Gerrak, makinak eta pertsonak
CAFeko enpresa batzordeak berretsi du Jerusalemgo tranbia ez eraikitzeko jarrera. Otsailean, Beasaingo tren konpainia lizitazio lehian sartu zenean, langileak aurka agertu ziren esanez ez zutela parte hartu nahi giza eskubideak errespetatzen ez dituen proiektu batean –palestinar lurraldeetako judutarren asentamendu ilegalak lotuko ditu tranbiak–. Europako beste konpainia garrantzitsu ugarik ez bezala, CAFeko enpresako zuzendaritzak aurrera egin zuen ordea, eta abuztuan Israelek 500...
Read MoreXahubidearen geografia
Europako Kontu Auzitegiak ezbaian jarri du Espainiako AHT sarea eta kritika oso gogorra egin dio ez delako eraginkorra izango; tartean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan eraikitzen ari diren Euskal Y trenbidea aipatzen du Europako txostenak, hau ere errentagarria ez dela izango azpimarratuz. Bagenekien AHT eta antzeko azpiegitura erraldoiak eraikitzen dirutza joan dela azken bi hamarkadatan Espainiako Estatuan. Baina orain, Europako eta beste hainbat erakundeetako ikerketek baieztatu egin dute....
Read MoreAHTk ez luke energiarik aurreztuko 2086 arte, lasterren jota
Ez 2023an, ez inoiz. Euskal Y trenbide proiektua ez da sozialki errentagarria izango, ezta ingurumenari dagokionez ere. EHUko Hegoa institutuaren lan batek hori baieztatzeko ebidentzia enpirikoak argitaratu ditu. Arantxa Tapiak Eusko Jaurlaritzako Azpiegituretako sailburuak abiadura handiko trenaren obren amaiera data 2023ra atzeratu izanak hautsak harrotu ditu. Hasieran, 2015 zen, gero, 2019, orain 2023… Atzerapenez eta oztopoz jositako proiektua izan da hasieratik Euskal Y delakoa....
Read MoreDozenaka erretzen diren birziklapen planten misterioa
Igandean itzali zuten erabat Chiloecheseko hondakin arriskutsuen plantan izandako sutea. Azkenaldian Espainiako Estatuan –Euskal Herrian ere badira hainbat kasu– erre diren gisa bereko dozenaka azpiegituren artean beste bat. Zer misterio dago atzean? Gaztela Mantxako Seseña eta Chiloeches egin zaizkigu ezagun azken hilabeteotan, baina hemerotekari errepasoa eginez gero, konturatuko gara hondakinak tratatu edo birziklatzeko plantak dozenaka erre direla azkenaldian. BlogSOStenible atarian...
Read MoreUrumearen ama
Egunotan ikusgai dago Sagardoaren ibaiak, bizitza iturri erakusketa Hernanin. Urumea eta Oria iraganean burdinari, ontzigintzari eta merkataritzari loturiko ibaiak izan zirela ikus dezakegu haren bidez. Sagardoaren Lurraldeak, Hernaniko, Astigarragako eta Usurbilgo udalekin eta Donostiako Aquariumarekin elkarlanean antolatutako erakusketa ibiltaria da honakoa. Lourdes Odriozola da komisarioa, Euskal Herriko ontzigintzaren ikerketan aditua den historialaria, eta Urumeako Kronikari azaldu...
Read MoreMarkel Olano: “Bidegin dirua zuzen erabili zela diot publikoki, baina hori zeinek erabaki behar du?”
Xabier Olanorekin (EH Bildu) izandako aurrez aurrekoan hautagai jeltzaleak adierazi du “agenda iluna” dagoela “EAJren irudia zikintzeko”. Mahai-ingurua gaur 21:00etan egongo da ikusgai ARGIAren webgunean. Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusi izateko EAJren hautagaiak “intentzionalitate elektorala” ikusten du Bidegi auziaren atzean. Bere esanetan “ezker abertzaleak agenda paraleloa darama EAJren irudia zikintzeko”. Gipuzkoako Batzar Nagusietako ikerketa batzordean gai horri...
Read More
Iruzkin berriak