Mendigatxaren ‘uskarazko’ gutunak berrargitaratu eta Bidankozeko herritarrei bidali dizkiete
Neguarekin batera, Bidankozeko herritarrek opari bitxi bat jaso dute postontzian. Mariano Mendigatxak eta Resurrección María de Azkuek XX. mende hasieran trukatu zuten korrespondentziarekin osaturiko liburua. Mendigatxak (Bidankoze, 1832-1918) Erronkariko euskararen galera bere haragitan bizi izan zuen, eta garaiko hizkuntzalariekin lan egin zuen bailarako ahozko ondarea jasotzeko. Azkueri bidalitako gutunei esker dakizkigu, hein handi batean, uskarazko esapide eta hitzak, baina horrez gain,...
Read MoreErrautsak
1936ko urriaren 30ean Hernaniko alkate frankista Julian Madinak bando harrigarria publikatu zuen: “Jakinarazten dut, aurten debekatuta dagoela hilerrira joatea Santu Guztien eta Arimen egunean”. Toki hura Gipuzkoako fusilatze gune nagusi bilakatu zen, eta hainbestekoa zen odol festa –200 lagun inguru hil zituzten aste gutxiren buruan–, ezen nahiago izan zutela ateak ixtea, euren krimenak agerian gera ez zitezen. Geroztik, urte hura kenduta, beti egon izan da zabalik kanposantua...
Read More150 urte Santa Kruz apaiz gerrillaria atxilotu eta… ihes egin zuela
1870eko urriaren 6an guardia zibilak Hernialdera atxilotzera joan zitzaizkionean, sotana kendu eta kaleko arropa jantzi zuen ihes egiteko. Horrekin, gerrillariaren “mitoa” hasi zela diote adituek. Hernialdeko udaletxean erakusketa jarri dute efemeridea probestuz. Mende eta erdi igaro da guardia zibilak Hernialden Manuel Ignazio Santa Kruz Loidi atxilotzen saiatu zirela. Elduainen jaioa 1842an, Hernialdeko erretore zen apaiz ezaguna 1866az geroztik, eta 1870eko urriaren 6an joan ziren bere...
Read MoreKoronabirusaren arrasto koloniala
Fenomeno pandemiko bihurtu zaigun koronabirusaren gaitzak ez ditu pertsona eta herrialde guztiak berdin jotzen. Hasiera batean, agian inork pentsa izan zezakeen igualitarista zela, denei eragiten ziela berdin. Baina orain badakigu birusak badakiela diskriminatzen norberaren poltsikoaren, posizio sozialaren edo bizi den herrialdearen arabera. Hegoamerikako egoera ikusi besterik ez dago, eta zehazki Perun bizitzen ari direna, munduan heriotza-tasa handiena duen herrialdea bilakatu...
Read MoreEsklabistak epaitu
AEBetan, Ingalaterran eta mundu osoan Black Lives Matter mugimendua esklabotza eta arrazakeria zuritzeari uzteko eskatzen ari da, eta ikusi ditugu pertsonaia txit entzutetsuen eskulturak hankaz gora jarrita. Astinaldia hainbestekoa da, ezen The Guardian-ek jakinarazi duen egunkariaren sortzaile John Edward Taylorrek (irudian) esklabotzarekin izandako harremana ikertuko duela. Euskal Herrian ere baditugu “filantropo” askoren irudiak eta izenak gure kaleetan, horietako zenbait mundu mailako...
Read MoreBardeatik Erronkarira, artzain baten azken pausoak Twitterrez
Domingo Urzainqui Burgiko artzainak bere artaldea Erronkariarren Errege Abelbidean zehar darama egunotan, mende askoko ohitura eta garraio modu jasangarriari eutsiz. Bere ibilia Twitterren jarraitzen ari da Burgiko La Kukula kultur elkartea. Iraganean arrunta bezain normala zena, gertaera berezi bihurtu da gaur egun: artzain batek transhumantziari ekin dio oinez, eta enegarren aldiz Bardeatik Erronkarirako bidea hartu du udaberria igarotzearekin batera, zintzarri edo ezkilen hari...
Read More
Iruzkin berriak