Historia eta gaurkotasunaren harian
Hasiera » Sailkatugabeak » Maitasunak erail zuen militantea
Urt08 0

Maitasunak erail zuen militantea

Atalak: Sailkatugabeak

XX. mende gatazkatsu hark baldintzatu zituen. Historia egin zuten Ramon Mercader eta Silvia Ageloffen istorioarekin nator.

Ramon 1913ko otsailaren 7an jaio zen. Bere ama, Maria Eustaquia Caridad del Rio Hernandez militante komunista famatua zen. Bere amak harreman ugari zituen inteligentzia zerbitzu sobietarrekin. Ramonek amak bezala Moskurako bidea hartu zuen zentzu guztietan.

Maria Eustaquia Caridad del Rio Hernandez militante komunista famatua zen

Maria Eustaquia Caridad del Rio Hernandez militante komunista famatua zen

Ramonek amak bezala Moskurako bidea hartu zuen zentzu guztietan

Ramon Mercader Trotsky hil zuen NKVDeko agente kataluniarra

Paris politizatu eta ezkertiar hartan ezagutu zuen Ramonek Silvia Ageloff. Troskista zen, judutarra eta amerikarra izatez, Frantzian bere militantzia lanak egiten ari zen. Ramonek Jacques Mornard goitizenaren pean eman zion hasiera Pariseko abenturari Silvia bide lagun zuela. Pariseko mila txoko erakutsi eta garaiko lagunek dioten bezala dozenaka bat lore sorta oparitu ostean, Silvia maitasunaren hatzaparretan erori zen. Pariseko antzerki leku onenak ezagutu zituen bikoteak baita lagun artean jatetxe onenetan jan ere. Silvia ez ezik bere lagunak ere liluratuta zituen Jacques Mornardek.

Sylvia Ageloff Parisen bizi zen militante troskista amerikarra zen

Caridad del Riok Bartzelonatik Mexikorako bidea hartu zuen errepublikarren aldeko hornigaiak lortzeko helburuarekin, Leon Trotsky bertan errefuxiatu baina hilabete batzuk lehenago. Mexikoko gobernuak Leon Trostskyren errefuxiatu izaera onartu ondorengo egunetan elkartu ziren Caridad del Rio eta Bartomeu Costa idazle kataluniar eta errefuxiatu troskista. Caridadek KGBrekiko zituen harremanak jakinak ziren garaiko militante kataluniarren artean eta halaxe esan omen zion Costak Del Riori zu alua zu ona trotskyrekin akabatzera etorri zara. Giroa zikintzen hasia zen Mexikon.

Trotsky Mexikon lurreratu bezain pronto Diego Rivera eta Frida Khalo pintore ezagunen etxean ezarri zen. Pairatzen zuen pertsekuzioa medio bere bizilekua gotorleku bihurtuta. Liga Komunista Internazionaleko militanteek zainduko zuten buruzagia.

Leon Trotsky Frida Khalo margolari famatua bere ezkerrean duelarik

Jacques Mornard New Yorken zen han baitzen hilabete batzuk lehenago bere sorterrira itzuli zen Silvia. Maitasunez itota zen bikotea. Trotskyk bere gertukoenei Mexikora joateko eskatu zienean, Silviak ez zuen bi aldiz pentsatu. Defentsa taldearen parte izendatu zuen Trotskyk. Gotorlekutik hurbil ezarri zen bikotea. Mornardek ordea maiz esaten zien bere lagun egin zituen burkideei berak ez zuela politika maite. Horietako egun batean Moskutik dei bat jaso zuen. Deiak Jacques Ramon Mercaderren bihurtu zuen, lore sortak piolet eta maitasuna plan perfektu. Iritsi zen eguna eta Ramonek lagun zituenak engainatu ostean erailketa burutu zuen. Erailketa bikoitza Trotskyrena eta bere bide lagun izan zuen Silvia Ageloffena. Silvia Mercaderrek egindakoaz informatu zutenean bere buruaz beste egiten saiatu zen,  maitasunak eraildako militante bihurtu zen.

 

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.eusen laguntzaile

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

XUBAN ZUBIRIA ELEXPE

1992 Aginaga. Kazetaritza maite duen historia ikaslea. Idatzi irakurri eta hausnartu.

@xubanzubiria

Jarraitu @xubanzubiria @xubanzubiria(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • 4 hautagai irabazle bakarra
  • Agur Gata
  • Gora Osasuna eta gora Eladio!
  • Palestinarren oihua Sirian
  • Nora zoaz Europa?

Iruzkin berriak

  • Articolo su Casapound | Notizie // Berriak(e)k Casa Pound: modan dagoen ultraeskuina bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA