Presa lehertu zenekoa
Euskal Herriak badu bere Vajont txikia, Mutiloan gertatu zen duela 25 urte. 1988ko uztaileko eurite handien ondorioz meatzeetako materiala garbitzeko presa bat lehertu zuen errekak eta bailaran behera erauntsi zituen han biltzen ziren lokatz kutsatuak. Zorionez ez zuen ondorio larririk eragin, eurite haietan ordea hainbat lagun hil ziren Gipuzkoan. Liernitik igarotzen den txirrinduentzako eraberritutako burdinbide zoragarriaren amaieran Barnaola baserria dago, meatzeetatik minerala garraiatzeko...
Read MoreNafarroako sozialistak Sakanako atez atekoaz: “Hau etorkizuna da”
Laster hasiko dira Sakanan hondakinak atez ate biltzen. Altsasu eta Irurtzun oraingoz aparte geratu dira, baina gainerako herrietan %80 birziklatzeko karrerari ekingo diote; auzokonposta eta autokonpostarako jarri ditu Sakanako Mankomunitateak indar gehienak, bertako ekonomiarentzako pizgarri ere izateko helburuz. Duela bi egun Nafarroako Parlamentuko talde politikoak izan ziren eskualde horretako sistema ezagutzen. Gipuzkoan atez atekoaren kontra dauden politikarien ahotik entzuten ohitu gabe...
Read MoreZein da Inasako langileen ondasuna?
Inbertitzailea pozik atera zen atzo Nafarroako Gobernuarekin eta Inasako langileekin egindako lehenengo bileratik, hala adierazi dio astekari honi Fernando Carrion LABeko ordezkariak. Datorren astean berriz bilduko dira proposamen konkretua mahai gainean jartzeko. Dena den, ez dirudi egungo nagusi den Baikap-ekin biltzeko modurik izango duenik. Langileek salatu dute Baikap-ek ez duela inongo asmorik irtenbide bat bilatzeko eta bere helburua dela lantegia ahalik eta azkarren desegitea....
Read MoreInasatik makinaria ateratzen saiatu dira berriz ere
Asteburu gogorra izan dute Irurtzunen, eta ez euria egin duelako. Ostiralean Inasa aurrean langileak prentsaurrekoa ematen ari zirela, Bridgnorth Aluminium enpresako ordezkariak lantegian sartu ziren, Internetez erosi dituzten euren produktuak ikuskatzeko eta makinariaren garraioa prestatzen hasteko. Tentsio uneak izan ziren berriz ere: Gaur Inasan txakurrei aurre egin die harresiak makinak ez ateratzeko ta lortu egin dute. Bihar 12etan mani. ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU!!! — INASA RESISTE...
Read MoreBirziklatzea derrigorrezkoa izatea nahi du EAEko herritarren %75ak
Ez da kalean sumatzen den pertzepzio bat, inkesta bateko datu objektiboak baizik. Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak Ingurumenaz egindako inkestan (pdf), besteak beste birziklapenaz galdetu diete EAEko herritarrei, eta hauek garbi adierazi dute: derrigorrezkoa izan beharko luke. “Euskadi osoan zure ustez, hondakinak bereiztea derrigorrezkoa izan beharko litzateke eta egiten bada zigorrak jaso beharko lirateke?”. Horixe da inkestak zehazki galdetzen duena (42 eta 43...
Read MoreItziarren alaba
Tentaturik izan naiz erreportajeari izenburu hori jartzeko, baina ez nintzateke beste askok esandakoa errepikatzen arituko baizik (1). Hala ere, ondo mereziko luke Anparo Arangoak halako abestirik. Egiaz, borrokarako letrak dira Monzónek egindakoak. Andoni Arrizabalaga ondarruarra etsenplu bezala jarri nahi izan zuen, 22 egunez “zakurren aurrean tinko eta ixilik” egoteagatik (2). Esango nuke kanta hori kasik krudela ere badela, amak kargu hartzen dionean: “Izenik eman al duk? Esan zak...
Read MoreKartzelarik gabeko herria
Utopia ematen du, baina zergatik ez? Josu Chuecak aste honetan gogoratu digu trantsizio garaiko eskaera nagusietako bat: Presondegiko murruak behera! Amnistiaren aldarrikapenak akuilatutako leloa zen hura. Orain ezinezkoa dirudite biek –hala esaten digute behintzat–, bai kartzelarik gabeko gizarteak, baita amnistiak ere. Baina orduan ere ez al ziruditen ezinezko? Chuecak presondegien iraganean barrena garamatza eta ondorio nagusi bat atera du: kartzelak, bergizarteratzeko egitura gisa...
Read MoreAberria eta askatasuna
Euskaldunek Kubako independentzia gerretan izandako jokaeraz liburua argitaratu du Txalapartak: Patria y libertad. Los vascos y las guerras de independencia de Cuba (1868-1898). Benetan gomendagarria. Irakurlea segituan konturatuko da euskaldunak mundutarrak garela. Liburua hezurmamitzen duen aferatako bat esklabotza da. Ezin bestela izan XIX. mendeko Kubaz aritzean. Eta esklabotzaz aritzean, ezin Julian Zulueta (1814-1878) aipatu gabe utzi, “Ameriketako azken negrero handia”, Hugh...
Read More1936ko fusilatzeen froga grafikoa
Ez da Robert Caparen foto ezezagun bat, ezta Ferroleko artxibo militarrean gordeta zegoen dokumentu ezkutua ere. Baina askorentzat esanahi handia izango du. 1954an aireplanotik ateratako irudi honetan orban zuri lotsagarria ageri da Hernaniko hilerriaren bazterrean. Sendatu gabeko zauria. 1936ko iraila eta azaroa artean hortxe ehortzi zituzten 200 lagun ingururen hilotzak, frankistek beruna eman ondoren. Hura bizi izan zutenen memoria gero eta lausoago iristen zaigun honetan, gertaera haiek...
Read MoreDinamita gehiago Okzitaniako Tolosan
Okzitaniako Tolosako AZF enpresan 2001ean gertatutako leherketaz ikerketa baten berri eman du Sud Ouest egunkariak. Ikerketaren emaitzek hankaz gora jartzen dute orain arteko bertsio ofiziala, istripu kimikoa izan zela dioena. Laurent Jacob ingeniariaren ikertaldeak dio ondoko enpresan izandako isuri batek sortu zuela leherketa-katea. Zergatik sortu zen ordea isuria? Galdera horri ezin diotela erantzun diote, atentatuaren hipotesiari berriz ere atea irekiz. Ikerketak hautsak harrotu ditu, eta...
Read More
Iruzkin berriak