2019ko ekainak 01etik 07ra www.argia.eus/iritzia
 
Iritzia BULETINA
Azpiatal hauek ditu kanal honek:
 

Iritzia

Euskal hiri nagusien eraldaketa

2019-06-09 | Baleren Bakaikoa Azurmendi
 

Ekonomia zentralizatzen ari den heinean populazioak ere bide bera darama. Hori dela eta, 2050ean munduko populazioaren %66 hiri handietan biziko omen da; Europako populazioaren %73k jadanik egiten duen moduan. Espainiako Estatuaren populazioaren %40 ere, 2030ean, 300.000 biztanle baino gehiagoko hirietan biziko omen da. Bien bitartean, munduko BPGren %80 sortzen da 600 hiri handienetan, non muturreko oparotasuna eta txirotasuna gordinki azaltzen zaizkigun.  

Zalantzarik gabe, hiriek... [+]

 
 

Iritzia

Semetxoaren hegoak

2019-06-09 | Jose Ignazio Ansorena

Euskadi Irratian entzunda: “Jose Ignazio Ansorena zenaren obra bat joko dute…”.  Arraioa, bizirik nengoelakoan. Askoren uste faltsu bera neuk ere. Ez, baina, osaba Jose Luis zendu berriarekin nahastu ninduten. Ohorea niretzat osabaren pare jartzea, heriotzan izan arren. Horretan ere miresgarri izan baitzen.

Isidro aitak, etxeko besteei bezala, Jose Luisi obra koskorra eskaini zion, Semetxoaren poza. Jolas xumea asmatua zuen haurrentzat: bera aulkian eserita, izterren... [+]

 
 

Iritzia

Errukia

2019-06-09 | Leire Narbaiza Arizmendi

Pablo Ibarri egindako hirugarren epaiketak hemengo irrati eta telebistetako informatiboen minutu ugari bete zuen bere sasoian. Duela gutxi atzera ere agertu da lerroburuetan Ibarren auzia. Apirilean erruduntzat jo ostean, ordukoan epaia eman behar zuten: heriotza zigorra ala bizi osorako kartzelaldia. Hil ez zezaten semeek, emazteak, familiakoek berba egin zuten bere alde. Ona dela esateko, ezinbesteko pertsona dela euren bizitzetan. Helburua epaimahaikideen bihotza samurtzea zen, nahikoa... [+]

 
 

Iritzia

Segurtasun koefizientea zertarako?

2019-06-09 | Joxerra Aizpurua Sarasola

Ingeniaritza ikasketetako lehen urteetan gai teorikoak baino ez nituen izan, eta azken urteetan mundu praktikoarekin egin genuen topo. Makinen funtzionamendua eta altzairuzko zein hormigoizko egituren nondik norakoak azaldu zizkigutenean, gogoan dut irakasle batek segurtasun koefizientea aipatu zigula. Egitura bateko zutabeen hormigoia eta bere baitan dituen altzairuzko harien diametroa kalkulatzean, matematikak esandakoari, segurtasunaren mesedetan, bider bi edo bider hiru egin behar zela... [+]

 
 

Iritzia

Gure industria militarra birmoldatu behar da

2019-06-09 | Juan Mari Arregi

Europako Parlamenturako hauteskunde garaia igaro da eta inork ez du industria militarrari buruzko aipamenik egin, ezkerreko alderdiek ere ez, nahiz eta Europar Batasuna bultzatzen ari den ejertzitoaren atzean hori egon.

 
 

Iritzia | GAIZKI ERRANKA

Mapak

2019-06-09 | Santi Leoné

Beharbada lehenago izanen ziren, baina hauteskundeak ailegatzearekin batera erreparatu diet nik sare sozialetan. Mapak.

 
 

Iritzia

2019-06-07 | Ignazio Aiestaran Uriz

Nestor Basterretxea plazako eskaileratan birziklapenaren aldeko pop margolana jarri dute Donostian... [+]

 
 

Prekarietatea

2019-06-06 | Paul Iano

Glovo enpresa txiki eta ia ezezaguna zen garaian, Espainiako Estatuko hiri nagusietan baino ez... [+]

   
 
Baja eman · Lege oharra · Kontaktua · Iragarri ARGIAn · Egin ARGIAko kide
 
 
2019 KOMUNIKAZIO BIZIAGOA