2019ko maiatzak 04tik 10era www.argia.eus/iritzia
 
Iritzia BULETINA
Azpiatal hauek ditu kanal honek:
 

Iritzia

Enpleguaz irakurriko ez dituzun datuak

2019-05-12 | Endika Alabort Amundarain
 

Hauteskunde garai honek hainbat gai mahairatu du. Enplegua ez dago lehenengoen artean. Azpimarragarria da, batez ere populazioaren gehiengoa soldatapekoa denean eta Errezesio Handiaren ondorioak oraindik gainditu ez ditugulako. Bestalde, hurrengo krisiaren zantzuak gero eta agerikoak dira, enpleguan zuzenean eragingo duena.

Errezesioa gainditu ote dugun aztertzeko, sarritan Barne Produktu Gordina kontzeptua erabili ohi da. BPGk, ordea, ez du esaten sortutako aberastasuna nola banatu den... [+]

 
 

Iritzia

Euskara Sistema Eragilean

2019-05-12 | Iñaki Martinez De Luna

Aplikazio bat izatetik Sistema Eragilean txertatzera igaro behar du euskarak, Maialen Lujanbioren esanetan. Ados! Euskararen premia gizartearen elementu periferikoetara mugatzen bada, jai dugu epe ertain-luzean.

Zein da, bada, gure sistemaren zutabea? Zalantzarik gabe, ekonomia. Horrek ezartzen ditu gure bizi baldintzak maila profesionalean eta horretara bideratutako hezkuntza sisteman. Baita, arlo pribatuan ere, kontsumitzaile bezala. Heziketa-Ondasun-Kontsumo hirukoaren arabera dugu... [+]

 
 

Iritzia

Apirilak

2019-05-12 | Itxaro Borda

Badu bulta bat, gure ingurune naturala iratzartzen ari dela. Sapa igotzen doa arbola, zuhaitz eta kaktusen zainetan gora. Goizetan, Eibarren suge-belarra deitzen duten hartz-baratxuri hostoak murtxikatu eta indar hozbera horren eraginak nabaritzen ditugu gure baitan. Udaberriak ez dira isilak. Udaberriak ez dira ahulak. Alderantziz.

Maite dugun poeta handi batek apirila ankerra abestu zuen. Ismael Kadaré albaniarrak ere badu Apirila hautsia izenarekiko aspaldiko nobela bat. Laugarren... [+]

 
 

Iritzia

G7 eta bere munduaren kontra kalera!

2019-05-12 | Jakes Bortayrou

G7 bilduko da Miarritzen, beraz Euskal Herrian, heldu den agorrileko 24, 25 eta 26an. Oraindik politikoki ukatua, zatitua eta bere burujabetza aldarrikatzen duen herri batean. Sistemari erresistentziak, elkartasunak bizirik irauten duen eta alternatibak sortzeko esperientziak ugari diren lurralde batean.

Miarritz herriarentzat G7 bertan biltzea aukera ederra dela erraten dute Iparraldeko hautetsi eta jendarteko sektore batzuek, ekonomikoki eta publizitatearen aldetik. Nola pozten ahal da... [+]

 
 

Iritzia | GAIZKI ERRANKA

Herensugeak eta ibiltari zuriak

2019-05-12 | Santi Leoné

Barka diezadatela Tronu jokoa oraindik ikusi ez edota sekulan ikusteko asmorik ez duten guziek, baina telesail horren inoiz baino antz handiagoa izan du Espainiako hauteskunde kanpainak.

 
 

Iritzia

Hitz emandakoa bete, eta betearazi

2019-05-12 | Juan Mari Arregi

Azkenaldian, alderdiek eta gobernuak hauteskunde egoeran murgildu dituzte herritarrak, eta haien botoaren bila, promesaz beteriko hauteskunde programak haizatu dituzte. Ikuspuntu ekonomiko eta sozialetik begiratuta, gauza asko eta oso anitzak hitzeman dituzte, zenbait alderdiren kasuan bat egiten dute gainera neurriak proposatzerakoan.

 
 

Desberdintasun soziala

2019-05-09 | Juan Mari Arregi

Espainiako Errege Etxeak bere webgunean publiko egin berri duenez, Borboi familia horretako kideek... [+]

 
 

Iritzia

2019-05-07 | Karlos Renedo | Uriola.eus

Hauteskunde zikloan sartuta gaude bete-betean. Kanpainaz kanpaina pasatzen dira egunak. Eta, beraz,... [+]

   
 
Baja eman · Lege oharra · Kontaktua · Iragarri ARGIAn · Egin ARGIAko kide
 
 
2019 KOMUNIKAZIO BIZIAGOA