1936ko beste soldadu baten hezurrak aurkitu dituzte Zubietako Txaldatxur mendian
Islada Ezkutatuak oroimen elkarteko kideek egindako miatze lanetan azaldu dira giza-aztarnak, gerra garaiko arma eta materialen azpian. Zubietako gainak oroimen historikoari loturiko altxorra bilakatzen ari dira, 1936ko gerrako fronteari loturiko arrastoak direla-eta. Azkeneko aurkikuntzaren berri astearte arratsaldean eman du Lasarte-Oriako Islada Ezkutatuak elkarteak: soldadu batenak izan daitezkeen hezurrak azaldu dira Txaldatxur mendian egin dituzten miatze lanetan. Han justu, iazko...
Read MoreMiguel Ángel Muez omenduko dute Iruñean, frankismoari aurre egin zion “zinegotzi soziala”
Irailaren 14an zendu zen Muez eta omenaldiarekin aitortu nahi dute erregimenaren zirrikituak aprobetxatuz hiri parte-hartzaileago baten alde lanean musutruk jardun ziren zinegotzi horiek. Basilio Lacort Ateneoak antolatuta Miguel Ángel Muezen eta Iruñeko Udaleko zinegotzi sozialen arrastoa ekitaldia egingo dute ostiralean arratsaldeko 19:00etan Kondestablearen Jauregian. Muez “zinegotzi soziala” izan zen udalean 1967 eta 1979 artean, eta kargu berezi hori zuten beste zenbaitek bezala, lan...
Read MoreGasteizko herri borroken harrotasuna
1976ko langile asanbladak, Errekaleor auzo autogestionatua, Gora Gasteiz! mugimendua… Hiriko eta auzoetako elkartasun eta inkonformismoa agerian utzi duten esperientziak bildu ditugu hiru emakumeren ahotsetik Oihanederren. Azaroaren 3an zabaldu genuen ARGIAren argazki artxiboko irudiz osatutako Trantsizioak erakusketa Gasteizen, Oihaneder Euskararen Etxean. Euskal Herriko hainbat txokotatik igaro ondoren (Oñati, Hernani, Ondarroa, Lasarte, Laudio…), Arabako hiriburuan azaroaren...
Read More[Grafikoa] Hobi komunak eta auzo lotsa
Derrigortuta desagertutakoen Nazioarteko Eguna den honetan, beste behin gogorarazi behar dugu auzo lotsa ematen duen datu bat: Espainia da, Kanbodiaren ondoren, induskatu gabeko hobi komun gehien dituen estatua. Abuztuaren 30a derrigortuta desagertutakoen eguna da 2010a geroztik, Nazio Batuen Erakundeak izendatuta. Erakunde horren lantaldeak dio egun 44.000 lagun inguru daudela desagerturik 91 herrialdetan. Jakina, NBEk ez ditu kontuan hartzen XX. mendean hainbat diktaduren errepresioaren...
Read More“Gerra turismoa” Euskal Herrian barrena
Frankistek 1938an turismo gidatua sortu zuten gerrari buruzko euren ikuspegia emateko, tartean Gipuzkoa eta Bizkaia gurutzatzen zituen Iparraldeko ibilbidea zegoen. Calellako (Bartzelona) Turismoaren Museoan erakusketa paratu dute “gerra turismo” bitxi hartaz. Berrikitan ateak ireki dituen Calellako Turismoaren Museoan –arlo horretan bakarra munduan– behin behineko erakusketa dago ikusgai 1936ko Gerran frankistek abiarazitako ekimen aski ezezagun baten inguruan. Matxinatuek gerrari...
Read More1936ko Gerra garaikoak izan daitezkeen giza hezurrak azaldu dira Zubietamendin
Txaldatxur tontorraren inguruan eraikitako lubaki lerroan azaldu dira gorpuzkinak, lehenago gerra material baliotsua aurkitu duten toki berean. Larunbatean ekingo diote exhumazioari. Zubietan gerra zibileko aztarna ugari azaleratzen ari dira azken urteetan, borroka leku estrategikoa izan zen seinale. Giza hezur batzuk ere azaldu dira udaberri honetan eta 1936an Txaldatxur tontorrean borrokatu zuen soldadu batenak izan daitezkeela uste da. Errepublikarren eta faxisten arteko eraso eta...
Read MoreGernikatik Sabadellera, oroimen kolektiboaren soinua
1937ko bonbardaketez ohartarazten zuen Astrako sirena Sabadellen egin zuten, gerra garaian kolektibizatutako La Electricidad fabrikan. Gernikako bonbardaketaren 79. urteurrena gogoratu zuten asteartean ekitaldi andana baten bidez instituzio, elkarte eta herritarrek. Iraganeko genozidioak ez ezik gaur egungoak ere oso presente izan ziren egun osoan, gerratik ihesi Mediterraneoan hildako errefuxiatuen omenezko minutu bateko isilunea, esaterako. Apirilaren 29an, berriz, errefuxiatuen...
Read MoreUrumearen ama
Egunotan ikusgai dago Sagardoaren ibaiak, bizitza iturri erakusketa Hernanin. Urumea eta Oria iraganean burdinari, ontzigintzari eta merkataritzari loturiko ibaiak izan zirela ikus dezakegu haren bidez. Sagardoaren Lurraldeak, Hernaniko, Astigarragako eta Usurbilgo udalekin eta Donostiako Aquariumarekin elkarlanean antolatutako erakusketa ibiltaria da honakoa. Lourdes Odriozola da komisarioa, Euskal Herriko ontzigintzaren ikerketan aditua den historialaria, eta Urumeako Kronikari azaldu...
Read More‘Gariaren matxinada’, 250. urteurrena gogora Azpeitian
1766an herritar pobreak zerealen espekulazioaren eta jauntxoen gehiegikeriaren kontra altxa ziren Urolaldean. Matxinada sozial haren oinarriak gaur egun inoiz baino biziago daude kapitalismoaren krisiarekin. Baina jendartera “oso lausotuta iritsi da gure herriaren aletxo hau gaurdaino” diote Azpeitiko Kultur Mahaitik. Urteurrena gogoratzeko Azpeitiko herri-ekimeneko eragileak biltzen dituen erakundeak egitarau oparoa osatu du, Udalarekin eta Azkoitiko Maxixatzen elkartearekin...
Read MoreItoitz, 20 urteren ondoren
1996ko apirilaren 6an Itoitzekin Elkartasuna taldeko zortzi kidek urtegiko obren kableak moztu eta presaren eraikuntza hainbat hilabetez gerarazi zuten. 20 urteren ondoren zero gunera itzuli gara. Ez zen lehen aldia sabotaje baketsu bidez epaitegiak ilegal deklaraturiko urtegiaren obrak eteten zituztela, ezta azkena izango ere –bi urte geroago 54 makina izorratu zituzten bi emakume ekintzailek–; baina seguruenik presako hormigoia garraiatzeko kable handi horiek moztea izan zen ekintza...
Read More
Iruzkin berriak