PPren ispiluaren aurrean
Egoera ahulenean daudenenganako elkartasun eza, denon dirutik “aprobetxatzen” omen diren horiekiko tolerantzia falta, jarrera politiko konkretuek elikatzen dute eta hauteskundeak dira neurgailu. Jar dezagun fokua Araban. EAEko hauteskundeek hiru bereizgarri gutxienez badituzte Araban. PSEk ordezkaritzaren erdia galdu du, beste inon baino gehiago. Elkarrekin-Podemosek emaitza onena lurralde honetan lortu du. Eta PPk, erresilientzia handia erakutsiz, mantendu egin du bere indarra eta...
Read MoreZazpi euskal herritar hil zituen ultraeskuindarra omendu dute Madrilen
1980an Batallon Vasco Españolen izenean hainbat atentatu egin zituen Ladislao Zabalaren omenez argazkia jarri zuten Madrilgo jatetxe batean. La Directa komunikabide katalanak eman du argitara albistea eta argazkia. Bertan ikus daiteke nabarmen jarrita Ladislao Zabala Solchaga-ren irudia, bandera espainiarren eta bere ibilbidea goraipatzen duen esaldien artean. Zabala uztailaren 30ean hil zen, eta La Directak dioenez, omenaldia data horren eta urriaren artean egin zioten Madrilgo zentroan...
Read MoreMarkel Olano: “Bidegin dirua zuzen erabili zela diot publikoki, baina hori zeinek erabaki behar du?”
Xabier Olanorekin (EH Bildu) izandako aurrez aurrekoan hautagai jeltzaleak adierazi du “agenda iluna” dagoela “EAJren irudia zikintzeko”. Mahai-ingurua gaur 21:00etan egongo da ikusgai ARGIAren webgunean. Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusi izateko EAJren hautagaiak “intentzionalitate elektorala” ikusten du Bidegi auziaren atzean. Bere esanetan “ezker abertzaleak agenda paraleloa darama EAJren irudia zikintzeko”. Gipuzkoako Batzar Nagusietako ikerketa batzordean gai horri...
Read MoreJoxe Arregiren kasuaren espedientea aurkitu dute
Torturaz hildako zizurkildarrari buruzko informazioa Madrilen aurkitu dute Euskal Kriminologia Institutuko ikerlariek. 34 urteren ondoren kasua oraindik guztiz argitu gabe dago. ARGIAren azken zenbakian elkarrizketa egin dio Ander Leon kolaboratzaileak Laura Pego Euskal Kriminologia Institutuko abokatu eta ikerlariari. Jakinarazi duenez, 1981ean torturen ondorioz hildako Joxe Arregi ETAko kidearen espedientea aurkitu dute Madrilgo fundazio batean. Honela azaldu du Pegok: “Torturaren gaia...
Read MoreHabanako espaloi lurmenduak
Kuba eta AEBek euren arteko harremanari berriz ekingo diotela iragarri zutenetik hilabete igaro da, eta hilaren 21 eta 22an herri horietako ordezkaritza bana bilduko dira lehen aldiz Habanan, immigrazio politikaz eta harreman diplomatikoez hitz egiteko. Zer arnasten da ordea Neptuno kaleko lokaletan? Zer La Rampako espaloietan edo Malekoian? Urtetan Kubako agintari nagusietakoa izan den Ricardo Alarcónek esan du Obamak historiari “timoi-kolpea” jo ziola 2014ko abenduaren 17an. Egun...
Read MoreRajoy dispertsio politikaz: “Mesede handia egiten diegu pertsona horiei”
Ez Eusko Legebiltzarrean gehiengo oso handiz egindako eskaerak, ez Amnesty Internationalen txostenak, ezta Estrasburgoko sententziak ere –Giza Eskubideen Europar Konbentzioaren 8. artikulua urratzen duela ebatzi du antzeko beste kasuetan–. Madrilgo gotorlekutik, Mariano Rajoyk entzungor egin die sakabanaketarekin –eta horrekin batera presoen urruntzeak senideei dakarkien sufrimenduarekin– amaitzeko egindako eskaera guztiei. Jokin Bildarratz senatariaren galdera bati erantzunez...
Read More
Iruzkin berriak