2018ko abenduak 01etik 07ra www.argia.eus/iritzia
 
Iritzia BULETINA
Azpiatal hauek ditu kanal honek:
 

Iritzia

Kanakytik Kaledonia Berrira

2018-12-06 | Eneko Bidegain | Enbata
 

Kanaky eta Kaledonia Berria. Bi izen, leku berarentzat. Lehena da hango autoktonoek ematen zioten izena; bigarrena, kolonoek. Kaledonia zen oraingo Eskozia. Eta James Cookek Kanakyko uharteak aurkitu zituenean, bere aitaren sorlekuaren omenez, Kaledonia Berria izena eman zion artxipelago hari. 1860an, Frantziak konkistatu eta kolonizatu zituen hango lurrak, eta geroztik, Kaledonia Berria Frantziaren kolonia baten izena da. Ez da gauza bera, beraz, Kanakyk erabakitzea edo Kaledonia Berriak... [+]

 
 

Iritzia

Lurraldetik geroari so

2018-12-05 | Imanol Esnaola

Eusko Ikaskuntzak amaitu ditu bere XVIII. Kongresuko lanak eta ondorioak ezagutzera eman ditu. Ez da nolanahikoa izan Kongresuari jarritako erronka, baina are garrantzitsuagoa izan da Euskal Herriko lurraldearen eta lurraldeen Liburu Zuria idazteko deia egin izana.

 
 

Iritzia

2018-12-05 | Enbata

Abenduaren 8an, larunbatarekin klimaren aldeko nazioarteko mobilizazioaren karietara Bizi!... [+]

 
 

Iritzia

Irainka

2018-12-04 | Jon Alonso

Camilo Jose Celarengandik hasi eta duela urte batzuk libelo famatu bat idatzi zuenarengana errepikatu ohi den erdi egia horietako bat da –gezurrik mikatzenak izaten direnak, askotan– euskarak iraintzeko gaitasunik ez duelakoa. Egia itxurako gezurra ez zen hainbeste gaitasuna ukatzea –hori gure hitz egiteko manerak salatzen du­–, gaitasun falta hori intrintsekoa dela, eta ez zirkunstantziala, sinestarazi nahi izatea baizik.

 
 

Iritzia

Gorputza gudu-zelai, indarkeria estetikoari ekintza feminista

2018-12-03 | Feminista Autonomo Batzuk

 
 

Iritzia

Euskaraldia, euskararen unibertsoan murgiltzeko tresna

2018-12-03 | Germán Gorraiz López

 
 

Iritzia

Siriako etorkizun latza

2018-12-02 | Asier Blas Mendoza

Milioi erdi hildako inguru, milioika desplazatu eta manipulazio informatiboen zerrenda amaigabea dira Siriako gerra hibridoak utzi dituena. Kanpo faktoreek azaltzen dute Sirian gertatutakoaren parte handia. Mendebaldeak eta bere aliatuek gerra hibridoa egin diote Siriari. Halere, hau ezin da ezerezetik eraiki, barne faktoreen abiarazlea behar da horretarako. Hiru barne faktorek jokatu zuten Siriaren kontra.

Lehenengoa iraupen luzekoa da. Siriako Arabiar Errepublika formalki akonfesionala... [+]

 
 

Iritzia

Maketoak, noiz arte?

2018-12-02 | Iván Giménez

Atzerritar jatorriko eskolatzea EAEko eskola-sisteman oso lerroburu esanguratsua da, batez ere Eusko Jaurlaritzaren txosten ofizialean irakurtzen badugu. Atzerritar jatorriko esamoldea definitzearen ahalegina hasierako orrialdeetan egin badute ere, ez da oinarri objektiborik ikusten. Zuhaitz genealogikoak aztertzen hasita, nork ez dauka atzerritar jatorria Euskal Herrian? Zenbat abizen behar dira? Zenbat belaunaldi igaro behar dira etorkin bati euskal herritartasuna aitortzeko? Eta etorkin... [+]

 
 

Iritzia

Hitzez

2018-12-02 | Castillo Suarez

Lehengoan izeba Mari Carmen etorri zitzaidan opari batekin: kristalezko bi tintontzi eder. Amona maisu ibiltaria genuen, eta herriz herri ibiltzen zenez, ez zuen inoiz etxe propiorik izan, eta ez nuen bere ezer. “Zu zarenez etxe honetan idazten bakarra, zuretako izanen dira”, esan zidan, eta nik hunkituta hartu nituen. Baina izeba baten jakinduria beste batenak bakarrik gaindi dezake, eta izeba Purik esan zidan orduan tintontziak ez zirela gure amonarenak, birraitonarenak baizik,... [+]

 
 

Iritzia

Aldirietako elkarrizketa

2018-12-02 | Haizea Nuñez

Egunero aldirietako trena hartzen dut lantokira joateko. Gehiengoa emakumeak* gara, langileak, pertsona arrazializatuak, prekarizatuak, gazteak, zaharrak. Nahiz eta aurpegi gutxi batzuk ezagutu, gainerako guztiak nolabait ere ezezagunak gara.

Atzo amona eta iloba bat nire atzean eseri ziren eta euren elkarrizketara erabat iltzatuta geratu nintzen. Senide baten dibortzioa zuten hizpide. Antza, ezkontidetako bat, hogeita hamar urte luzeetan, familiari dedikatua aritu da, etxeko lanetan, lan... [+]

 
 

Iritzia

Enplegua, lanbide heziketaren bidez

2018-12-02 | Juan Mari Arregi

2030 urtera arte Espainiako Estatuan erdi-mailako lanbide heziketak (LH) eskaintzen duen prestakuntzako %65 profesional gehiago beharko dira, eta goi prestakuntzako %35 gehiago –goi mailako LH dutenak eta unibertsitari graduatuak–, Skill Forecast txostenaren arabera, Europar Batasuneko Cedefop eta Eurofund agentziek egina. Ikerketak dioenez, enplegua batez ere handituko da zerbitzuen sektorean, eta erronka izango da, Espainiako Estatuak lanbide heziketan eskolatze tasa baxuenetakoa... [+]

 
 

Iritzia | GAIZKI ERRANKA

Txinako entziklopedia bat

2018-12-02 | Santi Leoné

Borgesek dio Humek zioela mundua beharbada haur jainko batek egindako zirriborro baldarra dela, akitu gabe utzi zuena, hain lan kaskarra egin izanaz lotsatuta; jainko nagusiek irri egiten dioten bigarren mailako jainko baten obra da mundua. Humek ez, Borgesek dio ez dakigula mundua zer eta zertarako den; horregatik, gauzak sailkatzeko zerrenda guziak –ipuin horretan aipatu edo asmatu zuen Txinako entziklopedia batek zekarren zerrenda xelebrea, gero Foucaultek Les mots et les choses... [+]

   
 
Baja eman · Lege oharra · Kontaktua · Iragarri ARGIAn · Egin ARGIAko kide
 
 
2017 Komunikazio Biziagoa