Urko Apaolaza Avila
Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari.
Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).
@urkoapaolaza Twitterren
Azken bidalketak
- Mapa berri bat, herriak bizi daitezen
- Makalu puntan ikurrina jarri izana aldarrikatu zuen Xabier Errok gure orrietan
- Gure egiazko historia lehen aldiz kontatu zuen geografo antifaxista dekapitatua
- Tortura, ezkutuko krimena?
- Urriaren 12an jai? Frankismoko esklaboen barrakoiak garbitzeko auzolana Lezon
Iruzkin berriak
- leire(e)k Frankismoa deseraikitzeko lanak bidalketan
- Lander(e)k Ez nazazu deskubritu, deskubrituko naiz ni bakarrik bidalketan
- Miren(e)k Ez nazazu deskubritu, deskubrituko naiz ni bakarrik bidalketan
- Langile(e)k Bost gako ulertzeko zer ari diren adosten (eta zer ez) sindikatuak eta Confebask bidalketan
- Patxi(e)k Dozenaka erretzen diren birziklapen planten misterioa bidalketan
Artxiboak
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko uztaila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko martxoa
Euskaldun pobreak barregarri utzi zituen komedia
Atalak: Ekonomia, Gizartea, Historia
Ez da Madrilgo plaza nagusiraino joan behar behartsuenganako jarrera umilianteak ikusteko. Nahikoa da Euskal Herrian 250 urte atzera egitea: El borracho burlado-k ederki laburbiltzen du orduko eta gaurko eliteen umore zanpatzailea.
Iñigo Aranbarrik aurkeztu berri du Txanton Garrote agertokitik jaitsi zen eguna (Pamiela, 2016) saiakera edo “artefaktu literarioa”, prentsaurrean Jose Luis Otamendi liburuaren sarrera egileak deskribatu moduan.
Peñafloridako kondeak idatzitako El borracho burlado opera eta 1766ko matxinadaren bueltan zegoen giro soziala uztartu ditu idazle azkoitiarrak. Biak ahala biak duela bi mende bezala gaur egun bizi ditugun konflikto sozialen adibide dira.
1764an estreinatutako euskarazko opera komikoan Txanton Garrote pertsonaia ordinarioa sinetsita dago Urola bazterretan bizi den jauntxoetako bat dela eta eskarmentua jasotzen du alanbre klasista gainditu nahi izanagatik, sarkasmo maltzurrez jaso ere.
Bi urte geroago, baina, bera bezalako langile eta nekazari gosetuak egiatan matxinatuko dira jauntxo ilustratuen kontra. XVIII. mendeko Gipuzkoa Europan suspertzen ari zen merkatu librearen utopiaren laborategi zen, eta lurraldeko gariarekin espekulatzen hasiak zeuden bertako eliteak.
Matxinada izan zen aberatsak gosearekin jolas egiten hasi zirenean herritarrengandik sortutako lehen erreakzioa. Klase borroka horretan matxinatuek larrutik ordaindu zuten eta Txanton Garroteren zigor bera jaso zuten, pentsaera klasistaz kargatutako umore menderatzailea erabili zuten gizon ilustratu hauek. “Barrerik ez dago ideologiarik gabe”, zioen Aranbarrik liburuaren aurkezpenean.
250 urte geroago neoliberalismoak gauza bera egin du, goseari zaion izuarekin jolasten ari da burtsan, pertsonak izaki sozialak baino izaki ekonomikoak bagina moduan, aldamenekoa barregarri utzita hura esplotatzen segitzeko baimena bagenu bezala. PSVko hooliganek ez dute ezer asmatu, tamalez.