Jose Ignacio Asensio sozialista tolosarra, Gipuzkoako Ingurumen diputatu berria
[Pello Zubiria Kamino] Jose Ignacio Asensio tolosarra da Gipuzkoako Ingurumen diputatu berria eta bere gain joango da lurralde honetako hondakinen kudeaketaren ardura nagusia. Eusko Jaurlaritzan Patxi Lopez lehendakari zenean Iñaki Arriola Garraio sailburuaren ekipoan aritu zen eta 2009tik 2012a artean Eusko Trenen zuzendari. 48 urtekoa, ekonomialaria heziketaz, Zaragozako unibertsitatean irakasle izan da eta azken legealdian Tolosan zinegotzi. Gipuzkoako sozialisten webgunean irakur...
Read MoreAlbiste bilduma, ekainak 15 – 28
Gipuzkoa “Erraustegia egingo dela eta aberastasunen eta fortuna handien zerga aldatuko duela iragarri du Markel Olanok” (Berria) “Zero Zabor IBErekin elkarrizketa, Markel Olanoren kargu hartzeaz eta errauskailuaren mehatxu berriaz” (Info7) “Zero Zabor I.B.E.: “Elkarrizketa eta eztabaida irekirako prestutasun osoa azaldu nahi diogu Markel Olanori”” (Noaua) “Hondakinen politika legegintzaldi berrian” (Eguzki) “Gipuzkoako kasua, Europan...
Read MoreOlaztin hondakinak erretzeko baimena ezabatzea eskatu du Sustrai Erakuntzak
[Pello Zubiria Kamino] Sustrai Erakuntza fundazioak Nafarroako Gobernuari eskatu dio iraungitu eta baliogabetzat jo dezala Olaztin Portland-Valderribas korporazioak daukan porlan fabrikan etxeetako hondakinak kiskaltzeko ingurumen baimena. Une honetan egoera kontraesankor batean bizi da Nafarroa hondakinen kudeaketari dagokionez: Auzitegi Gorenak ez-legezkotzat jo zuen gobernuaren hondakin plan nagusia eta plan berria errotik idazten hasi direnen bitartean Nafarroako enpresa batek hondakinak...
Read MoreHazparnen protesta ekintzak Hazketa zabortegia betirako ixteko eskatuz
[Pello Zubiria Kamino] Lapurdiko Hazparnen hainbat herritarrek segitzen du mobilizatzen bertan aurten itxi behar zuten Hazketa zabortegiaren kontra. Hazketa2010 elkarteak blogean biltzen ditu antolatutako mobilizazio eta beste ekintzen berriak. Gauza da Iparraldeko herri gehientsuenen hondakinak kudeatzen dituen Bil ta Garbi partzuergoak erabaki duela hogei urte gehiagorako luzatzea Hazparneko lurretan den hondakindegia, gainera oraingo eremua bi halako handituz. Legeak ematen dion babesa...
Read MoreFrantzisko aita santua Zero Zabor eta ekonomia zirkularraren alde
[Pello Zubiria Kamino] Jorge Mario Bergoglio katolikoen aita santu argentinarra Zero Zabor ereduaren alde mintzatu dela eta bere zoriona azaldu du Zero Waste Europe (ZWE) federazioak: “Pope Francis Embraces Zero Waste“. ZWEk balorazio hau egin du irakurri ostean Frantziskok argitaratu berri duen Laudato Si entziklika berria. Entziklikak dioenez, “Lurra, gure etxea, gero eta gehiago ari gara bihurtzen zabortegi erraldoi bat (….) hau oso loturik dago zaborraren kulturari...
Read More
Iruzkin berriak