Historia eta gaurkotasunaren harian
Hasiera » Sailkatugabeak » Gora Osasuna eta gora Eladio!
Urt05 0

Gora Osasuna eta gora Eladio!

Atalak: Sailkatugabeak

Euskalerria irratiak bere bozgorailuetatik eta @LandaJauna-k twitter bidez Nafarroa Garaiko futbolaren historiako pertsona eta pasarte handi bat ekarri didate gogora. Pertsona Eladio Zilbeti da, “Osasunaren Aita” bezala ezaguna eta pasartea C. A. Osasunaren sorrera.  Eladio Zilbeti Azparren talde gorritxoaren jarraitzaleen artean famatua da baina ez hainbeste Euskal Herriko beste hainbat txokotan. Bere ibilbidea Izquierda Casual-eko lagunek ekarri zuten lehen aldiz sarera. Argia-k uzten didan lekutxo hau erabili nahiko nuke Eladiori ere bere merezitako lekua eskaintzeko.

eladio-cilveti-azparren

Eladio Zilbeti Azparren (1898. Iruñea-Etxauri 1937) C. A Osasuna-ren sortzaileetako bat. Talde iruindarraren 100. urteurrena gerturatzen ari den honetan ezinbestean gogoratu beharreko nafarra. ARG: https://izquierdacasual.com/2016/01/13/eladio-zilbeti-aita-de-osasuna/

Eladio Zilbeti 1936. urtean faxistek Nafarroan buruturiko genozidio politikoaren beste biktima bat da. Eladio herriaren alde lan egiteagatik fusilatu zuten faxistek. Abertzale bezala euskalgintza zuen pasio, eta EAE-ANV alderdi ezkertiar abertzalean burutu zuen bere ibilbide politikoa. Eladio euskal militantea izateaz gain C. A. Osasuna-ren sortzaileetako bat izan zen.

Sorrera

Osasuna 1920. urtean eratu zen Sociedad Sportiva eta New Club elkarteen baturatik. Kluba sortzeko bidean asko izan ziren hiriburu zaharrean egindako bilerak eta bilera haien partaide izan zen Eladio. Bilera haietan hartutako erabakien artean, taldeak euskarazko izena edukitzea erabaki zen.  Ez da kasualitatea beraz euskarazko izena duen Lehen Mailako euskal talde bakarra Osasuna izatea. Eladio eta besteek historia ofizialak ezkutatu nahi izan digun nortasun herrikoi eta euskaltzalea eman zioten Iruñeako klubari. Gerra astearekin batera beste nafar asko bezala 1937. urteko urtarrilaren 17an fusilatua izan zen Eladio. ELA sindikatuko militante izatea egotzita erail zuten.

11045.gen13827011

1932-1933 denboraldeko argazkia, orduan bigarren mailan zen C. A Osasuna eta zortzigarren postuan amaitu zuen denboraldia talde nafarrak. Arg: Nafarroako Entziklopedia Handia

Garai oso latzak igarotzen ari den talde gorritxoak eta zaleek badute zertaz harro egon! Ez dezala historiak zapalduriko nafar hauen memoria haizeak eraman….Gora Osasuna eta Gora Eladio!

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.eusen laguntzaile

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

XUBAN ZUBIRIA ELEXPE

1992 Aginaga. Kazetaritza maite duen historia ikaslea. Idatzi irakurri eta hausnartu.

@xubanzubiria

Jarraitu @xubanzubiria @xubanzubiria(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • 4 hautagai irabazle bakarra
  • Agur Gata
  • Gora Osasuna eta gora Eladio!
  • Palestinarren oihua Sirian
  • Nora zoaz Europa?

Iruzkin berriak

  • Articolo su Casapound | Notizie // Berriak(e)k Casa Pound: modan dagoen ultraeskuina bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA