2019ko apirilak 13tik 19ra www.argia.eus/iritzia
 
Iritzia BULETINA
Azpiatal hauek ditu kanal honek:
 

Iritzia

Errenta arrakala

2019-04-21 | Mikel Zurbano
 

Espainiako Estatuaren errentaren banaketaren gainean txostena argitara eman berri du Oxfamek, urtero egin ohi duenez. Aurtengo txostenaren goiburua esanguratsua da: Banaketa desberdina. Ibex 35eko enpresek balioa banatzeko duten modua. Krisiak desberdintasunak handitu egin dituela berresten da eta sakontze horretan enpresa handi ugariren ekarpena erabakiorra izan dela zehazten da txostenean. Izan ere, lehiakortasuna irabazteko aitzakiarekin mozkin tartea mantendu egin dute soldaten doikuntza... [+]

 
 

Iritzia

Zergatik bai Guaidóri?

2019-04-21 | Ruben Sanchez Bakaikoa

Hasteko oharra: “Denbora-pasaren erantzuna bukaeran”.

Lehenik, Guaidóri ez esateko motibo batzuk etorri zaizkit burura. Josep Borrell kanpo aferetarako espainiar ministroak Salvados telesaioan emandako erantzunek ondorio logiko zenbaitetara eraman ninduten. Bere esanean, Trump dago Guaidóren auto-izendatzearen atzean. Ezin argiago iradoki zuen. Trumpek, bestalde, dio aukera guztiak daudela mahai gainean. Beraz, segiziokoek hainbeste badakite: Irak, Afganistan,... [+]

 
 

Iritzia

Adina

2019-04-21 | Leire Narbaiza Arizmendi

Urteak bete eta konturatzen zara bizitza erdi baino gehiago egin duzula. Etapa batzuk pasatu direla, atzean laga duzula fase bat baino gehiago, gorputza ez dela atzera ere bera izango. Emakume bazara, gainera, umeak egiteko gaitasuna desagertu dela ziurtatuko duzu.

Zelan gertatu den galdetuko diozu zeure buruari, noiz bihurtu zinen nagusi, oraindik ere heldutasuna ez zaizula osorik iritsi begitantzen zaizu-eta.

Ingurukoek lasaitu gura zaituzte eta adina nortasun agirian jartzen duen datu... [+]

 
 

Iritzia

Coca-Cola kadukatua edatearen ondorioak

2019-04-21 | Juan Martin Elexpuru

Euskararen aztarnak Sardinian liburua zen ETBko Artefaktua programaren ardatza, euskararen eta paleosardinieraren ustezko harremana, eta hari buruz izan ziren galde-erantzunak, azken aldera Ibon Serranok eta biok Yolanda Mendiolaren Iruña-Veleiari buruzko galdera batzuei erantzun bagenien ere.

Baina Santi Leoné historialari nafarrak ez zuen horrela ikusi Edan Coca-Cola titulatzen duen Argiako Gaizki erranka-ko zutabean. Bai, benetan gaizki errana,  Iruña-Veleiako... [+]

 
 

Internazionalismoa

2019-04-17 | Askapena talde internazionalista | Maddi Gallastegi Osa | Iraitz Gesalaga

Beste urte batez, iritsi da apirilaren 17a, nazioarteko preso politikoen eguna eta gaurkoan,... [+]

 
 

Iritzia

Arrantza jasangarria posible ote da?

2019-04-16 | Hainbat egile*

Negutik udaberrira aldatzearekin batera oparotasuna itzuli ohi da euskal kostaldera. Lehenengo berdela hurbiltzen da eta honen ondoren antxoaren garaia izaten da. Baina denok dakigun bezala, arrantzak ez ditu garai onenak bizi. Geroz eta arrantzale eta arrautzontzi gutxiago dago gure betiko portuetan.

   
 
Baja eman · Lege oharra · Kontaktua · Iragarri ARGIAn · Egin ARGIAko kide
 
 
2019 KOMUNIKAZIO BIZIAGOA