Mankomunitateen kontrolaz
Bilduk Gipuzkoan izandako emaitzak zer esan handia ematen ari dira, batez ere makroproiektuak kolokan jar ditzaketelako. Hondakinen kudeaketa eredua aipatzen da gehien, errauskailuari moratoria eskatzen dutenak gailendu baitaitezke mankomunitateetan. Hala al da? Egin ditzagun kontuak. – Udal hauteskundeen ondoren, mankomunitateen egoera politikoa erabat aldatu da zenbait kasutan. Debagoieneko Mankomunitatean, Tolosaldekoan eta Urola Erdialdekoan errauskailuaren kontrakoek gehiengo osoa...
Read MoreClara Campoamor eta txanponaren bi aldeak
Clara Campoamor izendatzea, emakumeen eskubideen defentsaren historia gogoratzea da; baina orain gutxi arte madrildar honen memoria ahaztuta egon da. 1931n Espainian sufragio unibertsala lortzeko gehien borrokatu zutenen artean dago Campoamor. 1888an jaio zen Madrilen eta Zuzenbide ikasketak egin ondoren abokatu lanetan hasi zen buru-belarri. Bide horretatik murgildu zen politikan. Sozialismora hurbildu zen lehenik, gero errepublikar zentristekin ibili zen, beti bere ideiei gehien hurbiltzen...
Read MoreDirua ez da zerutik erortzen
Radio Euskadiko gaur goizeko tertulian hizlarietako batek azpimarratu du behin eta berriz: dirua ez da zerutik erortzen. Hori gogoraraztera joan omen da Angela Merkel Madrilera, espainiarrei (eta euskaldunoi) esan die ezin dela gastatu produzitzen dena baino gehiago. Etxekolan horiek agindu ditu Merkelek, Europako nagusiak. Europako Inbertsio Bankuak (EIB) Zubietako erraustegia finantzatuko duela ere entzun dugu gaur irratian, 195 milioi euroko kreditua emango dio Gipuzkoako Foru...
Read MoreZer pentsio, zer etorkizun
Pentsioen sistemak erreformatu eta pribatizatzeko asmoak ez dira atzo goizekoak. Sarkozyk eta Zapaterok aspaldi idatzitako gidoi bati segitu diote, eta finantza krisiak sortutako egoerarekin ezin hobeto bete dute euren papera. Ekonomia kritikorako Taifa mintegi katalanak Qué pensiones, qué futuro (Icaría, 2010) liburuan errepaso itzela ematen dio pentsioen auziari eta agerian uzten ditu atzean dauden interesak. Liburuan, Miren Etxezarreta ekonomia katedradunak dio, Alemanian sortu zirela...
Read MoreMutiloa
Internet, erakunde politiko, enpresa eta bestelako lobbyen etsai bihurtu da, eta ez gara hemen Wikileaksen filtrazioez ari. Egia da kasu askotan manipulaziorako eta intoxikaziorako tarte uzten duela sareak, baina beste askotan informazio baliotsua aurki daiteke. Handi-mandiek informazioa tantaka sakabanatzen dute, eta distortsionatu egiten dute, herritarrari gardentasun itxura eman, baina ezer ez kontatzeko. Noiz edo noiz kazetari edo ikerlariren bati okurritzen zaio itsasoan arrantza egitea,...
Read MoreNork esan zuen antinuklearra hilda zegoela?
Bat baino gehiago harrituta geratuko zen Alemaniako Saxoniako basoetan egunotan ikusten ari garen borrokaren aurrean. Aldaketa klimatikoaren aitzakiapean, erregai fosilen agortzearen akuilupean, nuklearren aldeko jarrera indartzen hasi zela ematen zuen, 70eko mugimenduaren sortzaileetako batzuk ere hasiak ziren balantza nuklearren alde jartzen. Zapaterok Garoñaren bizitza luzatu zuen iaz, behin betiko itxiera data ere iragarri zuen: 2011. Baina ezer ez da behin betiko, behin betiko egiten den...
Read MoreAtez ateko hondakin bilketa: aldekoak eta kontrakoak aurrez aurre
Atez ateko bilketak eta erraustegiek bultzaturik, Euskal Herrian azkar ari da zabaltzen hondakinen inguruko eztabaida. Maiatzaren 9an hasi ziren hondakinak atez ate biltzen Hernanin, %80ko birziklapena lortzeko helburuarekin. Usurbilen eta Oiartzunen ere biltzen dira hondakinak modu horretan. Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkatea eta Andoni Amonarraiz zinegotzia, aurrez aurre jarri ditugu, sistema horren inguruko begirada praktikoa eman dezaten. Elkarrizketa osoa aste honetako ARGIAn...
Read MoreSasieta Mankomunitateak atez atekoa aztertuko du
Gipuzkoako Goierriko herriak biltzen dituen Sasieta Mankomunitateak atez atekoa eskualde horretan ezartzeko bideragarritasuna aztertuko du. Akordio hori sinatu zuen joan den ekainean mankomunitateko batzorde exekutiboak, nahiz eta oraindik ez den ofizialki aurkeztu, Sasietako batzar orokorretik pasa behar baita lehenik. Akordioa baina, Interneten kontsultatu liteke (pdf) eta bertan esaten da “gaikako bilketa egiteko beste modalitate batzuk” aztertuko dituztela, “bereziki atez ate bezala...
Read MoreBizi naizen herrian
Bizi naizen herrian dena da posible, zioen Colinak. Ni bizi naizen herrian ere bai. Gure herria aurrerakoia eta puskatzailea izan da beti. Gure herriaren izena daraman antzezlana “puskatzailetzat” hartu zuten; bataille bat eta guzti gertatu zen askatasunaren defentsan. Eta karlisten garaian hortzak erakutsi zituzten “karken” kontra… Bombaquin granadac naste carcac len ere bastante tira izandu dituzte; baldin erriya purrucatuta artzia badute uste, beste maquiña bat urte pasa...
Read MoreZubietara “erreusa besterik ez” da iritsiko?
Gipuzkoako hondakinen kudeaketaren inguruan hainbat albiste izan da aste honetan: Errauste plantaren kontra aurkeztutako 2.075 helegiteak, bosgarren edukiontzia zabaltzeko Hondakinen Partzuergoaren asmoak, Usurbilgo erreferendumaren data… Gaur Zubietako erraustegiaren inguruko hainbat xehetasun eman ditu Hondakinen Partzuergoko kudeatzaile Ainhoa Gonzalezek Berria egunkariko erreportaje batean. Partzuergoko ordezkariak azaldu duenez kokapenaren inguruan izan dituzte zailtasun gehien:...
Read More
Iruzkin berriak