NBEk errieta egin dio Espainiari gerra zibileko desagertuak ahaztu nahi dituelako
Abuztuaren 30arekin munduko hainbat txokotan Desagertuen Nazioarteko Eguna gogoratuko den honetan, Nazio Batuen errelatoreak, Pablo de Greiffek, txosten oso gogorra (pdf) argitaratu du Espainiako Gobernuaren kontra, gerra zibileko eta frankismoko krimenak ikertu nahiz erreparatzeko ezer gutxi egiten duelako. De Greiff Espainiako Estatuko eta erkidegoetako ordezkari ugarirekin bildu zen joan den martxoan: ministroak, idazkariak, botere judizialeko goi karguak, zuzendariak… Esaterako,...
Read More“Zer izango da Nafarroa? Nafarrok nahi duguna”
Gure Esku Dagok azaldu duenez, dinamika “indartsu” ari da garatzen Nafarroan, dozenaka talde sortu dira eta milaka lagunek eman dute jada izena. “Nafar guztion artean erabaki behar dugu biharko Nafarroak nolakoa izan behar duen –esan dute prentsaurrean hainbat lagunek–; gure esku dago eta ekainaren zortzian elkarren eskuei helduko diegu”. Iruñeko Katrakrak gunean eginiko agerraldian, Mikel Sotok eta Garazi Rotak hainbat hausnarketa mahairatu dituzte. Euren esanetan “lur...
Read MoreJesus Egiguren: “Erabakirik hartu gabe hobe doakigu”
Erabakitzeko eskubideaz Hamaikak hasitako Pausoan telebista saioan esan ditu hitzok PSE-EEko presidenteak: “Ez erabakitzeak lagundu egiten du ez zatitzen”. Gure Esku Dago ekimenak erabakitzeko eskubidearen alde antolatutako ekainaren 8ko giza katea gero eta gertuago den honetan, hainbat politikariren iritziak bildu dituzte Pausoan saioan, besteak beste, berrikitan liburua argitaratu duen Jesus Egigurenenak. Hauek dira berak esandakoetako batzuk: “Nik ez dut sinesten erabakitzeko...
Read MoreHerri katalanen batasunaren zuhaitzari besoa moztu diote
Pi de les Tres Branques pinu historikoaren hiru adarretako bat zerratu egin dute ezezagun batzuek. Herrialde katalanen batasunaren ikurtzat dute askok eta bere inguruan ekitaldi independentista egiten da urtero. Bartzelonako Castellar del Riu herrian dago kokatua. Hiru besoko pinuaren berri gutxienez XVIII. mendetik dago, baina 1888an egin zuen ezagun Jacint Verdaguer poetak. Jaume I.ak arbola horren gerizpean amestu omen zuen Aragoiko, Kataluniako Printzerriko, Valentziako eta Mallorcako...
Read MoreIruñean ere ‘castell’ bat egingo dute ekainaren 8an katalanek
Òmnium elkarteak Paris, Berlin, Bruselas, Ginebra, Lisboa, Londres eta Bartzelonan castellak egingo ditu ekainaren 8an eta Iruñea Europako zortzigarren hiriburua izango da egun horretan. Giza gazteluak eta giza kateak bi herrien aldarrikapenak batuko dituzte. Bartzelonako Euskal Etxean egin dute aurkezpena gure Esku Dago ekimenak, Òmniumek eta Sant Vicenç dels Horts elkartekoek. Katalanek Europako zazpi hiriburutan gaztelu bana egitea zuten pentsatuta, bada orain zortzigarren hiri bat...
Read MoreGiza katearen mapa
Ekainaren 8an Gure Esku Dago ekimenean parte hartzeko herri bakoitzari egokitu zaion zonaldea azaltzen duen mapa da honakoa. 123 kilometro eta 27 udalerritan barrena egingo da giza katea (deskargatu pdf-a hemen). Lehen begiratuan ikus daitezkeenez banaketa herriaren hurbiltasunaren arabera egin dute antolatzaileek. Hala, Bizkaia aldekoak batez ere Durango-Bergara artean kokatuko dira, Gipuzkoakoak Zumarraga-Beasain tartean, Arabakoak Beasain-Etxarri artean eta Nafarroakoak Irurtzun- Iruñean....
Read More
Iruzkin berriak