Xuban Zubiria Elexpe
1992 Aginaga. Kazetaritza maite duen historia ikaslea. Idatzi irakurri eta hausnartu.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Artxiboak
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko azaroa
Turin Juventus baina gehiago da
Atalak: Sailkatugabeak
Gizarteak orokorrean Italiako Turin hiria Juventus futbol taldearengatik ezagutu izan du. Futbola gustuko ez dutenek Italiako triangelu industrialaren ardatzetako bat delako eta beste hainbatek 2006. urteko Neguko Joku Olinpikoak bertan ospatu zirelako. Turin ordea hori baino askoz gehiago da. Leku eta eraikin berezi ugari ditu, Askatasuna izena duen gaztetxetik hasi eta La Mole Antonelliana eraikineraino, gaur egun Italiako zinearen museo nazionala eta hiriaren sinbolo dena. FIAT auto enpresak ere Turin du sorleku. Baina badu Turinek hain famatua izan gabe hiriaren parte den beste entitate bat, Torino F.C. izeneko taldea Juventusen etsaia.
La Mole Antonelliana, gaur egun hiriaren sinbolo nagusia
Juventus eta Torinoren sorrera:
Hainbat enpresari ingeles eta suitzarrek esportatu zuten futbola Turinera. 1897an sortuko zen Juventus F.C. Corso Re Umbertoko karriketan. Haren sortzaileen artean ziren Alfred Dick suitzarra eta Eduardo Bosio negozio gizonak. Hasieretan more koloreko kamiseta zuen taldeak, horregatik atera izan du bigarren kamiseta arrosa kolorekoa hainbat denboralditan. Torino F.C. ren sorrera 1906. urteko denboraldian gertatu zen Dickek taldea bere sorterrira eraman nahi zuenaren zurrumurruak zabaldu bezain laster. Zatiketa nabaria sortu zen zuzendaritza eta bazkideen artean. Azkenean buruzagi suitzarra klubetik bota zuten.
Hiri industrial hartako enpresatan nahikoa klase borrokarik ez bazen, gatazka futbolean ere islatu zen. Burgesia txikia Juventusekin zegoen bitartean langileak Torinorekin
Alfred Dickek hainbat jokalariren babesarekin Torino Futbol Club taldea sortu zuen. Jokalari ospetsuenak eramatearekin batera populazio gehien zegoen langile auzoetako langileak Torinorekin lerrokatu ziren. Juventusen kontrola zuten sozioak ekonomikoki indartsuagoak ziren auzoetakoak ziren orokorrean eta hauek ahuldua geratu zen taldea indartzeari ekin zioten, erdi mailako auzoetako zalegoaren gehiengoa monopolizatu zutelarik. Hiri industrial hartako enpresatan nahikoa klase borrokarik ez bazen, gatazka futbolean ere islatu zen. Burgesia txikia Juventusekin zegoen bitartean langileak Torinorekin.
Urteen poderioz erabateko aldaketa:
Urte batzuk beranduago ordea, Vecchia Signora FIAT enpresa zuzentzen zuen Agnelli familiaren menpe geratuko zen. Horrek eraldaketa sozial izugarria suposatuko zuen Turingo zalegoaren artean. FIAT munstroarentzat hegoaldeko lurraldeetatik (Sizilia, Sardinia, Napoli) etorritako langileria Juventus taldearen zaletu bihurtu zen. FIAT empresarekin gertatutakoa beste lantegietara zabaldu zelarik. Parman bizi zen langile siziliar batek halaxe esan zidan “normala zen denak Juvekoak bihurtzea, faktorian Juveren irratia entzuten genuen, Juvek irabaztean festak egiten ziren enpresan eta urte honenetan gabonetako aginaldoak taldearen kamiseta eta prakez hornitzen zizkiguten, hori gutxi balitz Juvek dena irabazten zuen”.
Gauzak horrela 60 eta 70. hamarkadetarako Turingo burguesía lokalaz gain Piemote osoko langile klase indartsu ia guztia Juventinoa zen. Torino F.C. ren zalegoa hirian bertako langile eta zaletu erromantikoenetara mugatu zen. Hirian bertako jarraitzaile batzuek esandakoaren arabera hirian bertan Torinok jarraitzaile gehiago ditu.
Derby della Mole
Izen hori hartzen du bi taldeen arteko derbiak, hiriaren estandarte bihurtu den La Mole Antonelliana eraikina gogoan. Italiako derbirik zaharrena da eta Genoako (Genoa vs Sampdoria) eta Erromako (Roma vs Lacio) derbiekin batera Calcioan ikus daiteken partidarik zirraragarrienetakoa da Turingo derbia.
Italiako derbirik zaharrena da Turingoa
Maiz Europan derbiek ez dute gure derbiaren antzarik. Lehiakortasun horrek beste hainbat hirietan gertatu ohi den bezala istilu andana sorrarazi izan du Piemonteko hiriburuan. Bi taldeetako tifosien arteko istiluak gertatu izan dira. Juventinoek talde txikiko gixarajoak bezala hartzen badituzte Torinoko zaletuak, hauek iruzurti eta tranpati bezala Vecchia Signoraren jarraitzaileak, 2005-2006 denboraldian Calcipopli izeneko partidu erosketen eskandaluan izandako parte hartzeagatik. Hurrengo urtean Juventus F.C. bigarren mailan jokatzera behartu zuen Italiako futbol federazioak.
Bi taldeetako ultren arteko istilu gogorrenak aipatzekotan 1967. urtean Juventuseko ultrek Gigi Merinoren hilobiari egindako erasoa ezin ahaztu. Ezta 2007-2008 denboraldiko derbian izandako istiluak ere. Auto ugari erre eta hainbat denda txikituta geratu ziren. Esan beharra dago hala ere azken urteetan borroka hauen presentzia nabarmen jaitsi dela ia desagertzeraino.
Argi dago beraz Turin ez dela Llorenteren Juventus bakarrik. Athleticek aurrean izango duen Torinok esateko asko du oraindik. Nire gomendioa Turin ezagutu nahi duenarentzat derbiaren egunean joatea da, Derbia ikusi eta ulertzearekin Turingo hiria ulertu baitaiteke.