Zero Zabor
Hasiera » Errausketa » Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean
Urt30 10

Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean

Atalak: Errausketa, Europa, Kutsadura

Pisa Ospedaletto erraustegia kea eta lurruna dariola. (Argazkia: QuizNews)

Pisa Ospedaletto erraustegia kea eta lurruna dariola. (Argazkia: QuizNews)

Polemika handia bizi dute asteotan Italiako Pisa hiri monumental eta turistikoan, frogatu denean Ospedaletto herrian daukan erraustegiak minbiziak eragin dituela. Errausketaren aurkako taldeek eta zenbait alderdi politikok aspalditik salatzen zuten kontua izan arren, CNR Ikerketarako Kontseilu Nazionalak berrikitan plazaratutako azterketa epidemiologikoak harrotu ditu hautsak. Pisako udalak erabaki du erraustegia ixteko prozedurari ekitea.

Urtarrilaren 18an Il Tirreno egunkariak honakoa plazaratu zuen: “Erraustegia, CNRren ikerketa txundigarria: ‘Inguru honetan gehiegizko heriotzak daude‘”. Eta tituluaren ostean:  “Ospedalletoko erraustegiaren inguruetan bizitzeak berekin dakartza osasun arrisku serioak, ospitaleratzeak eta heriotzak dakartzatenak. Hori erakutsi du CNRko Fisiologia Klinikoko Institutuaren zaindaritzapean burututako azterketa epidemiologikoak”.

"Il Tirreno" egunkariak honela eman du Ospedalettoko erraustegiak eragindako minbizien albistearekink urtarrilaren 18an.

“Il Tirreno” egunkariak honela eman du Ospedalettoko erraustegiak eragindako minbizien albistea urtarrilaren 18an.

Pisako udalerria bere osotasunean arakatu duen inkestak dioenez, “aztertu diren hiru kutsadura iturri nagusien artean, hau da, errausketa, industria guztia eta autoen trafikoa, arrisku oharrik ugarienak agertu dira erraustegiaren kasuan eta, aldiz, autoen trafikoak eragindako kutsadurarenak esporadikoak dira”.

Zehaztasunetan sartuta, erraustegiak eragindako gaixotasunen ugaritzeak CNRko ikerlariek aurkitu dituzte: heriotzak ugaritzen dira dira %79 sistema linfatikoko eta odoleko minbizietan eta %21 zirkulazio sistemako gaixotasunetan. Emakumeetan hilkortasun tasa %152 handitzen da arnasbideetako gaixotasun akutuetan. Bestalde, ospitaleratze beharrak ugaritu dira sistema linfatiko eta odolekoaren tumoreengatik (+%41 gizonetan, +%21 emakumeetan), leuzemiagatik (gizonetan +%75, emakumeetan +%35), Ez-Hodgkin linfomengatik (gizonetan +%85, emakumeetan +%54), eta emakumeen artean trakea-bronkio-biriketako tumoreengatik (+%34).

CNRren txostenak aztertu ditu Pisako udalerrian 2001etik 2014ra artean gutxienez urte betez bizi izan diren 132.000en egoerak. Bestalde, CNRk (Espainiako CSIC eta Frantziako CNRSren parekoa denak) gogorarazi du 2002an egindako beste ikerketa batean nabarmendu zirela emakumeen artean leuzemia kasuen ugaritzeak  eta gizonen artean  Ez-Hodgkin linfomen eta nerbio sistema zentraleko tumoreen ugaritzeak.

"Ospedalettoko erraustegia ezin da itxi" zioten agintariek 2013an, ordurako kutsadura arazoak ezagunak ziren arren. ("Infomarezzo" egunkariaren albiste bat 2013an)

“Ospedalettoko erraustegia ezin da itxi” zioten agintariek 2013an, ordurako kutsadura arazoak ezagunak ziren arren. (“Infomarezzo” egunkariaren albiste bat 2013an)

Ospedalettoko erraustegia 1980tik ari da lanean eta orain artean ez dute itxi, Pisa eta inguruetan gaikako bilketa Atez Atekoari esker %70etik gora ibilita ere. Azken urteotan, gainera, galerak eragin ditu. Hala ere agintari batzuk, antza, erraustegia laster birmoldatzea pentsatzen ari ziren eta hori gutxi balitz inguruetan biomasazko zentral berri bat eraikitzeko asmotan dira. Matteo Renzi lehen ministroak klase guztietako erraustegiak, baita ahaztuak zirenak ere, abian jarri nahi baititu, Europako Troikak Italiaren kanpo zorra arintzeko diseinatu dituen politikekin bat eginda.

Hala ere, halako zirrara eragin du Pisan kutsaduraren larritasunak, ezen eta udala hasi baita erraustegia ixteko lehen urratsak ematen. QuizNews-en Pisako edizioak, adibidez, aurreratu du udalean ezkerreko alderdi guztiek bat eginda gehiengoz sartu dutela batzordearen agendan erraustegiaren ixtea: “Erraustegiaren itxiera lehentasunezkoa da –esan dute– zeren eta fabrika hau gero eta arriskutsuagoa da ingurumenarentzat eta herritarren osasunarenzat”.

[Eguneraketa, 2018-02-06] Interneten eskuragai dago CNR erakundearen barruan Pisako Fisiologia Institutuaren Ingurumen Epidemiologikorako eta Patologien Erregistrorako taldeak burututako ikerlana: bai testua osorik (“Indagine sulla salute dei residenti nel Comune di Pisa in relazione all’esposizione alle principali fonti di inquinamento atmosferico“), bai 20 orrialdeko bertsio laburtuan.

 

10 Iruzkin

  1. Patxi Aznar | 2018 urtarrila 30 at 11:40

    Erabat beldurgarria, pena da informazio guzti hauek komunikabide handiek ez zabaltzea edota gazteleraz ez edukitzea!

    Reply
    • Zero Zabor | 2018 urtarrila 30 at 12:37

      Penatik ekintzara pasatzeko ez da inoiz berandu: itzuli zuk zeuk. Iturriak, berriz, italiera garbian daude.

      Reply
      • Patxi Aznar | 2018 urtarrila 30 at 13:07

        Nire kontaktuen artean, laburtua izan da ere, baina, beti itzulpenak egiten ditut. Orain Ipar Haizea plataforma beste pertsona batzuen laguntzarekin, Montpellierretik iritsitako bideoren azpitituluak itzultzen ari gara!
        Ekintzak gehiago eta eraginkorragoak izan behar direnarekin ados nago ea ideia horrek indarra hartzen, nire aldetik prest!!

        Reply
  2. Aizpea | 2018 urtarrila 30 at 14:55

    Berri hau etb-n atera beharko litzateke. Klaudioren programan, berrietan ez bada.

    Reply
  3. Bego | 2018 urtarrila 30 at 21:19

    Bua, lotsagarria da Gipuzkoan EAJ egiten ari dena. Ustelkeria da, herritarron aurka doa beren negozioa.

    Reply
  4. Haritz | 2018 urtarrila 31 at 7:25

    Herriaren ahotsa entzun dadila. Ez dugu errausketarik nahi!!

    Reply
  5. Feli Akizu Mujika | 2018 urtarrila 31 at 10:00

    Ez dago eskeubiderik.
    Beraien negozio borobilatan bakarrik pentsatzen dute. Ezingo dgu hemengo produktuak jan ……ez arnastu……..gainera txintxo ibili diren herriak zigortzen dituzte (erreziklatzen etxeko lanak egiten ibili direnen aurka)

    Reply
  6. Tere | 2018 urtarrila 31 at 11:27

    Nazka ematen didate gaur egungo Gipuzkoako agintariek eta beraien alderdiek… ezin da onartu

    Reply
  7. Alberto M | 2018 otsaila 1 at 10:29

    Albiste hau ZERGATIK ez dute ETBn ematen?!
    ZENTSURA izugarria telebista publikoan.
    BatzokiTB dirudi eta euskaldunok nazkatzen ari gara.

    Reply
  8. Juan mari Iriondo | 2018 otsaila 3 at 15:02

    Kalera denok benetan, ezinezkoa da, lotxagarria.

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

PUBLIZITATEA

Zero Zabor Twitterren

Jarraitu @zero_zabor

@zero_zabor(r)en Txioak

Zero Zabor Facebooken

Azken bidalketak

  • Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
  • OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
  • Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
  • “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
  • Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak

Iruzkin berriak

  • Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
  • Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
  • Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
  • Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
  • Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 201(e)ko iraila
  • 201(e)ko uztaila

Kategoriak

  • Afrika
  • Aldundiak
  • Amerika
  • Araztegiko lohiak
  • Arriskutsuak / Toxikoak
  • Asia
  • Atez Ateko komunitarioa
  • Atez atekoa
  • Atez Atekoaren alde
  • Atez Atekoaren kontra
  • Aurkezpenak
  • Auto-konpostaketa
  • Auzitegiak
  • Auzolaneko konpostaketa
  • Bankuak
  • Batzar Nagusiak
  • Berdiseinatu
  • Berrerabilpena
  • Bideoak
  • Bilketa pneumatikoa
  • Biometanizazioa
  • Birziklajea
  • Bizkaia
  • Bost edukiontzi txipdunak
  • Bost kontenedore
  • Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
  • Dokumentalak
  • Dokumentuak
  • Ekitaldia
  • Eko Krog
  • Ekonomia
  • Elektronika
  • Elikadura
  • Enpresak
  • Erakundeak
  • Errausketa
  • Errefusa
  • Errefusategia
  • Eskoriak
  • Eslovenia
  • Estatistika
  • Estatu espainiarrean
  • Etika
  • Europa
  • Europakoak
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gaikako bilketa
  • Galdeketa
  • Galdera-erantzunak
  • Garbigunea
  • Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
  • Gipuzkoa
  • Gizarte eragileak
  • Hedabideen jarrera
  • Hegaztiak
  • Iparraldea
  • Iritziak / Adierazpenak
  • Istripuak
  • Izenak
  • Jaurlaritza
  • Jolasa
  • Juan Kalparsoro
  • Kitengela
  • Konpondu
  • Konpostaketa
  • Kutsadura
  • Lafarge
  • Lau kontenedore
  • Legeak
  • Legebiltzarra
  • Loturak
  • Mankomunitateak
  • Metanizazioa
  • Nabarmendua
  • Nafarroa
  • Nafarroa
  • Nafarroako Gobernua
  • Nekazaritza
  • Oinarrizkoa
  • Ondakinak zenbakitan
  • Orendain eredua
  • Organikoa animaliei
  • Osasuna
  • Osinbeltz
  • P
  • Partzuergoa
  • Plangintza
  • Plastikozko zorroak
  • Pneumatikoak
  • Politikariak
  • Porlan fabriketan
  • Prebentzioa
  • Sabotajea
  • Sailkatugabeak
  • Saria
  • Sindikatuak
  • Sistema mixtoa
  • Swap
  • TMB
  • Txingudi
  • Udalak
  • Ustelkeria
  • Zabalgarbi
  • Zabortegia
  • Zero Waste Europe
  • Zero Zabor
  • Zestoa
  • Zigorrak
  • Zorra
  • Zubieta

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA