurtzea politikaren feminizazioaren ikur da. Emakumeok gaitasun handiagoa omen dugu gatazkak saihesteko.
Halako adierazpenek sentimenduen mundura kondenatzen gaituzte emakumeok, berriro ere. Kontsentsua eta adeitasuna nagusi... [+]

 
 

Iritzia

Gaurko politikan fedeak ez du tokirik

2019-11-27 | Josu Iraeta

Hain ohikoa izanik egia batzuk onartzea, benetakoak edo ustezkoak diren jakin gabe, komunikatzen dituenari agintea edo konfiantza aitortuz, hain da saihestezina ezagutza eskuratze bidean, ia-ia “fede-egintza laikoa” dela esan genezake.

 
 

Iritzia

Eskubideak versus Espainiar justizia

2019-11-25 | Santi Angulo

Azken boladan espainiar “justiziatik” jakitera eman diren epaiek jendartea asaldatu dute. Bortxaketak, Altsasu, Katalunia, Kalera, Ustelkeria... “Adituak” aztoratuta dabiltza, baten batek bere interpretazioa plazaratu du prentsaren bidez. Salbuespenak salbu, gehienak motz geratzen dira, ondorioei heltzen baitiote eta ez gaiaren mamiari.

 

   
 
Baja eman · Lege oharra · Kontaktua · Iragarri ARGIAn · Egin ARGIAko kide
 
 
2019 KOMUNIKAZIO BIZIAGOA