Gazteluko Plazatik
Hasiera » Politika » Iruñeko Herri Harresiaren ondoren
Urr15 0

Iruñeko Herri Harresiaren ondoren

Atalak: Politika

Espainiako Polizia Nazionala Luis Goñiren atxiloketaren unean Iruñeko Navarreria plazan.

Espainiako Polizia Nazionala Luis Goñiren atxiloketaren unean Iruñeko Nabarreria plazan.

Aske Guneak edo Herri Harresiak antolatu dituzten gizarte taldeek, ezker abertzaleko hainbat sektorek “dena da ETA”ren estrategiari desobedientziaz aurre egitea erabaki zuten. Haien alde zuten: bat, orain ez dagoela ETAren jardun armaturik eta honek ez zuela desobedientzia suntsituko;  bi, “dena da ETA”ren teoria hori txarto ikusia dagoela euskal gizartean. Kontra zutena: bat, gatazkaren ondorioz gizartearen esparru batek ezker abertzalearen aurkako injustiziekin duen enpatia txikia, honek hedabideetan eta gizarte bozgorailuetan duen eraginarekin; bi, ezker abertzaleak berak ere, mobilizaziorako gihar handia izanda, gisa honetako borroka baterako duen neke pilatua, bai urteetan paretaren aurka aritzearen ondorioz eta baita errepresioagatik ere.

Donostia, Ondarroa eta Iruñeko Herri Harresiak ikusi ondoren, gauza batzuk behintzat argituz doaz eta beste batzuk oraindik airean dira. Orain arte, batetik, gai hau sozializatzeko tresnarik eraginkorrena dela erakutsi dute. Konpara garai batean, adibidez, 50-100 gaztek Iruñeko Alde Zaharreko gau batean eragin zezaketen txikizioek gizartean zuten oihartzuna, irudia eta eragina, iragan igandekoak izan duenarekin. Bestetik, irudiaren ikuspegitik estatuak ordaindu behar duen prezioa askoz handiagoa da, biolentziaren erabilera –injustu gisa ikusten denez, berdin da hau legezkoa izatea– Estatuaren esku geratzen delako oso argi. Akaso berdin zaio oraingoz, baina desobedientziaren pilota elikatzeko balio du, ez indarra kentzeko.

Giza harresi horiek ez dute atxiloketa saihestea lortzen, bistan da, ezta arazoa bideratzea. ETAren aroko arazoak dira horiek, eta gatazkaren konponbidearen baitan bideratu beharko dira. Baina injustiziaren aurkako ideia eta auziperatuen aldeko elkartasuna biderkatzen dute, eta hori bera bakarrik ez da gutxi. Donostian eta Ondarroan errazagoa zen halako bat antolatzea; nafar gizartearen baldintzengatik, Iruñean zailagoa zen eta lehen froga ondo baino hobeto gainditu dute antolatzaileek.

Ez dago argi mugimendu honek nola bukatuko duen, baina protesta eta elkartasun bide eraginkorragoa eskaintzen die “dena da ETA”ren biktimei. Eta seguruenik, lehenagoko desobedientzia esperientziek balio izan duten moduan, hauek ere beren hazia utziko dute etorkizuneko beste batzuetarako. Oraingo testuinguru politikoak, duela hamar urtekoarekin alderatuta, errazten ditu ekimen hauek, baina prezioa da latza: kolpeak, zauriak, irainak, beldurra, izunak, espetxea.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Xabier Letona

Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.

@xletona Twitterren

Jarraitu @xletona

@xletona(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Etxeratzeko unea?
  • PAI Castejon: Mendozaren araua urratu du Gimenok
  • Mendigorria, Castejon eta PSN: bi erabaki, bi aitzaki
  • Espainiako estoldak, “El Mundo”-ko zuzendari baten begietan
  • Imarkoain handia eta kubo marroi txikia

Iruzkin berriak

  • “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
  • Badago zertaz lotsatu, baita zertaz beldurtu ere | Katebegia(e)k Harro hadi, Kantauri itsasoa… bai? bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko urtarrila

Kategoriak

  • Azpiegiturak
  • Bake Prozesua
  • EAE
  • Ekonomia
  • Energia
  • Errepresioa
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Hondakinak
  • Katalunia
  • Kulturgintza
  • Nafarroako politika
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Politika Espainia
  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA