2019ko otsailak 02tik 08ra www.argia.eus/iritzia
 
Iritzia BULETINA
Azpiatal hauek ditu kanal honek:
 

Iritzia

Munduko emakumeei gutun irekia, gose greban 100 egun betetzear den Leyla Güven kurduaren partez

2019-02-08 | Leyla Güven
 

Emakume agurgarriak, nahiz eta gure geografiak milaka kilometrok zatitu, pozik nago nire ahotsa heldu zaizulako. Munduko iskina oso ezberdinetan gauden arren, emakume gisa, beti aitortu izan dugu elkar. Hypatiak dioen bezala, "gutako inor ez da berdina, baina batzen gaituzten gauzak banantzen gaituztenak baino handiagoak dira". Ahizpak gara. Gehien batzen gaituzten gauzak askatasunaren aldeko borroka, era guztietako faxismoen, diktaduren eta pentsaera patriarkalaren aurkako... [+]

 
 

Gaztetxeak

2019-02-07 | Itziar Bardaji Goikoetxea

Iruñeko Maravillas gaztetxearen hustutzea mediatikoa bihurtu zen iragan urtarrilean... [+]

 
 

Iritzia

Demokraziaren tolesturak

2019-02-03 | Karmelo Landa

Katalunian tolesten da demokrazia espainiarra. Hartu du hitza Miquel Iceta sozialistak Bartzelonan eta dio Espainia ahalik eta aurrerazaleena, demokratikoena eta pluraltasunaren aldekoena interesatzen zaiola Kataluniari. Une berean, mintzatu da Extremadurako presidentziatik Fernandez Vara sozialista, eta dio Katalunian berehala 155 artikulua ezarri behar dela indarrean, eta TV3 eskuz aldatu, Espainiaren demokraziaren onerako. Ezkondu horiek, biak direnean sozialista Espainia zaleak... [+]

 
 

Iritzia

Azken txanpan

2019-02-03 | Enrike Diez de Ultzurrun Sagalá

Nafarroako hedabide eskuindarrei kasu egitera, ez dira legealdi akaberara iritsiko ez Uxue Barkos, ez Joseba Asiron, ez Ainhoa Aznarez, Aldaketaren ontziak erreka berehala joko duelakoan. Parlamentuko buruari dagokionez, halaxe izanen da, baldin eta Ahal Dugu taldea hautsi duten Laura Perez eta enparauak oposizioarekin elkartzen badira. Orain Bai izena darabilten parlamentariek ez dute argitu zerk bultzaturik ari diren Ainhoa Aznarez kargugabetu nahian. Iruñeko Udalean ere Orain Baiko... [+]

 
 

Iritzia

Maravillas, harri bat EH Bilduren zapatan

2019-02-03 | Itziar Bardaji Goikoetxea

Aldaketaren legealdia amaitzen ari da. Iruñean, gaztetxearen erronkaren kronologiak Geroa Bairen bildots mozorrodun otso izaeraz eta EH Bilduren kontraesanez hausnartzeko balio digu.

2016an, Geroa Baik bi gaztetxe hustutzea lortu zuen EH Bildu presionatuz. Maravillasen, desalojo kautelarraren saiakerak huts egin eta gero eta hauteskundeak hurbilegi ikusirik, Geroa Baik legez kanpoko hustutzea burutzea aukeratzen du, segurtasunaren auzia bigarren aldiz modu faltsuan erabiliz eta... [+]

 
 

Iritzia

Oka

2019-02-03 | Oier Guillan

Ordenagailuaren aurrean paratu naiz. Argia-rako artikulu bat idatzi. Zeri buruz? Zeri buruz idatzi ez jakiteari buruz? Tipikoegia? Zeren arabera jartzen dira martxan erraiak, bilisa hitz bilakatu behar denean?

Antzerki edo literatura lanetan, kasu, eduki eta gaien hautuak nire kasuan ez dira beti kontzienteak izan. Ez datoz gogoeta sakon batetik, dokumentazio lan batetik edo helburu zehatz bat duen ikerketa asmo batetik. Motorra askoz sinpleagoa da, tontoagoa, humanoagoa: nire hautuak oka... [+]

   
 
Baja eman · Lege oharra · Kontaktua · Iragarri ARGIAn · Egin ARGIAko kide
 
 
2019 KOMUNIKAZIO BIZIAGOA