Odolaren Mintzoa hardcore taldeak “Min(a)bizi” grabatu du erraustegia salatzeko
Usurbilgo lau gaztek osatzen duten Odolaren Mintzoa taldeak “Min(a)bizi” bideoklipa sareratu du, beren hitz eta musikaz eta beren jaioterriaren mugan Zubietan eraikitzen hasi diren erraustegiaren eremuko eta azpiegitura erraldoiaren kontrako mobilizazioen irudi ikusgarriz osatua. Joanes Txueka, Beñat Txueka, Jokin Irastortza eta Luke Arkarazok 2008an sortutako Odolaren Mintzoak dagoenekoz bi disko dauzka plazaratuak. “Min(a)bizi” bideoklipa 2017ko ekainean filmatu dute...
Read More“Ez amore eman gezurraren aurrean, ez onartu erraustegi kriminal hau”
[Lander Arbelaitz] Hernanin Zero Zabor taldeko kide eta ARGIAko kazetari Pello Zubiria Kaminok erraustegiaren aurka grabatutako bideoa 440 aldiz elkarbanatu, 17.000 lagunek ikusi eta 36.000 pertsonarengana heldu da Facebook bidez egun bakarrean. Youtuben lotura honetan ikusgai da bideoa. Bertan, Zubiriak bere haserrea adierazten du Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinak erretzeko egin nahi duen erraustegiagatik. Hemen ikus daiteke bideoa: Bideoaren transkripzioa segidan: Hor eraiki nahi dute...
Read MoreZestoan alderatu dituzte edukiontzien eta Atez Atekoaren emaitzak errefus kopuruetan
[Pello Zubiria Kamino] Zestoako udalak erabakia du Atez Ateko komunitarioa (aurrekoa udalak Bildu eta EAJren botoz adostua) kendu eta ezartzea edukiontzi bidezkoa. Herritar talde batek, gaikako bilketaren emaitzekin zer gertatuko den kezkatuta, bi sistemak alderatu ditu; izan ere, Zestoako udalerrian herriko kaxkoan egiten da Atez Ateko komunitarioa eta landa gunea osatzen duten auzoetan aldiz edukiontzitan biltzen dira. Horretarako, Mankomunitateari baimena eskaturik, bi sistemetan egun berean...
Read MoreTxupinazo batek sortutako zaborrak neurtu dituzte Gasteizen
[Pello Zubiria Kamino] Gasteiz Hoy webguneak zabaldu duenez, Gasteizko festa nagusien hasierako txupinazoaren ondoren 14 tona bidrio (nagusiki botila) bildu dituzte garbiketa zerbitzuek. Arabarrak haserretzeko beldur izan ez bagina, titulatu genezakeen Zeledonek goardasolaz gain tona mordo bat zabor lurreratu duela bere etorreran. Gure hiriburu guztietako jaiei hasiera ematen dieten txupinazoetan egiten den gisa berean, Gasteizkoan ere milaka botila hustuz egin dute ospakizuna herritarrek....
Read MoreEuropako Ingurumen Bulegoak Gipuzkoa goraipatu eta Jaurlaritzak ezkutatu zuenekoa
[Pello Zubiria Kamino] Eusko Jaurlaritzak martxoaren 23an Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 aurkezteko antolatutako ekitaldian Europako Ingurumen Bulegoan hondakinen politikako arduraduna den Piotr Barczak Gipuzkoako eredua defendatu zuen. Orain GHKk zabaldu ditu orduan Barczak defenditutako eta bere garaian inork aipatu ez zituen ideiak. GHKk bi bideotan bildu ditu Barczaken esanak. Hiru minutuko laburpenean entzun daiteke ingelesez, euskarazko azpitituluekin, Gipuzkoak...
Read MoreAldundiak bideoz zoriondu ditu gipuzkoarrak birziklatzen dutelako
Gipuzkoako Foru Aldundiak Ingurumenaren nazioarteko egunean herritarrei eskerrak eman nahi izan dizkie birziklatzen egiten duten ahaleginagatik, “Eskerrik asko Gipuzkoa” bideoaren bitartez. Aldundiak “Herritarrak baitira aldaketaren protagonistak; bideo bat egin du horretarako” agirian arrazoitu ditu bideoaren argudioak. EITBk honela bildu du albistea: “Birziklapena bultzatzeagatik’ eskerrak eman ditu...
Read More
Iruzkin berriak