EBk 2018a “Ekonomia Sozial Eraldatzailearen urtea” izendatzeko ekimena abiatu dute
Ekonomia solidario edo eraldatzailean ari diren eragile eta alderdiek Europan beste paradigma ekonomiko bat sortzeko lehen pausotzat jo dute ostegunean Bruselan egindako foroa. Europako Parlamentuan egun osoz egin ziren ostegunean konferentzia eta tailerrak, Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Europako I. Foroan. Gaien ugaritasunak eta helburuen zehaztapen faltak zaildu egin du foro horretatik ondorio garbirik ateratzea. Nolanahi ere, “oraindik asko emateko duen bidean geltoki bat” baino ez...
Read More#ESEbruselan | K136: ura gure kabuz ala hil!
Politikariak hitz egiten hasi eta berehala sutu da etxea. Ekonomia sozial eraldatzailearen foroan talde parlamentarioen txanda izan da arratsaldean. Denetarik izan da, Greens/ALE taldeko Karima Dellik hitz egin du agian sutsuen: “Ez dizuet gezurrik esango, Europa ez doa ondo. Aurreko markoa hilzorian dago, erresistituko da, baina hilzorian dago. Denon artean beste marko bat sortu behar dugu”. Ekitaldia antolatu duen GUE/NGL taldeko Marie-Chirstine Vergiat ere gogor aritu da zenbaitetan,...
Read More#ESEbruselan | Ahuntzak eta finantzak
Goran Jeras Ebanka-ko arduraduna da, finantza etikoen arloan Kroazian lehenengo banku soziala sortzeko lanean ari den kooperatiba. Gaur erakutsi digu finantzen mundua Wall Streeteko areto hiperpantailaduna baino askoz oinarrizkoagoa eta sinpleagoa dela. Kroazian eta inguruko herrialdeetan uholde oso larriak izan zituzten 2014ko maiatzean. 1,2 milioi lagun lekuz aldatu behar izan zituzten eta 40 hildako izan ziren gutxienez. Baina horrez gain, ibaiek kalte larriak eragin zituzten nekazal...
Read More#ESEbruselan | Enpresa soziala versus utopia alternatiboa
Bruselako ekonomia sozial eraldatzailearen foroan bi ikuspegi oso diferente ikusi ditugu bat bestearen ondoan izan diren interbentzio banatan: Jose Luis Monzón, Valentziako Unibertsitateko irakasle eta Espainiako CIRIEC-eko presidenteak ekonomia sozialaren inguruko definizioan haren pluraltasuna nabarmendu nahi izan du eta azkenaldian hainbeste entzuten ari garen “enpresa soziala” ere sartu du totum revolutun horretan. Ricardo Petrella Louvaineko Univertsitate Katolikoko irakasleak...
Read More#ESEbruselan | Jean-Louis Laville: “Sinetsarazi nahi digute badaudela tresna sozialak neoliberalismoan”
Jean-Louis Lavillek zabaldu du ekonomia sozial eta eraldatzaileko Bruselako foroko lehen saioa. Beste ekonomia eta kultura paradigma baterantz joan beharraz hitz egindu katedradunak. Frantziako Coservatoire National des Arts et Métiers à Paris-eko (CANM) Ekonomia Solidarioko kidea, arlo horretan erreferentzia da Europan. Bere esanak adi entzun dituzte bertaratuek. Hona hemen laburpentxo bat bere hitzetan: Oroimen historikoa berreskuratu Atzera begiratua egitea garrantzitsua da. Europan XIX....
Read More
Iruzkin berriak