Angelu itsua
Hasiera » Ekonomia » Carrefour: Oiartzungo langileak estatuko ‘elefantea’ mugitzeko borrokan
maiatza10 0

Carrefour: Oiartzungo langileak estatuko ‘elefantea’ mugitzeko borrokan

Atalak: Ekonomia

lan09ONA

 

Lan-hitzarmena Madrilen negoziatzeak ekartzen dizkien galeren kontra ari dira merkatalguneko 250 langileak. Maiatzaren 12, 13 eta 15ean berriz ere grebara joko dute.


 

Eguneraketa [2017-05-11]

Post hau idatzi eta 24 ordura ARGIAk iturri sindikaletatik jakin duenez Carrefourrek “fitxak mugitu” ditu eta onartu du Enpresa Batzordearekin hitz egitea. Horretarako ordezkaritza bat bidaliko du ostiralean Madriletik Euskal Herrira. Ondorioz, greba deialdiak bertan behera geratu dira oraingoz.


 

Hemen lan egin, hemen negoziatu. Oiartzungo Carrefourreko atarian dagoen pankartak oso garbi adierazten du merkatal gune horretan langileek daramaten borrokaren zioa: estatu mailako hitzarmenak ez die balio, baldintza oso kaskarrak ekartzen dizkielako, eta negoziazioa euskal esparrura ekarri nahi dute.

Ez da borroka makala ordea. Merkatalgune Handien hitzarmenaren pean 230.000 langile ari dira lanean estatu osoan, baina Oiartzungo lan-taldea da euren baldintzak hobetzeko ahotsa altxa duen bakarra.

Duela lau urteko hitzarmenak, besteak beste soldata izoztu eta urtean 28 egun gehiagoz lan egin beharra ekarri zien. Lanaldi partzialak, askotan asteburuari lotuak, soldata baxuak –ordua 7 euro batez beste– eta behin behineko kontratazioak. Errealitate guztiz prekarioa antzeman daiteke saltokiko apalen artean.

Duela 38 urte ireki zuten Oiartzungo Carrefour: “Historikoki oso plantila borrokalaria izan da”, azaldu digu Jazint Ramirez LABeko Oarso Bidasoako zerbitzu pribatuetako arduradunak. Enpresa komiteak batzarra deitu zuenean, langileek berek eskatu zuten mobilizazioekin hastea, egoera ikusita.

 

20170413_103937ONA

 

Errebindikazio taula bat osatu dute: soldata %3 igotzea, beti arratsaldez edo larunbata guztietan lan egin behar ez izatea, azken lau urteetan egindako gehiegizko lanorduengatik konpentsazio paga bat… Baina batez ere “duintasunagatik” ari dira borrokan, Maria Eugenia Perez Artola langileak Info7 irratian esan duenez: “Aurpegira barre egiten ari zaizkigu-eta”. Carrefourrek 2016 urtea 2.351 milioi euroko irabaziekin amaitu zuen.

Enpresan bertan interlokuzioa bilatu eta negoziatzea lortuz gero, sektoreko hitzarmena Euskal Herrira ekartzeko pauso bat izan daitekeela dio Ramirezek: “Zailena lehenengo harresia botatzea izango da, langileek badakite elefantea mugitzea ez dela erraza, baina aurrera jarraitzeko asmoa dute”.

 

Greba egunak

Lehen hiru greba egunak apirilean egin zituzten  eta arrakasta itzela izan zuten: langileen %97ak gelditu zuen. “Enpresako nagusiak jarri ziren kajan, gure postuak okupatuz –azaldu du Pérez Artolak–, salatu egin behar izan genuen”.  Azkenean saltokiaren ateak itxi behar izan zituzten inor ez zegoelako bezeroei harrera egiteko.

Hirugarren greba eguna egin dute Carrefour Oiartzunen https://t.co/7W8pDu6JLj pic.twitter.com/WkniWne47N

— LAB #gureGaraia (@LABsindikatua) 2017(e)ko apirilak 28

 

3. egunez @CarrefourGroup itxita, langileak greban Tercer día de huelga, @CarrefourES cerrado #hemenErabaki #prekarietateariSTOP pic.twitter.com/fygHqwQc72   — ELA Donostia (@ELAdonostia) 2017(e)ko apirilak 28

Hirugarren greba egunean –Aste Santuko larunbatez– Telefonicako Elecnor azpikontratako langileak izan zituzten bisitan, hauek ere grebara jotzeko arrazoiak badituzte langile kaleratzeak direla eta. Marea Urdineko langileek elkartasun irudi indartsua utzi zuten:

IMG-20170428-WA0009ONA

Hain justu, egun horren bezperan sinatu zuten estatuko sindikatuek hitzarmen berria. Hainbat hobekuntza badakartza ere –soldata igoera eta hemendik aurrera egun gutxiago lan egitea–, ez ditu inolaz ere Oiartzungo langileen eskaerak asetzen: urteotan galdutakoa berreskuratu nahi dute behinik behin. Enpresak baina, uko egin dio negoziazio mahaian esertzeari.

Maiatzaren 12an beste greba saio bat hasiko dute Oiartzunen, ELA, LAB eta CCOOk deiturik. Paradoxikoa da azkeneko sindikatu honen egoera, Madrilen hitzarmena sinatu dutenetako bat baita.

“Ahaztu zaigu zerbait lortzeko borrokatu egin behar dela –dio Carrefourreko langileak–. Gure gurasoek lortu zutena seme-alabek galdu dezaketela”. Ostiralean goizeko 5:30etan erosketa gurditxoak barrikada bihurtuko dira beste behin.

20170415_095714ONA

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza Avila

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

@urkoapaolaza Twitterren

Jarraitu @urkoapaolaza

@urkoapaolaza(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Mapa berri bat, herriak bizi daitezen
  • Makalu puntan ikurrina jarri izana aldarrikatu zuen Xabier Errok gure orrietan
  • Gure egiazko historia lehen aldiz kontatu zuen geografo antifaxista dekapitatua
  • Tortura, ezkutuko krimena?
  • Urriaren 12an jai? Frankismoko esklaboen barrakoiak garbitzeko auzolana Lezon

Iruzkin berriak

  • leire(e)k Frankismoa deseraikitzeko lanak bidalketan
  • Lander(e)k Ez nazazu deskubritu, deskubrituko naiz ni bakarrik bidalketan
  • Miren(e)k Ez nazazu deskubritu, deskubrituko naiz ni bakarrik bidalketan
  • Langile(e)k Bost gako ulertzeko zer ari diren adosten (eta zer ez) sindikatuak eta Confebask bidalketan
  • Patxi(e)k Dozenaka erretzen diren birziklapen planten misterioa bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA