Ormaiztegin ostegun osoan zehar Mutiloako zabortegia salatzeko mobilizazioa
Goierri Birzirik plataformak antolatuta, Mutiloan Gipuzkoa osoko zabor nahasiak Lurpe zabortegian botatzearen kontrako mobilizazioa ari dira burutzen Ormaizetegin uztailaren 20an. Egun osoan zehar informazio gune bat dago zabortegirako bidean kamioiak pasatu behar duten bidegurutzean, Ormaiztegiko kaleetatik pasatzen diren zaborren kontabilitatea egin eta herritarrei informazioa banatzeko. Arratsaldeko 18:00etarako elkarretaratzea deitu dute. Ormaiztegin #Mutiloa ko zabortegiaren aurkako...
Read More2016ko iraileko suteen ondoren, Baionako Canopia TMBak geldirik dirau
Bost hilabetetan bi sute jasan ostean, oraindik geldirik dirau Iparraldeko hondakin guztiak –gehienik nahasirik bilduak– tratatzen zituen Canopia TMBak. Zuzendaritzak jakinarazi berri du datorren urria-azaroan espero duela berriro abian egotea. 2016ko irailean sute handi batek kiskali zuen Baionako Canopia, arduradunen esanetan errefusetan den organikoa baloritzatzeko eremuan sua pizturik. Suhiltzaileek zazpi orduz egin behar izan zuten lan garrak amatatu arte. Bost hilabeteren buruan,...
Read MoreSheffieldeko (Ingalaterra) erraustegiak gaika berezitako hondakinak ere jaten ditu
Ingalaterrako Sheffield hirian (535.000 biztanle) eskandalua piztu da GMB sindikatuak erakutsi duelako Veolia multinazionalak erraustera eraman dituela hirian gaika txukun bildutako hondakin birziklagarriak. Lekuko egunkariek zabaldu dutenez, Sindikatuak konpainiaren posta elektroniko bat erakutsi du frogatzat eta enpresak ukatu egin du dena. Sheffielden, kasualitatez bezala, azken urteotan oso apala zen hondakinen gaikako bilketaren tasa, %31,7 iaz bertan. Orain GMB sindikatuak azaldu du...
Read MoreOdolaren Mintzoa hardcore taldeak “Min(a)bizi” grabatu du erraustegia salatzeko
Usurbilgo lau gaztek osatzen duten Odolaren Mintzoa taldeak “Min(a)bizi” bideoklipa sareratu du, beren hitz eta musikaz eta beren jaioterriaren mugan Zubietan eraikitzen hasi diren erraustegiaren eremuko eta azpiegitura erraldoiaren kontrako mobilizazioen irudi ikusgarriz osatua. Joanes Txueka, Beñat Txueka, Jokin Irastortza eta Luke Arkarazok 2008an sortutako Odolaren Mintzoak dagoenekoz bi disko dauzka plazaratuak. “Min(a)bizi” bideoklipa 2017ko ekainean filmatu dute...
Read MoreLarunbatean erraustegirako gasa sartzen ari diren Artzabaletako eremuan elkarretaratzea
Larunbatean, uztailak 15, erraustegirako gas hodirako lurra urratzen ari diren eremuan mobilizatzeko deia egin dute Zubieta Lantzen elkarteak eta Erraustegiaren Aurkako Usurbilgo Taldek. Elkarretaratzea eguerdiko 12:00etan egingo dute Artzabaletan, gasa sartzeko lanak egiten ari diren eremuan. Artzabaletaraino oinez joateko asmoa dutenek bi hitzordu dauzkate elkarrekin bertaratzeko: 11:30ean Usurbilgo frontoian edo 11:45ean Zubietako plazan. Erraustegirako gasa sartzeko lanetan Naturgas...
Read More
Iruzkin berriak