Angelu itsua
Hasiera » Historia » San Joan baleontziaren erreplikak UNESCOren babesa izango du
Abe16 0

San Joan baleontziaren erreplikak UNESCOren babesa izango du

Atalak: Historia, Kulturgintza

Albaola

XVI. mendean eraiki zen toki berean egiten ari dira erreplika, Pasaiako Ondartxo moilan (Argazkia: Dani Blanco).

Albaola itsas kultur faktoriaren esanetan, proiektuaren “filosofiak” erakarrita jarriko du bere zigilua munduko ondareaz arduratzen den erakundeak.

Pasaian eraikitzen ari diren XVI. mendeko San Joan baleontziaren erreplikak babes garrantzitsua jaso du. UNESCOren irudia erabili ahal izango dute proiekturako, Gipuzkoako Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako, Pasaiako Udaleko eta Albaolako ordezkariek asteazken goizean prentsaurrean azaldu dutenez.

Xabier Agote Albaolako kidearen esanetan ondarearen arloko adituek “oso ondo baloratu dute proiektua, eta gaur hemen gaude ospatzeko UNESCOk babesa eman diola; horrek esan nahi du bere irudi korporatiboa erabili dezakegula, bere zigilua daukagu”.

UNESCOHain zuzen, UNESCOren urpeko ondarearen atalak bere zigiluan San Joan baleontziaren arrastoak dakartza, XVI. mende amaieran Kanadako Red Bayen ekaitz batek hondoratu zuen ontziak duen garrantziaren erakusle. 1970eko hamarkadan badia hartako uretan aurkitua, munduan ondoen kontserbatzen den XVI. mendeko ontzi zibila da, eta orduko euskal ontzigintzaz informazio baliotsua eskaintzeaz gain –Pasaian eraiki baitzuten–, baleazaleen bizimoduaz ere kontu asko jakin ahal izan dituzte hari esker. Red Bay-en zuten euskaldunek baleak ehizatzeko portu nagusietako bat, koipea ekoizteko fabrika ugari eraiki zituzten bertan, eta orain, Gizateriaren Ondare izendatu du UNESCOk.

Albaolako arduradunek azaldu dutenez, nazioarteko erakundeak babesa emateko gakoetako bat proiektuaren “filosofia” da. San Joan ontzi originalaren kontserbazio maila onari esker iturri zientifikoa duen erreplika zehatza egin dezakete, eta horretarako garai bateko antzeko materialak eta teknika berak erabiltzen ari dira gainera.

Bestalde, kultur faktoriak ekimen parte-hartzailea darama Pasaiako Ondartxo moilan. Kolaboratzaile ugariren laguntza jaso du eta eraikuntza bera ikasketa prozesutzat dauka. Hala, itsasoari, basoari eta sagardoari loturiko beste makina bat proiektutan ere badabil. Abenduaren 17 eta 18an, esaterako, Hernaniko Orona-Ideo eraikinean zura eta egurraren kudeaketari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Tknika eta Basquegur-ekin elkarlanean.

Albaola2

Ontzia garai bateko teknika berak erabiliz ari dira berreraikitzen eta modu parte-hartzailean (Argazkia: Dani Blanco)

Donostia 2016ko enbaxadore

San Joan ontziaren erreplika egiteko proiektuak bultzada instituzional nabarmena izan zuen Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuarekin sinatutako akordioari esker. Horren arabera, baleontziak enbaxadore kultural lanak egingo lituzke, besteak beste. Azkenean, erreplika ez da 2019ra arte amaituko, baina ekimen ugari ditu aurreikusita 2016 urtean Itsasgileak programan.

Donostia 2016rekin izandako gorabeherek bestelako finantzazioa lortzeko zailtasunak ekarri dizkion arren, orain bide berriak ireki ditu Albaolak –esaterako baleontziaren zatiak diruz laguntzeko aukera– eta UNESCOren babesa, Agotek argitu zuenez ekonomikoa ez den arren, zentzu horretan ere uler liteke.

Albistea eman bezain laster, faktoriak Albaola Unesco izeneko bideoa jarri du Youtubeko bere kanalean, amaieran erakundearen zigilua duela.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza Avila

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

@urkoapaolaza Twitterren

Jarraitu @urkoapaolaza

@urkoapaolaza(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Euskaldunaren kolapsoa
  • Zugarramurditik Vall d’Aneura: zergatik izan ziren Pirinioak sorgin ehizaren epizentroa?
  • Arimen gaua, iluntasuna etorri eta imajinazioa piztu
  • Frankismoa zer den ez ahazteko hamar artikulu
  • Barrikadetako oihartzuna

Iruzkin berriak

  • leire(e)k Frankismoa deseraikitzeko lanak bidalketan
  • Lander(e)k Ez nazazu deskubritu, deskubrituko naiz ni bakarrik bidalketan
  • Miren(e)k Ez nazazu deskubritu, deskubrituko naiz ni bakarrik bidalketan
  • Langile(e)k Bost gako ulertzeko zer ari diren adosten (eta zer ez) sindikatuak eta Confebask bidalketan
  • Patxi(e)k Dozenaka erretzen diren birziklapen planten misterioa bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA