Usurbilen igandean Atez Atekoak 4 urte eta errauskailuari azken bultzada
Igandean, martxoak 3, lau urte beteko dira Usurbilen hondakinen Atez Ateko bilketa abian jarri zenetik. Egun horretarako herrian goiza hartuko duten ekitaldiak antolatu dira, herri ondoan eraiki nahi duten errauskailuaren erreferentzia egiten dion “Azken bultzada emaiozu” lelopean. Gipuzkoa Zero Zabor “Usurbilen, igandean, erortzear den errauste plantari azken bultzada ematera dei egin dute” Usurbil Zero Zabor (bideoa) “Bota dezagun...
Read MoreLluis Verdaguer: «Bizilagun guztien inplikazioa behar da atez atekoan»
Egunotan Kataluniako Tarradell herriko alkatea eta alkateordea (CiU) Astigarraga, Bergara, Lazkao eta Tolosan hitz egitekoak dira hondakinen Atez Ateko bilketaz. Lluis Verdaguer Tarradelleko alkatea Hitzari mintzatu zaio elkarrizketa luze batean. Hitza “Lluis Verdaguer: ‘Bizilagun guztien inplikazioa beharrezkoa da atez...
Read MoreGipuzkoako EAJk mehatxu: errauskailua baztertzea prebarikazio izan daiteke
Joseba Egibarrek Zumaian emandako hitzaldiaren inguruan, Gipuzko Buru Batzarraren bozeramaile den Maria Eugenia Arrizabalagak adierazi du Zubietako errauskailua eraikitzeko enpresekin kontratua etetea prebarikazioa izan daitekeela, alegia, agintari batek jakinaren gainean legea urratzea, eragileei erantzukizun zibil eta penalak erakarriko lizkiekena. Noticias de Gipuzkoa “El PNV advierte de que rescindir los contratos de la incineradora puede ser...
Read MoreKataluniako Atez Atekoaz Astigarraga, Bergara, Tolosa eta Lazakaon
Ostegunean, 28,ilunabarreko 19:00etan Katalunian Atez Ateko bilketarekin daukaten esperientziaz ariko dira hango bi ordezkari, Convergèia i Unióko hautetsiak biak. Astigarragan Tarradell herriko zinegotzi Jordi Baucells Colomer mintzatuko da eta ordu berean Bergaran Lluis Verdaguer, Tarradelleko alkatea. Ostiralean, martxoak 1, Tolosako Topicean hitz egingo du Vergaguerrek eta Lazkaon Baucellsek. Astigarragako udala “Jordi Baucells Colomer: ‘La experiencia...
Read MoreLegazpin Atez Atekoa zehazteko bilerak martxotik maiatzera
Legazpiko udala abiatzera doa Atez Ateko bilketa zehazteko parte hartze prozesua herritarrekin batera. Kepa Urzelai alkateak prentsaurrekoan azaldu duenez, dagoenekoz erabakita dago bereizita bilduko diren gaietatik errefusa eta organikoa atez ate jasoko dituela udalak; ontzi arinak eta papera nola bildu herritarren bilkuretan erabakiko dute. Orain arte hondakinen kudeaketa sistema aldatzeak herrian sortu dituen albisteak laburbildu ostean, Urzelaik jakinarazi du parte hartze bilerak hasiko...
Read More
Iruzkin berriak