Angelu itsua
Hasiera » Gizartea » Ez nazazu deskubritu, deskubrituko naiz ni bakarrik
Ots01 2

Ez nazazu deskubritu, deskubrituko naiz ni bakarrik

Atalak: Gizartea, Historia

‘The Mercury News’ egunkariko argazkiaren oinak ohartarazten du San joseko “italiar amerikarrek sei asteko epea dutela estatua hortik kentzeko.”

Kaliforniako San Jose hirian Kristobal Kolonen estatua bat desterratu dute, hango udalak hala erabakita.

Amerikako konkista eta kolonizazioari atea zabaldu eta milioika herritar indigenaren heriotza ekarri zuen “aurkikuntza” oroitzeko jarria,  San Jose hiriko udaletxeko ataritik kenduko dute, oraindik erabakita ez dagoen beste toki batera eramateko.

Brown Berets mexikar herritarren eskubideen aldeko elkarteak hilabeteak daramatza zapaltzaile europarraren estatua kentzeko eskatuz. Horretarako sinadura bilketa ere abiatu dute “Kristobal Kolon irudikatzen duen estatuak betikotzen du Amerika berak deskubritu eta fundatu zuenaren ideia, eta ez hasieratik lur honetan bizi izan ziren herri indigenek –dio txikanoek zabaldutako adierazpenean–. Estatua hau zantarra eta iraingarria da bertako komunitatearentzat eta hainbeste urtetan errepresioa, biolazioa eta genozidioa jasan duten oinordekoentzat”.

2.000 lagunen babesarekin zinegotzi batek eskaera formala egin du “egokiagoa den beste toki batera eramateko”. Udalak sei asteko epea eman du Kolon bere etxetik botatzeko. Baliteke azkenean biltegi batean amaitzea, museoek ez baitute hartu nahi, artistikoki kalitate eskasekoa delako euren iritziz. Marmolezko estatua 1958an egin zuen italiar ikasle batek –berak egindako lehen eta azken estatua izan zen– eta San Joseko italiar jatorriko herritarren talde baten ekimenez jarri zuten udaletxean, “Discoverer of America” izenarekin.

AEBetako beste makina bat tokitan gertatu bezala, orain halako estatua batek eztabaida eta protesta sortu du, herri indigenen zapalketa sinbolizatzen duelako askoren iritziz.  2001ean herritar batek Koloni aurpegia txikitu zion mailu batekin, beso nahiz hankak puskatu eta pertsonaiak eskuetan zuen mapa zartatu zuen “Genozida! Gizon honek hil gaitu!” esanez.

Jatorri anitzeko herritarrak biltzen dituen milioi bat biztanleko San Josek, eta ez da azkenaldian Estatu Batuetan sortu diren mugimendu errebisionistetatik at geratu. Aurten, Los Angelesen eta San Frantziskon urrian ospatzen den “Kolonen egunari” izena aldatu eta  “Herri Indigenen eguna” jarri diote.

2 Iruzkin

  1. Miren | otsaila 1, 2018 at 2:46 pm

    Ea Euskal Herrian noiz hasten garen gauza bera egiten, gure Herriaren kontra jardun diren horien izenak kale eta plazetatik desagerrrarazten !

    Reply
  2. Lander | otsaila 1, 2018 at 6:34 pm

    Mirenekin ados, eta gehituko nuke Ameriketan eta mundu osoan izugarrikeriak egin dituzten euskal herritarren kale, estatua eta kristo guztiak kendu behar ditugula. Zorretan gaudela alde horretatik behintzat, ehunka herrirekin.

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza Avila

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

@urkoapaolaza Twitterren

Jarraitu @urkoapaolaza

@urkoapaolaza(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Zamorakoen borroka gogoan
  • Euskaldunaren kolapsoa
  • Zugarramurditik Vall d’Aneura: zergatik izan ziren Pirinioak sorgin ehizaren epizentroa?
  • Arimen gaua, iluntasuna etorri eta imajinazioa piztu
  • Frankismoa zer den ez ahazteko hamar artikulu

Iruzkin berriak

  • leire(e)k Frankismoa deseraikitzeko lanak bidalketan
  • Lander(e)k Ez nazazu deskubritu, deskubrituko naiz ni bakarrik bidalketan
  • Miren(e)k Ez nazazu deskubritu, deskubrituko naiz ni bakarrik bidalketan
  • Langile(e)k Bost gako ulertzeko zer ari diren adosten (eta zer ez) sindikatuak eta Confebask bidalketan
  • Patxi(e)k Dozenaka erretzen diren birziklapen planten misterioa bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA