Gerretako ikusezinak
Ahotsak: Hernaniko emakumeen testigantzak dokumentala lehen aldiz ikusteko aukera izan genuen joan den astean. Jadanik ezaguna zaigun Ahotsak.eus proiektuak sarean eskura utzi digun ondaretik abiatuta, Beñat Iturrioz zinegileak historia ikusezin hori bildu eta emakumeek garai zailenetan izandako paper garrantzitsua agerian utzi du. Hernaniko Udalak “andreen iragan biziaz” antolatutako ekimenaren baitan egin zen emanaldia, eta horren aurretik emakumeek lan munduan izandako esperientziak ere...
Read More“Egin orea denontzat”: Bastidako 1933ko iraultza anarkista argitara ekarri dute
Bigarren Errepublika garaian Arabako Errioxako herrian altxatutako libertarioen historia berreskuratu dute webgune baten bidez. 1933ko abenduaren 8an Zaragoza, Errioxa eta Espainiako Estatuko beste hainbat tokitan bezala, Bastidan dozenaka lagun kalera irten ziren CEDAko eskuindar gobernuaren kontra: “Egin orea denontzat”, agindu zioten okinari. Ordu batzuez lurralde akrata bihurtu ziren Toloñopeko mahasti eta zelaiak, baina asaltoko guardiek ordena berrezarri orduko mendekuaren itzal...
Read MoreBelaguako aterpea, mendizaleentzako zubi berriz ere
Pirinioetako Lan Batzordeak argi berdea eman dio 2004tik itxita dagoen Erronkariko aterpe mitikoa berreskuratzeari. Nafarroa eta Biarnoa mendizaleentzat lotuko dituzte Belarouat proiektuarekin. Zazpi kurba handiren ostean mendizale eta piriniozale orori tristurak barrena hartzen dio, arbelezko teilatu pikoak urrunean ikusten dituenean. “Roncalia” eski estaziora zenbat kilometro falta diren jartzen duen kartela baizik ez dago aldamenean. Angel Oloron Belaguako aterpeak aspaldi itxi zituen...
Read More“A por ellos”
Urriaren 7an Gasteizen Zaramagako bazterrak ezagutu genituen Argia Egunean, Martxoak 3 elkarteko lagunen eskutik. Langile auzo hartan duela 41 urte izandako sarraskiaren agertokiak bertatik bertara ikusi genituen; egun itxirik dagoen San Frantzisko eliza barruan ere izan ginen, Luis Llachen Campanades a morts entzunez orduko giro itogarria gure azalean sentitzeko. 1976an poliziak hango kristalak hautsi eta barruan zegoen milaka jende literalki gaseatu zuen. Elizaren hormigoizko paretetan...
Read MoreZikuñagako paper lantegiko emakume langileen borrokak 50 urte
1967ko irailaren 9an grebari ekin zion emakume talde batek Hernaniko lantegian, soldata jaitsi zietelako eta baldintza duinak eskatuz. Garesti ordainduko zuten. Hamarkadatan oharkabean pasa den gertaera horietako bat da hau, eta noski, emakumeak dira protagonista. Hernaniko Papelera de Zicuñaga S.A lantegi handian jazo zen duela mende erdi langile borroka aitzindaria, frankismoaren betean, enpresarien paternalismoak eta botereak mugarik ez zuenean. Erregimenak guztiz kontrolatutako Sindikatu...
Read MoreFaxismoaren beldur barik
No tinc por atera zitzaion eztarritik Bartzelonan herritar bati. Deiadarra sentimendu askoren katalizatzaile izateaz gain, bizi dugun garai nahasien isla ere bada. Polanyik arrazoi ote? Merkatu librearen eta sistema kapitalistaren ezinarekin, pixkanaka badoaz ideia baztertzaileak leku egiten, badator berriz ere piztia, faxismoa. AEBetako Charlottesvillen supremazistekin jazotakoak agerian utzi du zenbat aurpegi izan ditzakeen. Milaka lagun KKK eta neonaziekin batera argi-zuziak piztuta Blood...
Read MoreAskatasunaren ibilaldia: herri bat martxan
1977ko udan askatasun aldarria Euskal Herriko lau bazterretara hedatu zuen martxa erraldoi batek. “Amnistia osoa” eskatzen zuten: presoak kaleratzea ez ezik, gatazka politikoa benetan konpontzeko baldintzak sortu nahi zituzten. Horretarako baina, aurreko erregimenak jarritako kateak apurtzea zen bide bakarra askorentzat. 1977ko uztailaren 10ean Euskal Herrian inoiz izandako mobilizazio handienetako bati ekin zioten herritarrek. Agurain, Lodosa, Gernika eta Zarauztik zutabe bana abiatu zen...
Read MoreEmakume langileak Araban, ezinbesteko irudiak
XX. mendean emakumeek lurralde horretako ekonomiaren garapenean izan zuten garrantzia erakusten du argazki erakusketa batek, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. 44 iruditan Arabako emakume langileen historia hurbilean bidaia bat eta hausnarketa. Hori da erakusketa honek proposatzen duena. Eta bisitaria konturatuko da ezinbestekoa izan zela emakumeen parte-hartzea nekazaritzan, zerbitzu publikoetan eta baita industrian ere. Oihaneder Euskararen Etxearen ekimenez paratu dute mostra, Iker...
Read MoreBurgosko prozesuaren audioa berriz argitaratu dute
1970ean frankismoari lotsak ateratzea lortu zuen ETAko militanteen kontrako gerra kontseiluaren grabazioa berriz masterizatu du Sapiens aldizkariak eta CD formatuan eskainiko du epaiketaren azken zatian 16 auzipetuek eginiko plantoaren audioa. Frankismoaren kontrako borrokan mugarri bat izan zen Burgoseko prozesua: ETAko 16 militanteak epaitu beharrean, erregimena bera auzitan jartzea lortu zuten, jendartea eta nazioartea mobilizatu eta iratzarriz. Gertaera historiko hartatik dokumentu baliotsu...
Read More‘Eguna’, lehen euskal egunkaria sortu zutela gogoan
80 urte dira, 1937ko urtarrilaren 1ean euskara hutsezko Eguna berripapera sortu zutela, besteak beste Lauaxeta-k sustaturik. Ekitaldi mordoa egiten ari dira efemeridea gogoratzeko; ostiralean hainbat erakundek jardunaldia antolatu dute Bilbon. Gerrak sortu zuen eta gerrak desagerrarazi. Eguna lehen euskal egunkariaren bizitza laburra izan zen oso, sei hilabete baino ez zuen iraun, ekainaren 13an, faxistek Bilbo hartu baino egun batzuk lehenago utzi zioten argitaratzeari. Hala ere, bere sorrera...
Read More
Iruzkin berriak