1979ko Tuterako gertaerak: Espainiako Gobernuak “harreman estuagoa” eskatu zien AEBei tiro poligonoa erabiltzearen truke
Tuteran poliziaren erasoa gertatu eta Gladys Del Estal hil baina lau aste lehenago, Manuel Gutierrez Mellado Espainiako presidenteordeak AEBetako goi ordezkari batekin hitz egin zuen Bardeako tiro eremuaren inguruan. Zer ari ziren negoziatzen? Zer zegoen jokoan Erriberako bazter hartan, festa baketsu bat tragedia bihurtarazteko? 1979ko ekainaren 3an mugimendu antinuklearrak Tuteran antolaturiko jaialdian poliziak zentzurik gabeko oldarraldia hasi zuen festa giroan zegoen...
Read MoreManuel Estomba parkea, falta (ez) zena
Irunen Manuel Estomba apaizaren izena daraman parke bat dagoela ohartarazi zuen ARGIAk duela aste pare bat. Derioko seminarioan zuzendari espiritual zela, adingabeei sexu-abusuak egin zizkien, orriotan (2.635 zk.) argitara emandako lekukoen arabera. Bere bulegoan zakila aterarazi eta ukituak egiten zizkien ikasleei, “higiene genitala” aipatuz. Estombak euskarazko hainbat liburu idatzi zituen eta euskal literatur aldizkarietan kolaboratu zuen. Gainera, Hego Amerikan misiolari ere ibili zen...
Read MoreGero eta zaharragoak gara, gero eta solidarioagoak izan behar dugu
Bilboko udaletxe aurrean txistu eta oihu artean hartu zituzten Magdalena Valerio Espainiako Lan ministroaren hitzak astelehenean: “Gobernuak ezin du konpromisorik hartu”, esan zuen 1.080 euroko gutxieneko pentsio duinaren aldarrikapenaren aurrean. Euskal Herrian pentsionistak erakusten ari diren indarraldia itzela da, eta astelehenean beste behin Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donostian bildutako milaka lagunak dira horren erakusgarri. Ministroen agenda mugitu eta Gobernuak presiopean...
Read MoreSetien, 1972
90 urterekin hil da Jose Maria Setien Donostiako gotzain emeritua. Atzo bertan egin zioten hileta elizkizuna Artzain Onaren katedralean, jendez lepo. Dagoeneko argitaratu dira klase guztietako hil-ohar eta iritziak, 1979an Donostiako gotzain izendatu zutenetik hainbat hamarkadatan euskal Elizan eta politikagintzan zeresana eman duen pertsona funtsezko honen inguruan. Hernanin jaioa, gaztaroan mutil “normal bat” zela aitortu zion Urumeako Kronika-ri bere azkenetako elkarrizketa batean....
Read MoreRikardo Barkala: zein da Bilboko Portuko atezain berria?
Bilboko Portuko Agintaritzak Rikardo Barkala (Portugalete, 1955) izendatu du erakunde horretako presidente izateko. Kargua hartzerakoan nabarmendu dute pertsona “egokia” dela Bilboko portuan agintzeko, merkataritza itsasontzi kapitain ibili izan zelako. Baina seguruenik ondorengo ibilbidean eskarmentu handiagoa hartu du orain jarri dioten zereginerako: duela 30 urte azkenekoz itsasontzi bat gidatu zuenetik ordezkari politiko gisa aritu izan da soziedade publikotan eta 2002tik aurrera...
Read MoreEz nazazu deskubritu, deskubrituko naiz ni bakarrik
Kaliforniako San Jose hirian Kristobal Kolonen estatua bat desterratu dute, hango udalak hala erabakita. Amerikako konkista eta kolonizazioari atea zabaldu eta milioika herritar indigenaren heriotza ekarri zuen “aurkikuntza” oroitzeko jarria, San Jose hiriko udaletxeko ataritik kenduko dute, oraindik erabakita ez dagoen beste toki batera eramateko. Brown Berets mexikar herritarren eskubideen aldeko elkarteak hilabeteak daramatza zapaltzaile europarraren estatua kentzeko eskatuz....
Read MoreGerretako ikusezinak
Ahotsak: Hernaniko emakumeen testigantzak dokumentala lehen aldiz ikusteko aukera izan genuen joan den astean. Jadanik ezaguna zaigun Ahotsak.eus proiektuak sarean eskura utzi digun ondaretik abiatuta, Beñat Iturrioz zinegileak historia ikusezin hori bildu eta emakumeek garai zailenetan izandako paper garrantzitsua agerian utzi du. Hernaniko Udalak “andreen iragan biziaz” antolatutako ekimenaren baitan egin zen emanaldia, eta horren aurretik emakumeek lan munduan izandako esperientziak ere...
Read More“A por ellos”
Urriaren 7an Gasteizen Zaramagako bazterrak ezagutu genituen Argia Egunean, Martxoak 3 elkarteko lagunen eskutik. Langile auzo hartan duela 41 urte izandako sarraskiaren agertokiak bertatik bertara ikusi genituen; egun itxirik dagoen San Frantzisko eliza barruan ere izan ginen, Luis Llachen Campanades a morts entzunez orduko giro itogarria gure azalean sentitzeko. 1976an poliziak hango kristalak hautsi eta barruan zegoen milaka jende literalki gaseatu zuen. Elizaren hormigoizko paretetan...
Read MoreFaxismoaren beldur barik
No tinc por atera zitzaion eztarritik Bartzelonan herritar bati. Deiadarra sentimendu askoren katalizatzaile izateaz gain, bizi dugun garai nahasien isla ere bada. Polanyik arrazoi ote? Merkatu librearen eta sistema kapitalistaren ezinarekin, pixkanaka badoaz ideia baztertzaileak leku egiten, badator berriz ere piztia, faxismoa. AEBetako Charlottesvillen supremazistekin jazotakoak agerian utzi du zenbat aurpegi izan ditzakeen. Milaka lagun KKK eta neonaziekin batera argi-zuziak piztuta Blood...
Read MoreGasteizko herri borroken harrotasuna
1976ko langile asanbladak, Errekaleor auzo autogestionatua, Gora Gasteiz! mugimendua… Hiriko eta auzoetako elkartasun eta inkonformismoa agerian utzi duten esperientziak bildu ditugu hiru emakumeren ahotsetik Oihanederren. Azaroaren 3an zabaldu genuen ARGIAren argazki artxiboko irudiz osatutako Trantsizioak erakusketa Gasteizen, Oihaneder Euskararen Etxean. Euskal Herriko hainbat txokotatik igaro ondoren (Oñati, Hernani, Ondarroa, Lasarte, Laudio…), Arabako hiriburuan azaroaren...
Read More
Iruzkin berriak