Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
[Pello Zubiria Kamino] Eusko Jaurlaritzak urriaren 30an Juan Jose Aurrekoetxea izendatu du Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendari, kargu hori zeukan Miren Dorronsororen ordez. Aurrekoetxea doktorea Biodonostia erakundeko ikerlaria izan da eta kargu horretatik emana du lekukotasuna Gipuzkoako Batzar Nagusietan argudiatuz, Zubietako erraustegiaren eztabaidan, hondakinen errausketak osasuna kaltetzen duenik ez dagoela demostratuta. Urriaren 30ean Iñigo Urkullu lehendakariak Osasun sailean...
Read MoreEspainiako estatuko Errausketaren aurkako mugimenduek biltzarra egingo dute El Bierzon asteburuan
Datorren asteburuan, urriaren 12tik 14a artean, Bierzo Aire Limpio elkarteak antolatuta, Leongo Ponferrada hirian beren zortzigarren biltzarra burutuko dute Espainiako estatuan hondakinen errausketaren aurka borrokatzen diren elkarteek. Tartean Euskal Herriko ordezkaritza ere izanen da. Amantes de las Basuras elkarteak ere hor ospatuko du bere 24. bilera nagusia. Goiburu nagusia “Aire garbi baten alde” daramaten jardunaldiotan hondakinen kudeaketaren inguruko hainbat osagai aztertu...
Read MoreZubietako martxaren biharamunean, errausketaren aldeko jardunaldia antolatu du GHK
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako agintariek ez lukete haserretu behar entzuten badute hondakinen errausketaren aurkako herri mugimenduei kontraprogramazioa egiten berezitu direla. Donostiako estropaden igandean egin zuten EITBrekin elkar hartuta, egun hartako iluntzean Teleberri ikusi zuten herritarrak ohartu zirenez: eguneko gertakizun txikietako bat baitzen –urtero legez– errausketaren aurkako giza-katea, kasualitatez bezala ETBk mobilizazio hari eskainitako minutuaren ostean aurkeztu...
Read MoreOmenaldi hunkigarria egin diete Zubietan erraustegia gelditu eta alternatibak gauzatu zituzten agintariei
Igandean, irailak 23, erraustegirako mendi martxa abiatu aurretik Errausketaren Aurkako Mugimenduko kideek aitortza publikoa egin nahi izan zieten bai 2011-15 legealdian erraustegia gelditu zuten eta bai horien aurretik sistema alternatiboa (Atez Ateko gaikako bilketa) abian jarri zuten agintariei. AEMeko ordezkariak oholtza gainera deitu zituen lehenik gaikako bilketa orokortuan ezartzen aitzindariak izan ziren udaletako orduko alkate edo zinegotziak: Xabier Mikel Errekondo (Usurbil), Marian...
Read MoreZallako udalak kontuak eskatu dizkie Zabalgarbiri eta Jaurlaritzari eskoriengatik
Zallako udalak azalpenak eskatu dizkie Eusko Jaurlaritzari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Zabalgarbi erraustegiari berari, bertako zabortegian Zabalgarbik botatzen dituen eskorien arazoa zertan datzan jakiteko. Udalak jakitera eman duenez, zabortegiaren egoera 2014an bertan salatuta dago eta orain udalak, Zero Zabor Bizkaian eta Ekologistak Martxanek jakinarazi dietenean arau urraketa bat izan daitekeenaren berri, berriro eskatu dizkie azalpenak bi erakundeei eta enpresari. ZZB Zero Zabor...
Read MoreErraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan
ZZB Zero Zabor Bizkaian elkarguneak deituta, hainbat militante bildu ziren asteazkenean, 19, Bilboko Guggenheim museoaren atarian hondakinak errausten dituen industriari bere protesta azaltzeko. CEWEP Europako errauste planten patronala biltzarra egiten ari da Bilbon Zabalgarbi erraustegiak antolatuta. Ekitaldiei hasiera afari batekin eman behar ziotenez Guggenheim museoan, han bertan antolatu du protesta ZZB Zero Zabor Bizkaian elkarguneak. Bizkaitarrei elkartu zaie Gipuzkoatik Errausketaren...
Read More
Iruzkin berriak