Enpresetan parte-hartzea sustatu eta lurraldearekin inplikatzeko gida sortu dute
Parte-hartzean oinarrituriko enpresen ekosistema bat sortzeko Beterri Saretuz programak lan-tresna bat sortu du, lantokietan, erakundeetan eta hezkuntza zentroetan baliagarri suerta litekeena. Joan den ostegunean aurkeztu zuten gida Hernanin. Beterri Buruntza eskualdeko hainbat enpresa eta eragile elkartu ziren urriaren 8an Hernaniko Biteri Kultur Etxean, Beterri Saretuz programaren hirugarren jardunaldian. Aurretik lan zailena egina zegoen, beste jardunaldietan hainbat esperientzia...
Read MoreEz erlaxatu laneko atsedenaldietan?
Covid-19aren bigarren olatua “egonkortu” egin dela adierazi du Ignacio Garitano Osasun Saileko eta Osakidetzako Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak aste honen hasieran. EAEko koronabirusaren kutsatze datuen bilakaerarekin “oso pozik” agertu da, baina hala ere zuhurtasuna eskatu du, aldaketa baten aurrean gauden jakiteko asteak beharko baitira. Foku garrantzitsurik ez dute identifikatuta, baina behin uda garaia amaituta, lanean “kontu handiarekin” ibili behar garela...
Read MoreKoronabirusaren arrasto koloniala
Fenomeno pandemiko bihurtu zaigun koronabirusaren gaitzak ez ditu pertsona eta herrialde guztiak berdin jotzen. Hasiera batean, agian inork pentsa izan zezakeen igualitarista zela, denei eragiten ziela berdin. Baina orain badakigu birusak badakiela diskriminatzen norberaren poltsikoaren, posizio sozialaren edo bizi den herrialdearen arabera. Hegoamerikako egoera ikusi besterik ez dago, eta zehazki Perun bizitzen ari direna, munduan heriotza-tasa handiena duen herrialdea bilakatu...
Read MoreKaleak, eskulturak, panteoiak… Honela zuritu ditugu XIX. mendeko euskal esklabista “filantropoak”
George Floyd ito zuen belaunetik gertuago dagoela ezin onarturik oheratu zen Iñigo Aranbarri, joan den igandeko Berria-ko zutabean kontatu zuenez. Ezin dugu onartu genozidioan eta esklabotzan oinarritutako ekonomia oso batetik zurrupatu dugula, sikiera zertxobait, eta belaun hori militar eta oligarkena dela diogu. Baina orduan, zergatik dauzkagu oraindik haien izenak gure kaleetan jarrita? Amerikaren genozidioan eta mundu globalaren hasierako konkistan gakoak izan ziren itsasgizonen...
Read MoreAHTk itzuliko diguna
Hondeamakinek joan den astean Abadiñoko Mendilibiar-erdikoa baserria nola eraisten zuten ikustean, ziztada bat jasoko zuen batek baino gehiagok gorputzean. 500 urteko baserria, gure ondare arkitektonikoaren puska baliotsu bat, behera bota zuten minutu gutxitan. Abiadura Handiko Trena igarotzeko durangaldean egiten ari diren lanen ondorioz bota dute baserria, baita Atxondoko “maisuen-etxea” ere. AHTren obrak halako altxor ugariren gainetik ari dira pasatzen gupidarik gabe. Donostian,...
Read MoreEngainatu gaituzte
Arantxa Tapiaren hitzak atzetik jotako aizkorakada izan dira askorentzat. Deseskalatzearen fase honetan ez digute utziko beste herri batera mugitzen. Ez da harritzekoa haserrea eta amorrua. Engainatu gaituzte. Hemengo agintariek egunak zeramatzaten esaten euskal lurraldeek aise gaindituko zutela froga, datu onenak genituela. Nekane Murga Osasun sailburuak berak horixe berretsi zuen larunbat eguerdiko agerraldian, kontraesana ageriago utziz. Herritarrek espektatiba handiak zituzten. Baina BOEren...
Read MoreAmerikak hil zuen artzaina
Bizi hobeago baten bila Ameriketara artzain joan ziren euskaldunen arketipo jakin bat iritsi izan zaigu, normalean literaturaren bidez, erruz lan egin eta euren sorterrira diru apur bat eginda itzuli ziren horiena. Bada beste historia bat maiz kontatzen ez dena: lurralde urrun haietan hondoa jo zutenena. Bakardadeaz borrokatzen ikuskizunak, haietako baten bizitza du ardatz, burua galdu zuen Txomin Malaxetxeberriarena. Gas-ganberak ez dira soilik nazien terrorearen ondare izan. Amerikako...
Read MoreArimen gaua, iluntasuna etorri eta imajinazioa piztu
Hildakoen eguna bertan dugu jadanik eta asteburuan ordu aldaketarekin are ilunagoak egingo zaizkigu arratsak. Arimen gaua edo Gau beltza ospatzeko fenomenoa gero eta zabalduagoa dago Euskal Herrian, antzinako ohiturari tiraka, eredu amerikarraren alternatiba gisa ekimen ugari jarri dituzte martxan herri ugaritan. Duela mende erdi inguru arte oso zabalduta zegoen haurrek kalabazak edo arbiak erabiliz aurpegia estalita bihurrikeriak egiten ibiltzea Domu Santu egunaren bueltan. Baina ohitura hura...
Read MoreFrankismoa zer den ez ahazteko hamar artikulu
Hainbeste Francoren gorpua gora eta behera, ez dezagun ahaztu hezur horien atzean dagoena: diktadura, errepresioa eta sistema totalitario oso bat faxismoaren ideietan oinarritua. Haurrak zakurretara bota eta galtzaileak esklabo bihurtzeko kapaz izan zen erregimena. Hemen dituzue hamar artikulu frankismoaren benetako aurpegia erakusten dutenak, badaezpada, inor parean bibaka hasten bazaizue… 1) Artekaletik Burgosera: 1969: Frankismoaren amaieraren hasiera. Atzetik aurrera hasita,...
Read MoreEkonomia eraldatzailea, inteligentziaz muga zulatzen
Lurralde izaera eta jendeen harremanak kontuan izango dituen ekonomia baten alde lanean diharduten eragile ugari dago gurean. Halaxe ikusi genuen Hendaian, Euskal Herriko Ekonomia Eraldatzailearen Lehen Topaketan. Bidasoako urak banatzen dituen lerro ikusezin hori zulatu eta denon ongizaterako pentsaturiko proiektu eta asmoak aurkeztu zituzten. OlatuKoopek Hendaiako Herriko Etxeko enplegu zentroarekin eta Ipar Euskal Herriko hainbat eragile sozioekonomikorekin elkarlanean (Andere Nahia...
Read More
Iruzkin berriak