Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
UKWIN Britainia Handia Errausketarik Gabe koalizioak zabaldu du erraustegiek klimaren aldaketan daukaten eraginari buruzko ikerlan berria, zentratua –alde batera utzita ingurumenaren kutsatzea, gizakien osasun kalteak, eta beste eraginak– teknologia horrekin sortutako energiaren karbono balantzean. Emaitzek gezurtatzen dituze errausketaren propagandistek behin eta berriro plazaratzen dituzten kontuak. “Climate change study finds burning waste is rubbish” izenburu esanguratsua...
Read MoreEskandalua Paris-Ivryko erraustegian: baimena eman duen agintaria erraustegien patronalekoa da
[Pello Zubiria Kamino] La France Insoumise mugimenduko Mathilde Panot diputatuak salatu du: Paris metropoliaren XIII. eremuan Ivryn dagoen erraustegia –Europako handiena– zaharberritzeko baimena eman duen ministroa Veolia errausketa eta hondakinen kudeaketako konpainia erraldoiaren zuzendaritzan egon da Emmanuel Macronek Trantsizio Ekologikoko Estatu idazkari izendatu artean. Panotek Le Parisien egunkarian plazaratu duen artikulu batean salatu du: “Estatuak aurrerako jauzia egin du...
Read MoreZero Zabor Bizkaian-ek protesta egingo du Europako erraustegien biltzarrean
CEWEP Europako errauste planten patronalak irailaren 19tik eta 21era artean biltzarra egingo du Bilbon. Zabalgarbi erraustegiak antolatu duen ekitaldiaren hasiera afari batekin hasiko denez Guggenheim museoan, han bertan antolatu du protesta ZZB Zero Zabor Bizkaian elkarguneak. ZZBk zabaldu duen deialdian dio: “Europako erraskailuzaleen bilkura Bilbaon izango da, irailaren 18, 19,20 (CEWEP). Errausketa salatzeko konzentrazio batera gonbidatzen zaitugu: irailaren 19a, asteazkena...
Read MoreItaliako gobernuak legea aldatu eta ez ditu baimenduko 12 erraustegi berri
Sergio Costa Italiako Ingurumen ministroak iragarri du Mateo Renzik aurreko gobernu aldian 12 erraustegi berri baimentzeko onartu zuen legea gobernu berriak aldatu egingo duela: Toskana eta Sizilian (bina), eta Piemonte, Liguria, Veneto, Umbria, Marche, Campania, Abruzzo eta Puglia eskualdeetan eraikitzekoak ziren 12 horietatik ez da bakar bat eraikiko. Errausketaren inguruko eztabaida nonbait egotekoten bero Italian dago. Alderdi Komunistan jardun ostean PD Alderdi Demokratikoarekin Erromako...
Read MoreBartzelonako erraustegiaren kutsadura eta iruzurrak salatu dituzte auzitegian
Bartzelona Metropolitanoko Aire Net (Haize Garbia) auzo elkarteak fiskaltzan salatu du Sant Adrià de Besóseko errauste planta, hura delakoan inguru horietan minbizien tasa Kataluniako bataz bestekoa baino 2,5 bider handiagoa izatearen erruduna. TERSAren erraustegia ixteko eskatu dute auzotarrek. Salaketak ebidentziatzat aurkeztu du Jose Luis Domingo toxikologiako katedradunak 2017ko udan Science of the Total Environmental aldizkari espezializatuan argitaratu zuen “High cancer risks by...
Read MoreKopenhageko Amager Bakke erraustegi “eredugarria”, kiebra jotzeko arriskuan
Frantziako Liberation egunkariak plazaratu berri duenez, Kopenhageko Amager Bakke erraustegia –hondakinen lobbyak harrotasunez eredugarritzat erakusten duena– kiebra jotzeko puntuan dago eta haren sustatzaileek ez dute salbaziorako beste biderik ikusten atzerritik milaka tona zabor inportatzea baino. Zerbaitetan bada eredugarria Kopenhageko Amager Bakke, komunikazioan da. Sare sozialetan “incinerator” bilatzen duenak egun batean bai eta biharamunean ere bai aurkitzen du errauste...
Read More
Iruzkin berriak