Mercedes-Benz: auto gehiago… baina zeren kontura?
Enpresa alemaniarrak ofizialki aurkeztu du Gasteizko lantegian egingo duen Vito auto berria. Hamar urterako lana segurtatuko duela dio. Baina negoziazio prozesu luze baten ondoren, nola aldatu dira langileen lan baldintzak? Juan Carlos Borboi Espainiako erregea, Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria eta Dieter Zetsche Mercedesen jabe den Daimler multinazionalaren presidentea izan ziren Gasteizen, Clase V luxuzko monobolumenaren ekoizpenari babesa emateko. Enpresak 190 milioi euro inbertitu ditu...
Read MoreIberdrolaren itzalak Brasilen
Lula da Silva Iberdrolako buruzagiekin biltzea ez da kasualitatea. Bilbon egoitza duen konpainia Brasilgo merkatu hidroelektrikoan liderra da eta 40 milioi laguni ematen die zerbitzua. 2012-2014 epean herrialdean 4.000 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusi du. Berrikitan, Argindar Jasangarriaren Mundu Elkartean sartu da Iberdrola; Ignacio Sánchez Galán presidentearen esanetan “inguruarekin errespetua” duten teknologien aldeko konpromiso irmoa omen du. Egia ote? Luis Miguel...
Read More“Troika Go Home!”: Bilboko bilkuraren kontrako oihua iruditan
Martxoaren 3an Bilbon egingo den GFS (Global Forum Spain) goi-bilera ekonomikoaren aurrean alderdi, sindikatu, gazte mugimendu eta eragile sozialek ongi etorri berezia egingo ei diete munduko agintari eta jauntxoei. Aspaldi ikusi gabeko karteldegi anitza zabaldu dute Euskal Herriko lau bazterretan eta sare sozialetan, egosten ari denaren seinale. Hemen adibide esanguratsu batzuk: Komite Internazionalistak-ek “imperialismoaren, kapitalismoaren zein patriarkatuaren ordezkari hauei hortzak...
Read MoreSaludnovak kooperatiba izateari utziko dio kapitala lortzeko
Osasun arloan lan egiten duen Saludnova kooperatibak kanpoko inbertitzaile bat hartuko du eta Erantzukizun Mugatuko Sozietate bihurtuko da. Saludnovak EAEko buletin ofizialean argitaratu du erabakia. Urtarrilaren 29an kooperatibako bazkideek –langileak eta instituzioetako ordezkariak– batzar nagusia egin zuten Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean, eta Erantzukizun Mugatuko Sozietate bihurtzea onartu zuten, Saludnova Solutions SL izenarekin. Albistea Noticias de Gipuzkoak jorratu du gaurko...
Read MorePetronorreko geldialdian, ordu estra asko eta segurtasun gutxi
Petronorrek Muskizen duen findegiaren zati bat gelditu du hainbat astez “hobekuntza” lanak egiteko. Bertako langileek diote “segurtasun estandarrekin zerikusi gutxi duten ordutegiak” egin beharko dituztela. Hainbat astez Petronorreko 1 findegia geldirik egongo da, bai hidrogeno, sufre eta kogenerazio instalazioak, eta baita biskositatea murrizteko unitatea ere. Konpainiak 39 milioi euro inbertituko ditu bertan egin beharreko lanetan “efizientzia energetikoa eta ingurumena hobetu, eta...
Read MoreHerri akordioak?
EAJk eta PSEk atzo adostu zuten akordio ekonomikoak esparru zabalak jasotzen ditu bere baitan eta sinatzaileek ez dute dudarik izan dokumentuan (pdf) “herri akordio” hitza erabiltzeko. Izan liteke bi alderdiren artean egindako akordioa, edo, Idoia Mendiak esan moduan, “herritarren mesedetan” egindako akordioa –zeinen mesedetan bestela?–. Baina herri akordioak lortzeko bidean, osagai asko falta zaizkio oraindik. Alde batetik, funtsezkoak diren indar politikoak falta...
Read MoreZein da Inasako langileen ondasuna?
Inbertitzailea pozik atera zen atzo Nafarroako Gobernuarekin eta Inasako langileekin egindako lehenengo bileratik, hala adierazi dio astekari honi Fernando Carrion LABeko ordezkariak. Datorren astean berriz bilduko dira proposamen konkretua mahai gainean jartzeko. Dena den, ez dirudi egungo nagusi den Baikap-ekin biltzeko modurik izango duenik. Langileek salatu dute Baikap-ek ez duela inongo asmorik irtenbide bat bilatzeko eta bere helburua dela lantegia ahalik eta azkarren desegitea....
Read MoreInasatik makinak ateratzea galarazi du epaileak
Merkataritza arloko epaileak Inasako makinaria lantegitik ateratzeko autoa bertan behera utzi du behin behinean. Nafarroako LABek eman du albistea bere Twitter kontuaren bidez. Ostiralean Inasako langileek helegitea jarri zioten makinaria ateratzeko baimenari, enpresaren egoerarekin –hartzekodunen-konkurtsoan dago– bateragarria ez zelako. Inbertitzaile batek interesa agertu du lantegia erosi eta 115 lanpostu mantentzeko; ostegunean egingo du eskaintza ofiziala. Lourdes Goicoechea Zubelzu...
Read MoreInasatik makinaria ateratzen saiatu dira berriz ere
Asteburu gogorra izan dute Irurtzunen, eta ez euria egin duelako. Ostiralean Inasa aurrean langileak prentsaurrekoa ematen ari zirela, Bridgnorth Aluminium enpresako ordezkariak lantegian sartu ziren, Internetez erosi dituzten euren produktuak ikuskatzeko eta makinariaren garraioa prestatzen hasteko. Tentsio uneak izan ziren berriz ere: Gaur Inasan txakurrei aurre egin die harresiak makinak ez ateratzeko ta lortu egin dute. Bihar 12etan mani. ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU!!! — INASA RESISTE...
Read MoreSakanan ere hondakin organikoentzako aukera ezberdinak
Legazpiko Udalak hondakinen bilketa bikoiztua egiteko hartutako erabakiak errauste zaleak jokoz kanpo dauzka. Materia organikoa biltzeko aukera ezberdinak eskaintzeak, dekapitatu egin du atez atekoari beldurra haizatzeko diskurtsoa. Sakanan atez atekoa aurki jarriko dute, eta hemen ere herritarrari hasieratik aukera ezberdinak eskainiko dizkiote organikoa bildu edo kudeatzeko. Aitor Karasatorre Sakanako Mankomunitateko lehendakariarekin izandako elkarrizketa argitaratuko dugu hurrengo astean,...
Read More
Iruzkin berriak