Nazioartea > Amerika > Bolivia

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
Elizabeth Magie
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Herriko Etxea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Konkordatu kartzela
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Zizpa gaztetxea

Boliviak 12 urte inguru daramatza herriak boterea eskuratu zuenetik MAS (Movimiento Al Socialismo) mugimenduaren bidez, Evo Morales Ayma buru dutelarik. Ordutik, asko dira estatu plurinazional bihurtu den honetan eman diren aurrerapausuak. Hautatutako bidea Bolivia indigena, sozial-komunitarioa eta burujabea lantzen duena da eta horri begira jarraitzen dute borrokan egun.

Bolivia kanaleko multimediak
Raquel Gutiérrez, militante eta pentsalari internazionalista
"Hauteskundeetatik edo bide autonomotik jo, eztabaida antzutzailea da hori"

Umetan, Latinoamerikako hainbat iraultzari buruzko kantuak eta kontuak entzun zituen Raquel Gutiérrezek. 20 urte eskas zituela, unibertsitatean ezagutu zituen matxinada haietako seme-alabak, eta berehala egin zuen hegoalderantz, bertatik bertara bizitzeko askapen-borroken kimu berriak. El Salvador, Bolivia; ekintza, kartzela. Gero, hausnarketa: berriro ekiteko, hobeto ekiteko. Donostiako Kaxilda eta Iruñeko Katakrak liburu-dendetan izan zen hilaren hasieran, liburu-aurkezten.


Boliviako hezkuntza deskolonizatuz
MULTIMEDIA - erreportajea

Askapenako 2016ko brigadistek Bolivian ikusi eta ezagutu zutenaren inguruko bideoa.


Espainiarren eta euskaldunen arteko gerra

Potosi (egungo Bolivia), 1622ko ekainaren 8a. Garai hartan Peruko Erregeorderriaren parte zen hirian, Juan Urbieta euskalduna hil zuten, eta bikuinen eta euskaldunen arteko gerra piztu zen. Bikuinak espainiarrak ziren, nagusiki gaztelarrak, andaluziarrak eta extremadurarrak; animalia horren ilez egindako txanoak eraman ohi zituztelako esaten zieten horrela.


2016-05-15 | Jabi Zabala
Raul Zibechi. Latinoamerikako gizarte mugimenduen ikertzailea
"Paralisiak jota daude Latinoamerikako ezkerreko gobernuak"

Latinoamerikako herri mugimenduak ikertu eta bizi izan ditu barrutik Raul Zibechi uruguaitarrak (Montevideo, 1952). Hainbat herrialdetan azken urteotan agintean izan diren ezkerreko gobernuen zikloa amaitu dela argi du. Lorpenak gorabehera, gobernu horien ezintasunak agerian utzi ditu berriki gurean, Komite Internazionalistek antolatutako hitzaldian.


2016-03-06 | Joanes Etxebarria
Katu Arkonada
“Kudeaketa ez da sexia, erakargarriago zaigu erresistentziaren kultura”

2009tik 2014ra La Pazen bizi izan da eta lan anitzak egin ditu Boliviako Gobernuan. Urte batez Mexikon egon ondotik, erreferendum kanpainarako laguntza ekartzera itzuli da Evo Moralesen Gobernura. Idatzi berri duen Escenarios y horizontes del cambio de época en América Latina liburua argitaratuko du Hiru argitaletxeak laster. Hainbat hedabidetan, gainera, analista politiko lanetan aritzen da.


'Bost truke' liburua
Euskara jendeak Andeetan, Kurdistanen eta Serbian

Ez dago nahi gabe idazten duenik, nahiz eta harrabotsik gabe heldu zaigun irakurleoi Jon Sarasuaren Bost truke (Pamiela, 2015). Hizkuntza kooperazioa helburu, hara eta hona egindako bidaiak eta, are, han-hemen ezagututako hizkuntza-jendeak gogoeta iturri zaizkio. Munduaz pentsatzeko modu hoberik ez.


Ezezkoa Evo Moralesi: porrotaren zenbait gako

Boliviako erreferendumaren kontaketak aurrera jarraitzen du eta badirudi Evo Moralesek ez duela konstituzioa aldatzeko babesik lortuko. Oraingoz, ezezkoa da nagusi, bozen %54,3. Bide hori jarraitzekotan 2019ko hautagaien zerrendatik at legoke Boliviako presidentea.


Evo Moralesek Bolivia Zero Zaborrera hurbildu du Hondakinen Legearekin

Evo Moralesen gidaritzapean Bolivian landu nahi duten “Buen Vivir” garapen eredu berriaren aplikazioa iritsi da hondakinetaraino: La Pazeko gobernuak hondakinen legea plazaratu du, kutsatzea debekatu, birziklatzea derrigortu eta legea hausten dutenentzako zigorrak ezarriz.


2015-08-12 | Garazi Zabaleta
Jatorrizko hizkuntzetako bat behintzat ikasi beharko dute Boliviako funtzionarioek

Hizkuntza natiboen egiaztagiria lortu dute Boliviako milaka funtzionariok. Konstituzioan biltzen denez, estatuko langileek gazteleraz gain gutxienez Boliviako 36 hizkuntza ofizialetako bat ikasi beharko dute postua mantendu edota gora egiteko.


Aita Santuak barkamena eskatu du “jainkoaren izenean” Amerikan egindako sarraskiengatik

Frantzisko Aita Santuak Boliviako Santa Kruz hirira ostegunean egindako bisitan esan du “xumeki” barkamena eskatzen duela Amerikan herri indigenen aurka egindako suntsiketengatik.