Zero Zabor
Hasiera » Errausketa » Zubietako martxaren biharamunean, errausketaren aldeko jardunaldia antolatu du GHK
Ira25 0

Zubietako martxaren biharamunean, errausketaren aldeko jardunaldia antolatu du GHK

Atalak: Errausketa

Jose Ignacio Asensio errausketaren inguruko jardunaldia irekitzen Donostiako Teknologi Parkean. (Argazkia: GHK)

[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako agintariek ez lukete haserretu behar entzuten badute hondakinen errausketaren aurkako herri mugimenduei kontraprogramazioa egiten berezitu direla. Donostiako estropaden igandean egin zuten EITBrekin elkar hartuta, egun hartako iluntzean Teleberri ikusi zuten herritarrak ohartu zirenez: eguneko gertakizun txikietako bat baitzen –urtero legez– errausketaren aurkako giza-katea, kasualitatez bezala ETBk mobilizazio hari eskainitako minutuaren ostean aurkeztu zuen beste erreportaje luzeago bat iragarriz justu biharamunean, astelehena, hasiko zirela Gipuzkoako zaborrak Bizkaiko Zabalgarbira eramaten, kamioien irudiekin tartekatuz Ingurumen diputatuaren hitzak eta Zabalgarbiko komunikazio arduradunarenak, dudarik gabe aurreko egunetan publi-erreportai moduan prestatutako kronikatxoa.

Kontraprogramazioa oraingoan egun batetik besterako tartearekin egin dute GHKko estrategek. Igandean izan bazen Zubietako erraustegirako martxa –hain irudi esanguratsuak utzi dituena–, biharamunerako zeukaten prestatua ‘Waste to Energy: Hondakinen kudeaketa Europan‘ jardunaldia, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia parkean. Peter Georg Quicker eta Jan-Peter Born doktoreak ekarri ditu GHKk. Bi adituok bezala Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak eta GHKko zuzendari nagusi Cesar Gimenok esandakoak laburbilduz GHKk Twitterrez emititutako mezuak kronikatxo honen beheko aldean aurkituko ditu irakurleak.

Peter Georg Quicker Alemaniako RTW unibertsitateko irakaslea da, Aachen edo Akisgran hirian, eta erregaien teknologien unitateko zuzendaria.  Jan-Peter Born Holandako Lieden hiriko unibertsitatean da irakasle eta HVC hondakin korporazioko negozio arduradun, bere karrera osoa 1998tik errausketa muinean daukan HVC konpainian egin ondoren.

Hirugarren hizlaria, Ingurumen diputatuaz gain, GHKko zuzenari nagusi Cesar Gimeno izan zen. Bere curriculumean irakur daitekeenez, Cesar Gimeno izan da Eusko Trenbide Sarearen zuzendaria, Grupo Campezo eraikuntza enpresaren zuzendari nagusia, Grupo Pascualeko zuzendaria, DIA kateko logistika burua…

Beraz, ‘Waste to Energy: Hondakinen kudeaketa Europan‘ jardunaldia osatu dute erregaietan berezitutako doktore batek, errausketaren arduradun nagusi batek (europarrak, noski) eta gurean korporazio handien negozioetan buruzagi aritu ostean konpainia publiko-pribatu baten nagusi den batek. Diario Vascoren kronikari sinestekotan, denek egin zuten erraustegiak sortuko dituen zepa edo eskorien balio ekonomikoaren gorazarre.

César Gimeno, @GHK_SAU-ko zuzendariak, #Gipuzkoa-ko proiektua ezagutzera eman du, obren %60a gainditu duena. Tratamendu mekaniko biologikoko planta martxoan jarriko da martxan eta gainontzeko instalazioak 2019ko urrian funtzionamenduan egotea aurreikusten da. #WastetoEnergy pic.twitter.com/Bwp2p6DP5M

— Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (@GHK_SAU) September 24, 2018

Jan-Peter Born doktorea Europan errausketa-zepen aprobetxamenduari buruz aritu da: “Errausketa-zepak oso baliagarriak dira, haien bitartez obrarako materialak sor daitezke eta metalak berreskuratu daitezke”. #WastetoEnergyGipuzkoa pic.twitter.com/nRX9gWxAcM

— Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (@GHK_SAU) September 24, 2018

Peter Georg Quickr irakasleak #birziklatze-aren eta #balorizazioenergetikoa-ren osagarritasuna azaldu du. #WastetoEnertyGipuzkoa pic.twitter.com/nG1zuUYhsP

— Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (@GHK_SAU) September 24, 2018

#BalorizazioEnergetikoari buruzko bi adituen parte hartzea izan dugu, Peter Georg Quicker irakaslea eta Jan-Peter Born doktorea. Herrialde guztiek #hondakinenHierarkia betetzea ezinbestekoa dela adierazi dute eta zabortegia azkeneko aukeratzat uztea proposatu dute. #WastetoEnergy pic.twitter.com/Gr4rsxQ4sE

— Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (@GHK_SAU) September 24, 2018

. @asensioji: “Ez du zentzurik zabortegietan baliabide baliotsuak lurperatzea gure semeei ingurumen hipoteka handia utziko geniekeelako”. #WastetoEnergyGipuzkoa pic.twitter.com/Eg3t9K9zdG

— Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (@GHK_SAU) September 24, 2018

Jardunaldiari hasiera eman dio Kontsortzioko presidenteak. @asensioji: “Balorizazio energetikoa energia berriztagarriko iturria da, erregai fosilen kontsumoa ekiditen du eta isuriak murrizten zein klima aldaketa gelditzen laguntzen du”. #WastetoEnergyGipuzkoa pic.twitter.com/uUl10nzAVt

— Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (@GHK_SAU) September 24, 2018

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

PUBLIZITATEA

Zero Zabor Twitterren

Jarraitu @zero_zabor

@zero_zabor(r)en Txioak

Zero Zabor Facebooken

Azken bidalketak

  • Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
  • OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
  • Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
  • “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
  • Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak

Iruzkin berriak

  • Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
  • Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
  • Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
  • Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
  • Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 201(e)ko iraila
  • 201(e)ko uztaila

Kategoriak

  • Afrika
  • Aldundiak
  • Amerika
  • Araztegiko lohiak
  • Arriskutsuak / Toxikoak
  • Asia
  • Atez Ateko komunitarioa
  • Atez atekoa
  • Atez Atekoaren alde
  • Atez Atekoaren kontra
  • Aurkezpenak
  • Auto-konpostaketa
  • Auzitegiak
  • Auzolaneko konpostaketa
  • Bankuak
  • Batzar Nagusiak
  • Berdiseinatu
  • Berrerabilpena
  • Bideoak
  • Bilketa pneumatikoa
  • Biometanizazioa
  • Birziklajea
  • Bizkaia
  • Bost edukiontzi txipdunak
  • Bost kontenedore
  • Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
  • Dokumentalak
  • Dokumentuak
  • Ekitaldia
  • Eko Krog
  • Ekonomia
  • Elektronika
  • Elikadura
  • Enpresak
  • Erakundeak
  • Errausketa
  • Errefusa
  • Errefusategia
  • Eskoriak
  • Eslovenia
  • Estatistika
  • Estatu espainiarrean
  • Etika
  • Europa
  • Europakoak
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gaikako bilketa
  • Galdeketa
  • Galdera-erantzunak
  • Garbigunea
  • Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
  • Gipuzkoa
  • Gizarte eragileak
  • Hedabideen jarrera
  • Hegaztiak
  • Iparraldea
  • Iritziak / Adierazpenak
  • Istripuak
  • Izenak
  • Jaurlaritza
  • Jolasa
  • Juan Kalparsoro
  • Kitengela
  • Konpondu
  • Konpostaketa
  • Kutsadura
  • Lafarge
  • Lau kontenedore
  • Legeak
  • Legebiltzarra
  • Loturak
  • Mankomunitateak
  • Metanizazioa
  • Nabarmendua
  • Nafarroa
  • Nafarroa
  • Nafarroako Gobernua
  • Nekazaritza
  • Oinarrizkoa
  • Ondakinak zenbakitan
  • Orendain eredua
  • Organikoa animaliei
  • Osasuna
  • Osinbeltz
  • P
  • Partzuergoa
  • Plangintza
  • Plastikozko zorroak
  • Pneumatikoak
  • Politikariak
  • Porlan fabriketan
  • Prebentzioa
  • Sabotajea
  • Sailkatugabeak
  • Saria
  • Sindikatuak
  • Sistema mixtoa
  • Swap
  • TMB
  • Txingudi
  • Udalak
  • Ustelkeria
  • Zabalgarbi
  • Zabortegia
  • Zero Waste Europe
  • Zero Zabor
  • Zestoa
  • Zigorrak
  • Zorra
  • Zubieta

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA