Xabier Letona
Ardatz eta ertz, Euskal Herria bestela ikusten da Iruñeko Gazteluko Plazatik. Begirada politikoa da hau batez ere, baina tarteka bestelako zirrikituak ere irekitzen dira.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Karlos(e)k Imarkoain handia eta kubo marroi txikia bidalketan
- “Abuztukada”, “martxokada” eta… “ekainkada”? | Gazteluko Plazatik(e)k Chivite, Ferraz eta EH Bilduren esku bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Xabier Letona(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
- Patxi Aizpurua(e)k Nafarroan berriz gotorlekura bidalketan
Artxiboak
- 2021(e)ko iraila
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko otsaila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2009(e)ko urtarrila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko urtarrila
Barcina baino, PSN helburu
Atalak: Politika
Nafarroako Legebiltzarreko oposizioa PSNri begira da (Arg.: Diario de Noticias)
Ostiral honetan Nafarroako Legebiltzarrean aurkeztuko den zentzura mozioak ez du aurrera egingo eta Yolanda Barcinak lehendakari moduan jarraituko du. Oraingoz behintzat. Baina UPNren eta, bereziki, Barcinaren higadura prozesuan beste urrats bat da. Erakusten du ondo haren ahuldadea, are gehiago UPNko buruzagien inputazio judizialarekin bat etorri denean. Baina batez ere, erakusten du zein egoera gaitzean den PSN, seguruenik zentsura mozio honen helburu garrantzitsuena.
Orduan, nola orain egurra sozialistentzat, gero haien beharra egongo denean? Aurretik saio asko egon direlako politikoki eraikitzaileagoak izan daitezkeen formuletara iristeko, baina PSNk behin eta berriz uko egin dielako eta egiten dielako. Bildurekin ez, diote PSNko buruek, gero eta lelo pitzatuagoarekin, baina ez du sinesgarritasunik, eta beraiek ere badakite. Barcinaren dimisioa etengabe eskatu arren, ez zaizkielako hauteskunde berriak orain interesatzen, denborak mirariak ekarriko dituelakoan. PSNren arazorik handiena da urte luzez sostengatu duela UPN gobernuan, irautea ahalbideratu dion boterearen zati txiki baten truke, eta zulo horretatik duintasunez ateratzeko bide bakarra orain arteko bidea iraultzea dela.
Eta noiz iritsiko da une hori? Ez dirudi oraindik heldu denik, denak adierazten du hondorago jo behar duela. Baina era batera edo bestera, bere etorkizuna egun oposizio direnei lotua dago, edo jai du. Krisia izan zen UPNrekin koalizio gobernua osatzeko aitzakia nagusia eta, Barcinak gobernutik egotzi ondoren, krisia izan daiteke oposizioko indarrekin hauteskunde aliantzaren batean saiatzeko aitzakia berria.
Egoera oso berezia da egun Nafarroan bizi dena eta ezin da ezer baztertu. Eta egia esan, hurrengo hauteskundeetan UPNk gobernua eskuratu ez dezan, ia dena da balekoa, noski, beti ere joko politikoaren eremuan. Indar eta jokamolde berriekin bakarrik lortuko da alternatiba desiatua eratzea. 2007an Fernando Purasekin ia posible izan bazen, 2013an posibleago behar luke. Eta orain posible izango ez bada, udazkenerako.