Gestio planik gabe, Jaizkibelek zer etorkizun?
Zortzi urte dira Jaizkibel eta Uliako labarrak Europako Natura 2000 Sarean sartu zituztela. Europar Batasunean mehatxatuta dauden espezieak eta habitatak epe luzera babesteko tresna nagusiena da sare hori –Jaizkibelgo itsasertzak 15 kilometroko luzeera du eta euskal kostaldeko eremu birjin handiena da–. Izendapenak baina, ez du ziurtatzen helburuak betetzea, beharrezko neurriak ez badira aplikatzen. Jaizkibel-Uliak urteak daramatza gestio planik gabe, eta dirudienez, horren eskumena duen...
Read MoreEz hain berde, ez hain garbi
Gasteizko zabor bilketaren inguruko ustelkeria kasu baten berri eman digu egunotan PRISA taldeko El País egunkariak. FCC enpresak PPko zinegotzi ohi baten zerbitzuak erabili ditu Gasteizko Udaleko kontratu ugari lortzeko. José Antonio Pizarrok 2004an utzi zion zinegotzi izateari eta berehalakoan aholkularitza enpresa bat sortu zuen. Geroztik urteak daramatza FCCri eskainitako zerbitzuengatik dirua kobratzen “hilabetero 18.000 euro” El Paísek dioenez. Urte horietan, FCCk milioika euroko...
Read MoreBilduren “zabortegiak”
“Zabortegi batzuk itxi eta besteak irekiko dituzte” zioten oposizioko twittek eta retwittek behin eta berriz. Eguna bizi-bizi joan zen hondakinen inguruan engaiatuta dauden guztientzat. Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinen planaren garapen berria (pdf) aurkeztu zuen eta 2020 arteko helburuak zehaztu zituen: %75eko birziklapen tasa, Lapatx, Sasieta eta Urteta zabortegiak ixtea, sei konpostaje planta berri, errauskailurik ez, erreusa 206.000 tonatik 77.000 tonara murriztea… Bi dohain handi...
Read MoreFCCri ustekabeko etsaia sortu zaio Olatzagutia inguruan
Hiru Mugak Batera-k, Olatzagutiko Portland lantegian hondakinak erretzearen kontra dauden Nafarroako, Arabako eta Gipuzkoako elkarte ugari biltzen duen plataformak, Incinerando el futuro. Olaztin Errausketarik ez dokumentala kaleratu du zementugile erraldoiaren proiektua salatzeko. Hainbat aditu eta lekukoen iritziak bildu dituzte bertan eta Argia.com-eko multimedia atalean ikusgai izango da. Mugimendu handia sortu da Olatzagutiko erraustegiaren kontra, ez bakarrik Sakanan, baita Arabako...
Read MoreAbiadura handiko obrak
AHTaren obretan hildako bosgarren behargina izan zen atzokoa. Bost hildako hiru urtean, eta beste hainbat zauritu larri –Lazkaoko gazte batek hanka galdu zuen duela gutxi–. Datu hotza da, baina hoztasunetan hasita, zer estatistikak baino hobeto. Osalaneko web orrialdean lan istripuen zerrendak eta konparaketak egiteko aukera dago (datu ofizialak, kontuz). 2008ko uztailetik, AHTaren obretan lehen hildakoa izan zenetik alegia, 2011ko maiatza arte –azken eguneraketa hortxe amaitzen da–, 24...
Read MoreMankomunitateen kontrolaz
Bilduk Gipuzkoan izandako emaitzak zer esan handia ematen ari dira, batez ere makroproiektuak kolokan jar ditzaketelako. Hondakinen kudeaketa eredua aipatzen da gehien, errauskailuari moratoria eskatzen dutenak gailendu baitaitezke mankomunitateetan. Hala al da? Egin ditzagun kontuak. – Udal hauteskundeen ondoren, mankomunitateen egoera politikoa erabat aldatu da zenbait kasutan. Debagoieneko Mankomunitatean, Tolosaldekoan eta Urola Erdialdekoan errauskailuaren kontrakoek gehiengo osoa...
Read More
Iruzkin berriak