Donostiak hondakin organikoen %16 baizik ez du jasotzen bereizita
Donostiak hondakin organikoen %16 baizik ez du jasotzen borondatezko gaikako bilketa sistemaren bidez. Urtean 156 kilo bio-hondakin sortzen baditu bataz beste donostiar batek, horietatik 25 kilo baizik ez dira bereizita biltzen konpostatzeko moduan. Denetara, hiriburuak urtean sortzen dituen 29.000 tona organikoetatik 4.500 tona baizik ez du jasotzen gaika. Hiriburuaren emaitza txarrak kontraste egiten du Gipuzkoak bere osotasunean eskaintzen dituenekin: organikoaren %41 gaika jasotzera iritsi...
Read MoreSheffieldeko (Ingalaterra) erraustegiak gaika berezitako hondakinak ere jaten ditu
Ingalaterrako Sheffield hirian (535.000 biztanle) eskandalua piztu da GMB sindikatuak erakutsi duelako Veolia multinazionalak erraustera eraman dituela hirian gaika txukun bildutako hondakin birziklagarriak. Lekuko egunkariek zabaldu dutenez, Sindikatuak konpainiaren posta elektroniko bat erakutsi du frogatzat eta enpresak ukatu egin du dena. Sheffielden, kasualitatez bezala, azken urteotan oso apala zen hondakinen gaikako bilketaren tasa, %31,7 iaz bertan. Orain GMB sindikatuak azaldu du...
Read MorePolemika sortu du sare sozialetan Aizpurutxon zabor bilketan ari den kamioi baten bideoak
[Maxixatzen] Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitateak eta Azkoitia Zero Zaborrek ohar bana kaleratu dute azken orduetan sare sozialetan zabaltzen ari den bideoa dela eta. Bideoan ikusten denez, herritarrek gaika sailkatutakoa kamioi bakar batean bidu eta nahasten dute. Honako ohar hau kaleratu du Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitateak: «Aizpurutxoko puntu batean hondakin mota guztiak batera biltzen ditu Urola Erdiko Mankomunitateko ibilgailuak. Ohar honen bidez adierazi nahi dugu zergatik egiten...
Read More“Azken hamar urteetan birziklatze mailak berdin jarraitzen du”, Gasteiz Zero Zabor
[Hala Bedi] Gasteiz Zero Zabor elkarteko Dani Zuazagoitia eta Josu Aranbarri kezkatuta daude Gasteizko birziklatze mailekin. Beren ustez, oso datu txarrak dira: %21 inguru berziklatzen da, hondakinen %80-90 inguru birzikla daitekeenean. Zuazagoitiak horrela dio: “Gasteizen dauden azpiegitura eta bilketa sistemek ez dute uzten birziklatze plan eraginkorrik...
Read MoreHondakin politikan aldaketa sakonak eskatu dituzte Bizkaiko Zero Zabor plataformaren aurkezpenean
[Unai Brea] Hondakinak kudeatzeko errausketarik gabeko sistema berri baten aldeko aldarria egin du maiatzaren 17an –Birziklapenaren Nazioarteko Egunean– Bilbon aurkeztu den Bizkaiko Zero Zabor plataformak. Aldundiak astelehenean zabaldutako datuek azken urteetako kudeaketaren porrota agerian utzi dute, plataformako kidearen esanetan. Momentuz 40 taldek (alderdi politikoak, sindikatuak, elkarte ekologistak eta bestelakoak) egin dute bat plataforman. Aurkezpenean esan dutenez, premiazkotzat...
Read MoreBi urte beranduago, Bizkaiak ez duela %67 birziklatzen aitortu du ahaldun nagusiak
[Pello Zubiria Kamino] 2014an Bizkaiak hondakinen %67,7 birziklatzen zuela esan zuen orduan Ingurumen diputatua zen Iosu Madariagak eta ekologistek gezurra zela salatu. Orain Unai Rementeriak zeharka bederen aitortu du orduko okerra, 2030rako jarriz %65eko helburua. Bitartean, Iosu Madariaga postuz hobetu eta Eusko Jaurlaritzan Ingurumen sailburuordea da gaur. 2015ko udaberrian Bizkaiko Foru Aldundiak emandako datuak zorrotz gezurtatu zituen orduan Ekologistak Martxan erakundeak, ARGIA honetan...
Read More
Iruzkin berriak