Antonio Casado da Rochak etikatik alderatu ditu hondakin ereduak
Antonio Casado da Rocha (1970) filosofo eta ikerlariak Dilemata gunean plazaratu dituen hiru artikulutan landu du hondakinen kudeaketarako eredu ezberdinen eta etikaren arteko harremana. Euskaraz publikatutako Esku Ezkerraz poema liburuaz gain, gaztelaniaz etikaz eta desobedientziaz dauzka gutxienez beste hiru. Donostiako ospitalean batzorde etikoko kide izana da, eta gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatean ari da Biologiaren Filosofia arloko ikerlanetan. Etica y gestión de residuos lana...
Read MoreAuzokonpostaren kontrako kanpaina Errenteriako Beraunen eta Zumaian
Europan eta mundu osoan egiten den bezala, Euskal Herrian ere hondakin organikoak herritarrek auzolanean konpostatzeari ekin diotenean, auzokonpostaren kontrako bi kanpaina piztu dira Gipuzkoan asteotan. Errenteriako Beraungo auzo elkarteak ohar batean San Markoko zabortegia betirako itxi eta Atez Atekoaren kontra azaltzeaz gain, esan du ez duela onartzen auzokonpost gunerik auzoan, Diario Vascok “La A.VV. de Beraun rechaza el Pap y apoya el cierre total del vertedero” albistean...
Read MoreIruñerrian auzokonposterako bildutako tonak urte betean bikoiztu egin dira
Noticias de Navarra egunkariak jaso eta Navarra Verdek “Las toneladas del compostaje comunitario se doblan en un año en Iruñerria” analizatu duenez, Iruñerriko hainbat auzokonpost gunetan bildu eta tratatzen den organiko kopurua bi halakotu egin da. Duela bi urte 100 familiak egiten zutena orain 220k egiten dute, 792 pertsona inguruk. 2011an 94 tona zireak 175 bihurtu ziren...
Read More‘Zero Zabor, burua eta bihotza’ mural berria margotu dute Oñatin
Oñatiko Zero Zabor taldeak, mugimendu horretan dinamikoenetakoa denak, horma-irudi handia margotu berri du Oñatiko Kasablanka auzotik San Pedrorako bidean, lelo hau daramana: “Erraustegia: burua ondo daukanak ez du bere etxe ondoan nahi, bihotz ona daukanak besteen etxe ondoan ere ez du nahi. Zero Zabor, burua eta bihotza“, prentsa oharrean azaldu dutenez. Diario Vasco “Zero Zabor-ek mural bat egin du Kasablankan ‘Burua eta bihotza’ lelopean” Gipuzkoa Zero...
Read More‘Lezo Garbia’ plataformak kuborik ez hartzea eskatu dio jendeari
Lezo Garbia plataformak herritarrei eskatu die Atez Atekoa egiteko udala banatzen ari den kuborik ez hartzeko Diario Vascok “Lezo Garbia reitera que no se recojan los cubos del Pap” albistean eta Hitzak “‘Desobedientzia zibilerako’ deia berretsi du Lezo Garbia plataformak“en jakinarazi dutenez. Aldiz, Hitzak publikatu duenez “1.600 lezoarrek jaso dituzte dagoneko atez atekorako...
Read More
Iruzkin berriak