Angelu itsua
Hasiera » Ekonomia » Euskal Herriko Koop57 eratuko dute larunbatean Ondarroan
Eka17 0

Euskal Herriko Koop57 eratuko dute larunbatean Ondarroan

Atalak: Ekonomia

Koop57

Erakunde berriak finantza tresna giltzarria izan nahi du kooperatiba sareetan, maileguak emateko eta jasotzeko garaian bestelako filosofia batean oinarrituta.

Euskal Herriko Koop57k larunbata honetan ekingo dio osotasunez bere ibilbideari, egun horretan onartuko du Kataluniako Coop57ko kontseilu errektoreak erakunde gisa, Ondarroan egingo den ekitaldi batean. Ondoren, berriki abian jarri den Arrigorri ostatu jatetxe kooperatiboan elkartuko dira denak bazkaritan.

Ekitaldiaren prestaketa lanak bezperan hasiko dira ordea, Coop57k beste herrialdeetan dituen 40 bat ordezkari helduko baitira Ondarroara, elkarren arteko harremana indartu eta solasteko. Hain justu, ekainaren 19an 20 urte beteko ditu Kataluniako Coop57k, 1995an Bruguera argitaletxetik kaleratutako langile batzuen ekimenari esker sortua. Horrek guztiak esangura berezia emango dio Ondarroako topaketari.

Bi urte lanean

Ofizialki ekainaren 20an eratuko den arren, Euskal Herriko Koop57ko kideek bi urte daramatzate lanean finantza tresna alternatibo bat izateko egitasmoa aurrera ateratzen. Orain arte, mailegu eskaerak jaso, datuak bildu eta horiek kudeatzen zituzten, baina Kataluniako Coop57ko organoen onespena behar izaten zuten.

Larunbatetik aurrera, Euskal Herriko erakundeak bere batzorde soziala eta teknikoa izango ditu, bideragarritasun planak egin eta erabakiak autonomia osoz hartzeko. Liher Gonzalez Koop57ko kideak ARGIAri azaldu dionez, Kataluniako erakundea plataforma egokia izan da “batez ere denbora aurrezteko”. Normalean urte askotako lana izan behar lukeena, urte eta erdian egin ahal izan dute, jadanik gorpuztuta dagoen Kataluniako proiektuan oinarrituta.

“Kataluniako Coop57ren bokazioa ez da inoiz izan herrialde hartatik kanpora irtetea, ezagutzen ez duten eremua baita –dio Gonzalezek–. Iniziatibak tokian tokiko eragileen esku egon behar du”.

Zein helburu ditu?

Finantza kooperatibako kideak gelditu gabe ari dira lanean euren proiektua azaltzen: “Gauza konplexua da, filosofia aldaketa handia dakar eta jende askori kosta egiten zaio ulertzea” dio Gonzalezek. Baina helburuak oso garbi dituzte: kooperatiba sareetan finantza tresna giltzarria izan nahi dute.

https://pbs.twimg.com/media/CCyaZsGWEAAVJJE.jpgEsparru horretatik haragoko eragileekin ere ari dira elkarlanean. Hala, berrikitan Udalbiltzarekin hitzarmena sinatu dute, udalerrietan energia berriztagarrien inguruko proiektuak martxan jartzeko. Zerbitzu publikoari izaera kooperatibo eta komunitarioa ematea da horren gakoa: gestioa publikoa izango da, baina kontrola komunitatearen gain egongo da.

Nola funtzionatzen du?

Koop57 “instrumentu parabankario” bat da Gonzalezen hitzetan. Ez du Fiare banku etikoaren moduan banku-fitxarekin operatzen, ez dauka aukerarik kutxazainak eta bestelako finantza produktuak edukitzeko, baina aldi berean ez ditu Espainiako Bankuak ezarritako araudi eta interes-tipoak kontuan eduki behar.

Batetik, bazkide laguntzaileak ditu, aurrezten duten pertsonak. Urtero, asanbladan adostutako zenbateko bat jaso dezakete horren truke. Bestetik, zerbitzu bazkideak daude, hauek aurreztu dezakete, baina maileguak jaso ere bai; kooperatibak, GKEak eta halakoak izan ohi dira. Dena den, ez dira soilik eragile kolektiboak finantzatzen, autonomoen beharrak ere kontuan edukitzen dira helburu soziala badute: “Zergatik ez lagundu kontsumo talde bat hornitzen duen baserritarra?”.

Mailegua ematen da, ez abalatzen duenaren aberastasunaren arabera, abal mankomunatu pertsonalen bidez baizik. “Demagun 50.000 euroko mailegua behar duzula; 1.000 euro abalatzeko prest dauden 50 pertsona beharko zenituzke”, dio Koop57ko kideak. Hala, mailegua eskatzen duen horrek, hasi aurretik jada baditu babesleak proiektuan sinetsi eta hori zabaltzeko prest daudenak.

Mailegua ordaindu ezin den kasuetan, ordura arte amortizatutakoa deskontatzen da eta abalatzen dutenek gainerakoa ordaindu beharko lukete, baina interesik eta halakorik gabe. “Arriskua txikiagoa da eta ez duzu egon behar pentsatzen zure amaren edo aitonaren etxea kenduko dizutela”.

Koop57ren hainbat datu:

  • Zerbitzu bazkideak: 15
  • Bazkide laguntzaileak: 50
  • Proiektuek mailegutan jasotakoa: 700.000 euro
  • Bazkide laguntzaileek aurreztutakoa: 200.000 euro

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Urko Apaolaza Avila

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

@urkoapaolaza Twitterren

Jarraitu @urkoapaolaza

@urkoapaolaza(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Mapa berri bat, herriak bizi daitezen
  • Makalu puntan ikurrina jarri izana aldarrikatu zuen Xabier Errok gure orrietan
  • Gure egiazko historia lehen aldiz kontatu zuen geografo antifaxista dekapitatua
  • Tortura, ezkutuko krimena?
  • Urriaren 12an jai? Frankismoko esklaboen barrakoiak garbitzeko auzolana Lezon

Iruzkin berriak

  • leire(e)k Frankismoa deseraikitzeko lanak bidalketan
  • Lander(e)k Ez nazazu deskubritu, deskubrituko naiz ni bakarrik bidalketan
  • Miren(e)k Ez nazazu deskubritu, deskubrituko naiz ni bakarrik bidalketan
  • Langile(e)k Bost gako ulertzeko zer ari diren adosten (eta zer ez) sindikatuak eta Confebask bidalketan
  • Patxi(e)k Dozenaka erretzen diren birziklapen planten misterioa bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA