Castilblanco basatia
Extremadurako Castilblancon, gure abuelok eta abuelak lan egin zuten herrian, lau guardia zibil hil zituzten 1931ko urtezaharrean. Alkateak guardia zibilei agindu omen zien manifestazio bat eragozteko eta halako batean pertsona bat hil zuten tiroz. Herritarrek, asaldatuta, guardia zibilen kontra egin zuten matxeteak, labanak eta harriak erabiliz. Matrailezurrak hautsi zizkieten, begiak atera, inguruan dantza egin zuten… Amorru kolektibo baten pean aritu ziren. Castilblancoko Gertaerak deitu...
Read MoreEz hain berde, ez hain garbi
Gasteizko zabor bilketaren inguruko ustelkeria kasu baten berri eman digu egunotan PRISA taldeko El País egunkariak. FCC enpresak PPko zinegotzi ohi baten zerbitzuak erabili ditu Gasteizko Udaleko kontratu ugari lortzeko. José Antonio Pizarrok 2004an utzi zion zinegotzi izateari eta berehalakoan aholkularitza enpresa bat sortu zuen. Geroztik urteak daramatza FCCri eskainitako zerbitzuengatik dirua kobratzen “hilabetero 18.000 euro” El Paísek dioenez. Urte horietan, FCCk milioika euroko...
Read MoreBilduren “zabortegiak”
“Zabortegi batzuk itxi eta besteak irekiko dituzte” zioten oposizioko twittek eta retwittek behin eta berriz. Eguna bizi-bizi joan zen hondakinen inguruan engaiatuta dauden guztientzat. Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinen planaren garapen berria (pdf) aurkeztu zuen eta 2020 arteko helburuak zehaztu zituen: %75eko birziklapen tasa, Lapatx, Sasieta eta Urteta zabortegiak ixtea, sei konpostaje planta berri, errauskailurik ez, erreusa 206.000 tonatik 77.000 tonara murriztea… Bi dohain handi...
Read MoreGeorge, hain ona al dago?
Kafe kapsulatxoak birziklatzeko hitzarmena sinatu dute Garbikerrek –Bizkaiko hondakinen kudeaketaz arduratzen den elkarte publikoak– eta Nestlék. Garbiguneetan eta puntu berde mugikorretan bilduko dituzte kapsulak, ontzi laranja batzuetan, eta ondoren Nestlék Bartzelonan duen tratamendu planta batera eramango dituzte. Aluminioarekin lorontziak egiten ei dituzte eta kafe-hondarrekin konposta. Horrela, multinazional suitzarrak produkzio zikloa ixten du. Baina dena ez da hain distiratsua...
Read MoreIlea moztu zioten emakume hura
Martxoaren 9a da, gaur ere emakumearen eguna. Eta ezin ditut burutik kendu herenegun gertuko pertsona batek kontatu zizkidan gauza batzuk –mila esker, Tere!–. Jakin banekien emakumeei sekulakoak egin zizkietela gerran eta gerraostean, jakin banekien errizino olioarena, eta ilea moztearena, eta abar… Baina hotzikara ematen du hura ikusi eta bizi izan zuen amona baten ahotik kontu horiek entzutea. Hernanin mordo bat izan ziren ilea moztutako emakumeak, denak batera eramaten zituzten Kale...
Read MoreAtez atekoaz hamar gezur handienen rankinga
%80a birziklatzen dugunok, asperduratik barregurara pasatu gara errausketa zaleek atez ateko hondakin bilketaren kontra jaurtitzen dituzten argudioak entzutean. Gipuzkoako 34 udalerritan jarriko dute martxan eta jadanik horietako batzuetan hasi da ohiko bonbardaketa mediatikoa. Hernanin badira ia bi urte hasi ginela, eta esperientzia horretaz baliaturik, ranking moduko bat egitea otu zait, gure kuboan oraindino anakondarik ez dela agertu erakusteko. Jaun-andreok, hemen dituzue atez atekoaz...
Read MoreLangabezia ari du
2008ko azaroan 30 egunetik bitan baino ez zuen atertu. Lehman Brothers-en kiebrak eman zio paso 2008ko udazken euritsu hari. Gero, neguarekin, langabezia datu txarrak hasi ziren, abenduan 8.000 lagun gehiago lanik gabe Euskal Herrian, urtarrilean 12.800… Eta elurra etorri zen, denboralea Donostiatik sartu eta hamabost zentimetroko errauts zuria utzi zuen kale eta poligonoetan. EEE hitza zer zen ikasi genuen orduan, eta MCCko enpresa arrakastatsuetan ere soldatak kolpean %8 jaitsi...
Read MoreFCCri ustekabeko etsaia sortu zaio Olatzagutia inguruan
Hiru Mugak Batera-k, Olatzagutiko Portland lantegian hondakinak erretzearen kontra dauden Nafarroako, Arabako eta Gipuzkoako elkarte ugari biltzen duen plataformak, Incinerando el futuro. Olaztin Errausketarik ez dokumentala kaleratu du zementugile erraldoiaren proiektua salatzeko. Hainbat aditu eta lekukoen iritziak bildu dituzte bertan eta Argia.com-eko multimedia atalean ikusgai izango da. Mugimendu handia sortu da Olatzagutiko erraustegiaren kontra, ez bakarrik Sakanan, baita Arabako...
Read MoreAbiadura handiko obrak
AHTaren obretan hildako bosgarren behargina izan zen atzokoa. Bost hildako hiru urtean, eta beste hainbat zauritu larri –Lazkaoko gazte batek hanka galdu zuen duela gutxi–. Datu hotza da, baina hoztasunetan hasita, zer estatistikak baino hobeto. Osalaneko web orrialdean lan istripuen zerrendak eta konparaketak egiteko aukera dago (datu ofizialak, kontuz). 2008ko uztailetik, AHTaren obretan lehen hildakoa izan zenetik alegia, 2011ko maiatza arte –azken eguneraketa hortxe amaitzen da–, 24...
Read MoreTourmaleteko hiltzaileak
Herenegungo jardunaldi gorabeheratsuen ondoren euroguneak deskantsatzeko aukera izan du azken bi egunotan, hain juxtu Tourra Pirinioetara iritsi denean. Asteartean Espainiako eta Italiako bonoen arrisku sariak tourmalet baten itxura hartu zuen, baina eskalada gogorraren ondoren bizpahiru etapa lau etorri dira. Alpeak falta dira ordea, eta orduan ikusiko da zeinek flakia hartuko duen, zeini egingo dio kateak crack Galibierrera bidean. “Hiltzaileak!”, oihu egin omen zien haserre Octave...
Read More
Iruzkin berriak