ARGIA.eus

2021eko maiatzaren 14a

Komunikazioa > Internet > Blogak

2021-03-23 | Ixone Arana

Blogariak.net, 15 urte baino gehiagoko proiektua, betiko desagertu da. Estrasburgon Europako sareen zerbitzariak eskaintzen dituen enpresarik handienaren zerbitzariek su hartu dute eta babeskopiak ere erre egin dira. Galdutako webguneen artean EuskargazkiFiloblogia eta Lingua Navarrorum daude. Euskargazki blogaren egile Ekaitz Santaziliarekin hitz egin dugu gertatuaz.

Blogak kanaleko multimediak
Abiadura handian doa esplotazioa

“Trenbidea, autobia, tunela eta zubia. Gehiegi gustatzen zaigu abiadura handia. Abiadura handia tunela eta zubia!”. Honela dio Gu ta Gutarrak taldearen kopla batek. AHTren obretako langileen esplotazioa eta hondeamakinen atzean ezkutatzen direnak kaleratzeko asmoz ARGIAn duela gutxi ireki den Zuloan blogari buruzkoak kontatzera natorkizu, irakurle.
    ELAren Manu Robles-Arangiz fundazioko kideekin elkarlanean bideratutako bloga da, eta bi helburu garbi ditu:... [+]


Blog izarren bila lehiaketa martxan da

Blogari euskaldunak sarean pizteko lehiaketa antolatu du Azkue Fundazioak ARGIAren laguntzaz bigarren urtez.


2017-01-20 | Azkue Fundazioa
Euskal blogariekin solasean
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Blogetan! Euskal blogariak lehian lehiaketaren 2. edizioa martxan da eta jendea parte hartzera animatzeko bost blogari elkarrizketatu dituzte euskarazko blogintzaren inguruan: zergatik hasi ziren bloga idazten, zein maiztasunez egiten duten, noiz, zein gai lantzen duten... Castillo Suarez, Joxe Rojas, Gaizka Izagirre, Maitane Segurola eta Mikel Garcia blogariek erantzun dituzte galderak.


2017-01-16 | Ainhoa Bretos
Martxan da "Blogetan! Blog izarren bila" lehiaketaren bigarren edizioa

Parte hartzeko epea urtarrilaren 16tik otsailaren 13ra bitartean egongo da zabalik. Epaimahaiak martxoaren 30an emango ditu ezagutzera irabazleak, Euskararen Etxean ospatuko den jardunaldi eta sari-banaketan.   


Elearazi blogaren agurra
Itzulerarik ez, itzulpenak nahi adina

Hiru urte izan dira. Gutxi, tarte horretan egin dutenarekin konparatuz: martxan jarri zenetik Elearazi bloga hazten joan da, itzulpengintzatik abiatuta euskal literaturari buruzko erreferentziazko gune bihurtzeraino. Orain, agur esan du Garazi Arrularen (Tafalla, 1987) eta Danele Sarriugarteren (Elgoibar, 1989) proiektuak. Zergatiez galdezka idatzi diegu.


2014-03-06 | ARGIA
Euskarazko blogen errealitateaz, #Blogetan lehiaketaren azken txanpan

Gaur iluntzean egingo da Blogetan! Blog izarren bila euskarazko blogen lehiaketako sari banaketa, Bilboko Euskararen Etxean. Lehenago blogen inguruko mahai-inguru eta hitzaldiak izango dira.


2014-03-06 | ARGIA
Klak… eta, Arma tiro klik, Tropela, Euskalnatura eta Gaizka Izagirre, 'Blogetan' lehiaketako irabazleak

Klak… eta (Kultura kategoriakoa), Arma tiro klik (Gizartea), Tropela bloga (Aisia), Euskalnatura (Zientzia eta Teknologia) eta Gaizka Izagirrek (Blogari Berria) jaso dituzte Blogetan! Blog izarren bila euskarazko blogen lehiaketako sariak.


Blogetan! topaketa
Bederatzi blogariren bizipenak

Martxoaren 6an, bederatzi blogarik euren esperientziak eta hausnarketak elkarbanatuko dituzte Blogetan! Euskal blogarien topaketan, Bilboko Euskararen Etxean. Blog izarren bila lehiaketako irabazleen sari banaketa ere egingo da.


2014-02-19 | ARGIA
#Blogetan lehiaketako finalistak dira...

Blogetan, blog izarren bila lehiaketako finalistak internautek hautatu dituzte. Publikoaren iritzia aintzat hartuta, epaimahaikideek bigarren bozketa egin eta irabazleen izenak martxoaren 6an emango dira ezagutzera.


2014-01-27 | ARGIA
Euskarazko blog onenak hautatzeko lehiaketan, bozkaketa fasea

Blogak bozkatzeko unea heldu da! #Blogetan Euskal blogariak lehian txapelketaren hurrengo faseari ekingo diogu eta gaurtik hasita eta otsailak 16ra arte edozeinek gustoko dituen blogen alde botoa emateko aukera izango du.