2019ko otsailak 09tik 15era www.argia.eus/iritzia
 
Iritzia BULETINA
Azpiatal hauek ditu kanal honek:
 

Iritzia

Otsailaren 22an euskal langileria Tolosara!

2019-02-14 | Ikasle Abertzaleak
 

Duela hilabete, Tolosaldeako Autodefensa Sareak (TAS) Tolosako Orixeko Institutuan ikasleen intereseko ebaluazio irizpideen aldeko borroka abiarazi zuen; historia zein euskarako irakasgaien ebaluazio metodologiari dagozkion zenbait irizpide aldatzea helburu duena. Denbora honetan zehar ordea, zuzendaritza zein irakasleen partetik mehatxu, zigor eta oztopoak jasan behar izan dituzte bertako ikasleek, dinamika hau martxan jartzearen ondorioz.

 
 

Iritzia

Otsailak 13: torturaren aurkako eguna

2019-02-13 | Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua

Otsailaren 13an 38 urte betetzen dira Joxe Arregi Carabanchelgo kartzelan hil zenetik Espainiako Poliziak, atxiloketa epeak iraun zuen denboran zehar, egindako torturek eragindako zaurien ondorioz. Ordutik, data honek torturaren aurkako borrokan erreferentzialtasun nagusia izan du Euskal Herrian.

 
 

Iritzia

Nik esandakoa negoziatuko da

2019-02-13 | Mikel Urabaien Otamendi

Alfonso Guerra edo Felipe González bezalako PSOEko politikari historikoek kataluniar independentistekin negoziatzeko Pedro Sanchezen Gobernuaren asmoa malguegi iruditzea lortu dute. Zer esan ba oposizio eskuindarrari buruz, zeinek negoziazioa bera Estatuak aldez aurretik ezarritako lerro gorriaz bestalde dagoen kataluniar herriaren nahietara etsitzea bezalaxe aurkeztu duen?

 

 
 

Iritzia

Nahaste borraste

2019-02-12 | Jakes Bortayrou

Apartekoa da bizi dugun garai politikoa. Apartekoa ere militante abertzale eta ezkertiar frango inarrosten dituen sentimenduen zirimola. Hara palto horien mugimenduaren azterketa bat, honen alde baikor eta ezkorren bilduma egiten duena.

 
 

Iritzia

Internazionala

2019-02-11 | Xabier Gantzarain | Berria egunkaria

"Eta iruditu zitzaidan esaldi bat, lapidarioa bezain egiazkoa: hizkuntza txikien eta kultura txikien ikusgarritasuna —hain modan dagoen hitza—, ekosisteman betetzen dugun edo bete uste izan dugun lekua, oso auzitan dago. Arrabola ikaragarria pasatzen ari da gainetik eta horrek eskatzen du erresistentzia heroiko bat, guri ez zaiguna arrotza, entrenatuta gaude, baina hor ikusten dut orain ere euskal kultura».

 
 

Iritzia

2019-02-11 | Joseba Alvarez | Manoli Etxeberria

G7ren aurka mobilizatzera goaz sinbolizatzen duen mundua errotik aldatu behar delako lehenbailehen... [+]

 
 

Iritzia

Oier

2019-02-11 | Jon Iurrebaso Atutxa

Latza da Oier, Euskal Preso Politikoa, joana izatea gure helburu nagusiak lortu gabe. Beste behin ere. Latza da berak emandakoa putre batzuek euren interesetara egin dutela ikusi ahal izatea. Beste behin ere. Latza da hainbeste gudari bidean eroriak Euskal Herriaren askatasun integrala oraindik ere eskuratu gabe.

 
 

Iritzia

Eurobozak

2019-02-10 | Estitxu Garai Artetxe

Europako hauteskundeak bigarren mailako hauteskunde gisa hartu ditugu historikoki. Arrazoiak bat baino gehiago izango dira seguruenik, baina badirudi Europar Batasunaren (EB) egitekoa argi ez ikusteak eta interes eta informazio faltak badutela zerikusia. Halere, globalizazioaren garaiotan, Estrasburgo eta Brusela gero eta hurbilago ikusten ditugu. Ez hori bakarrik. Azken hamarkadan, argi geratu da Europaren itzala noraino iristen den. Batetik, krisi ekonomiko deitzen dioten horren karietara,... [+]

 
 

Iritzia

Erraztuz

2019-02-10 | Iñaki Murua

Zenbat hauts, zabor... ez ote du ezkutatu erratz, gisats edo dena delakoak. Garai batean txilarrarekin eginak, lurra lakarragoa eta zaborra lodiago zegoelako, agian, baina, orduan ere goxatu eta leundu ohi genuen, menda fin sorta bat erratz buruari bueltan ezarrita eta zeinen lurrin goxoa itsasten zien ohol distiratsu bezain aspaldikoei. Natura natural etxeratzen genuen eta merke, sano...

Duela gutxi, Zaldibiako herrian honela ikusi nuen horman idatzirik: “Erratza eman ziguten eta... [+]

 
 

Iritzia

Fakir

2019-02-10 | Itxaro Borda

Irakurketa gozagarria izan da, enetzat ere, Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa! Fikzioaren eta errealitatearen txirikordatze ederra obratzen du idazleak, batzuetan Imanol Lurgain, Imanol Lartzabal (1947-2004) bera dela eta besteetan eredutik urrun agertzen zaigula, errealitatearen konkrezio gisa. Imanolena, egiaz, pertsonaia egokia da, 60-90 hamarkadetan euskal jendarteak bizitu zuen bilakaera politikoaren islatzeko: ETAren alde izatetik ETAren kontra azaltzera iragaten zela, bereziki Yoyes-en... [+]

 
 

Iritzia

Is(h)ilik

2019-02-10 | Ana Mendia

Mila bider amestu zuen bere erditzea; makina bat aldiz irudikatu bere burua bular biluziaren gainean jarriko zuen txikiaren azal leunari kilimaka; askotan galdegin zion patuari zein zapore izango ote zuen lehen musuak. Sekula ez zuen imajinatu, ordea, hildako haurra munduratuko zuenik.

Naturaren kontrakoa dirudi lehenbizi hil eta ondoren jaiotzea, baina gupidagabea da errealitatea. 2017an amaren sabelean haurdunaldiko 22. astetik aurrera edo jaio eta lehen astean gertatutako 94 heriotza... [+]

 
 

Iritzia | GAIZKI ERRANKA

94

2019-02-10 | Santi Leoné

Beldurrezko zineman maiz errepikatzen den pasarte batean, pertsonaia nagusiek zonbien –edo banpiroen edo gizotsoen– eraso baten aitzinean froga ezin argiagoak dituzten arren, hildakoak nola berpiztu diren eta beren lagun bat zonbi bihurtu ikusi arren, gelatik kanpo aldetik –gela batean baitira, ezin ihes eginez– atean pilatuta sartu nahian dabiltzan ez-hildakoen gose intziriak bertzerik aditzen ez duten arren eta oraindik bizirik daudenak auskalo norena den odoletan blai... [+]

 
 

Iritzia

Pentsionistak geldiarazi nahi dituzte

2019-02-10 | Juan Mari Arregi

Emakumeenaz gain, pasa den urteko Hego Euskal Herriko mugimendu sozial garrantzitsuena, zalantzarik gabe pentsionistena izan da, Espainiako eta erkidegoetako gobernuak mugiarazterainokoa. Mobilizazio horiei esker pentsioak balioz handitzea lortu dute, batez ere baxuenak. Baina aldarrikapen nagusia betetzeke dago oraindik: 1.080 euroko pentsio duina izatea, Europako Karta Sozialak ezarritako gutxienekoa hain zuzen. Gobernu guztiak, izan Madril, Gasteiz zein Iruñekoa, derrigortuta daude... [+]

   
 
Baja eman · Lege oharra · Kontaktua · Iragarri ARGIAn · Egin ARGIAko kide
 
 
2019 KOMUNIKAZIO BIZIAGOA