Hamar urte joan dira June Fernández (Bilbo, 1984) kazetariak, beste zenbait kiderekin, Pikara Magazine martxan jarri zuenetik. Kazetaritza feminista egitera bidean mugarri esanguratsua jarrita, kritikoa eta kokatutakoa den begirada darabil ordutik hainbat gairen bueltako eztabaidak, edo “meloiak”, lantzeko. Meloiak, hala deitzen diete Pikarako erredakzioan “deseroso edo polemiko” izan daitezkeen eztabaidei. Azken hamarkadako uzta bildu eta meloi horietako zenbait... [+] |